Herria

Kamioi bat irauli da Landetako biribilgunean

Uztarria.eus | 2003-04-22 : 13:04 | Herria

Goizaldean adreiluak zeramatzan kamioi bat irauli da eta zama galdu du Landetako biribilgunean. Errepidea une batez itxita izan da.

 

Miren Odriozola da Habeako alkategaia

Uztarria.eus | 2003-04-16 : 10:04 | Herria

Atzo, apirilaren 15ean, Habea herri plataformaren hautes-zerrenda onartu zen Sindikatu Zaharrean arratsaldeko 8:30ean egindako herri batzarrean. Miren Odriozola da Habea herri plataformako alkategaia. Miren gaur egun Azpeitiko Sozialista Abertzaleak udalean duen zinegotzietako bat da.

 

Julian Eizmendi: "Azpeitiar ororen bizi kalitatea hobetzea da gure helburua"

Uztarria.eus | 2003-04-15 : 13:04 | Herria

Aitonena Ieko aretoan Julian Eizmendiren, EAJ-EA koalizioaren alkategaiaren, aurkezpen ekitaldia izan da gaur eguardian. Mahaian Juan Mari Juaristi (EAJ) eta Iñaki Galdos (EA) izan ditu lagun Julianek, eta EAJ-EA koalizioak legegintzaldi berrirako Azpeitian duen helburuez eta erronkez hitz egin du.

 

PP aurkeztuko da Azpeitian eta EB ez; PSErena igandean jakingo da

Uztarria.eus | 2003-04-10 : 13:04 | Herria

Maiatzaren 25ko udal hauteskundeetarako zerrendak ezagutzera eramaten ari dira egunotan alderdi eta plataformak. Dagoeneko hautes-zerrenda bat erabaki eta ezagun egin da: EAJ-EA koalizioarena. Beste batzuk aurkezteko erabakia hartuta dute: Habea eta PP. PSOE aurkeztuko den edo ez ezin izan du jakin Uztarriak. Aralar eta Ezker Batua, berriz, ez dira aurkeztuko Azpeitian.

EAJ-EA koalizioak udal hauteskundetarako hautagaien zerrenda osatu du

Uztarria.eus | 2003-04-10 : 11:04 | Herria

Duela hilabete batzuk Uztarrian bertan Julian Eizmendi alkaterako hautagai izango zela jakitera eman genuen. Orain, EAJ-PNV alderdien koalizioak hautes-zerrenda osatu berri du.

 

Gipuzkoako AuB-k 1.200 sinadura behar ditu Urolan

AuB | 2003-04-03 : 12:04 | Herria

Agertu diren informazioak gezurtatuz AuB-k batzar nagusietara aurkezteko sinadura bilketa martxan jarri du. Azpeitian, udal idazkaritzan izango da aukera goizeko 09:00etatik 14:30era.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Habea herri plataforma hauteskundeetara aurkezteko sinadura bilketa abian da

Habea | 2003-04-03 : 11:04 | Herria

Orri ofizialak lortuta, sinadura bilketa Azpeitiko udal idazkaritzan burutuko da apirilak 15a bitartean. Igandeetan ezik, egunero goizeko 09:00etatik 14:30era izango da sinatzeko aukera. Herritar guztiei luzatzen zaie deia.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

EAren herriko mahaiaren hauteskunde-zerrenda irabazle barruko bozketan

Uztarria.eus | 2003-04-02 : 15:04 | Herria

Lehia gogorra egon da Azpeitiko Eusko Alkartasunan (EA) maiatzaren 25eko udal hauteskundeetara begira, EAJrekin egingo duen koalizioa dela-eta EA barruan bi zerrenda aurkeztu direlako, eta herriko mahaiarenak boto bakarreko aldea kendu diolako besteari, Uztarriak jakin duenez.

 

»» Erantzunak: 15 (Uztarria.eus...)

Habea herri plataformak 500 sinadura behar ditu hauteskundeetara aurkezteko

Habea herri plataforma | 2003-04-02 : 14:04 | Herria

Eskualdeko hauteskunde batzordea oraindik bildu ez denez —azken informazioek ostiralean bilduko dela aipatzen dute— sinadurak lortzeko paper ofizialik gabe utzi dute oraingoz Habea herri plataforma

Ildefonso Gurrutxaga azpeitiarraren bizitza eta lanak jasotzen dituen bi liburuak aurkeztu ziren

Uztarria.com | 2003-03-31 : 18:03 | Herria

Udaletxeko areto nagusian egindako ekitaldian aurkeztu ziren Ildefonso Gurrutxagari buruzko bi liburuak: "Reflexiones sobre mi pais" eta "Aprendamos nuestra historia". Ildefonso Gurrutxaga azpeitiarra abokatua, historiografo eta politikaria izan zen. Aurkezpen ekitaldian Marisa San Miguel, liburuen egilea, Azpeitiko alkatea den Jose Mari Bastida eta Ildefonso Gurrutxagaren ikerketa filologiko eta etimologikoa aztertu dituen Pilartxo Etxeberria izan ziren.

 

Giro alai eta jendetsuan egin zen II. Euskal Eskola Nazionalaren Eguna

Uztarria.com | 2003-03-31 : 16:03 | Herria

II. Euskal Eskola Nazionalaren Eguna izan zen atzo (martxoaren 30ean), Ikasberri Ikastolak antolatuta.Goizeko hamaiketarako Enparantza Nagusian jende ugari bildua zen lehen ongi etorria egiteko bertara hurbildutakoei.

 

Giza burezurra azaldu zen igandean ibaian

Uztarria.eus | 2003-03-31 : 11:03 | Herria

Atzo, martxoaren 30ean, 11:45ak aldera Urola ibaian arrantzan zebilen lagun batek giza burezur bat topatu zuen Zelai Luze parean. Ertzantzak lekua itxi zuen eta hezur gehiago azaldu ziren sakabanatuta. Ikerketak atzo bertan hasi ziren

 

Ikasberriko ikasleak presoen alde baraualdian

Presoen Aldeko Ikasleak | 2003-03-23 : 21:03 | Herria

Ikasberri ikastolako hainbat ikasle (20-25 inguru) baraualdia egiten ari dira, euskal preso politikoak jasaten ari diren egoera larria salatzeko eta beraien eskubideak errespetatu daitezela eskatzeko.

»» Erantzunak: 13 (Uztarria.eus...)

Giro beroa Urtzi Tabernan

Jose Luis Otamendi | 2003-03-18 : 15:03 | Herria

Igande arratsaldean Arratiako Zantzoa taldeak Geizpetatik poesia emanaldiarekin ikuslegoa beretu zuen.

 

Asteburuan ospatuko dira San Jose jaiak Loiolan

Loiolatxo Elkartea | 2003-03-17 : 16:03 | Herria

Etzi, martxoaren 19an, San Jose Eguna dugu, loiolatarren eguna, eta auzotarrek astebururako utzi dituzte festa ospakizunak. Urteroko asto lasterketaz gain, aurten bigarrengoz Mendi Biathloia antolatu da.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Azpeitiko Sozialista Abertzaleak taldearen 2003. urterako aurrekontu-proposamena

Azpeitiko Sozialista Abertzaleak | 2003-03-11 : 16:03 | Herria

Joan den urteko dinamikari jarraituz, Azpeitiko Sozialista Abertzaleak udal taldeak 2003.urteko udal aurrekontuen proposamena lantzen dihardu herritarren parte hartze ahalik eta zabalena bilatuz.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Aralar ez da aurkeztuko maiatzeko hauteskundeetan Azpeitiko udalerako

Uztarria.eus | 2003-02-27 : 11:02 | Herria

Aralar alderdiak, pasa den asteartean, otsailaren 25ean, egitasmoa aurkeztu zuen Azpeitian. Hiru aralarkide izan ziren aurkezpenean: Iñaki Regil Matxote azpeitiarra, Julen Madariaga eta Juan Martin Elexpuru. Aurkezpenean, Aralar maiatzeko hauteskundetan Azpeitiko udalerako ez dela aurkezteko azaldu zuten.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Larunbatean Kaldereroen Kofradiak Ohorezko kofradeak izendatu zituen

Uztarria.com | 2003-02-25 : 11:02 | Herria

Larunbat gauean, Ardozaleak elkartean, kalejiraren aurretik, urtero lez afaria egin zuten Hungariako Kaldereroen Kofradiako kideek. Ohitura jarraituz, aurten ere Ohorezko kofrade izendatu zituzten herriko bi pertsona ezagun: Iñaki Bergara "Pio" eta Inazito Odria "Txermena". Urtero herriko lagun eta talde ezagunak omentzen ditu Kaldereroen Kofradiak.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Azpeitiko Uri Buru Batzarrak jada hartu du erabakia, Julian Eizmendi da hautagaia

Uztarria.eus | 2003-02-12 : 16:02 | Herria

Maiatzean egingo diren udal hauteskundeei begira, atzo egin zuen Azpeitiko Uri Buru Batzarrak EAJren alkategaia aukeratzeko batzarra. Eta Uztarriak aurreratu bezala, Julian Eizmendi izan da aukeratua.

 

»» Erantzunak: 40 (Uztarria.eus...)

Eskalatzeko bide gogorra

Uztarria.eus | 2003-02-10 : 17:02 | Herria

Larunbata, 09:30ak, bost lagun, lau azpeitiar eta Itziarko bat, furgonetan Etxaurirako bidean abiatu ziren. Eskalatzeko asmotan bostak. Bidean, ezusteko ederra hartu zuten, Guardia Zibilak gelditu baitzituen Ororbia herrian. Ordu eta erdiz izan zituzten geldituta, ustez Joseba Pagazaurtundua-ren hilketarekin zerikusia zutelakoan.

»» Erantzunak: 35 (Uztarria.eus...)

Emaitzak: 387 | Orriak: 1 2 3 4 ... 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20