Uneak harrapatzen

Ainara Garcia Azpiazu

Zaletasuna lanbide bihurtzea lortu eta argazki kazetaritzan dihardu Ainara Garciak. Haren lanekin bilduma osatu du Uztarriak.

Itsasoa haserre
Itsasoa haserre.  Mediterranear itsasoan olaturik ez dagoela diote. Ez da beti horrela. Gozo irlan igaro genituen egun haietan sekulako haizea zegoen eta olatu ikusgarriez gozatu genuen.  ( )
Dadesko, zorabiagarria
Dadesko, zorabiagarria.  Marokora joan aurretik Internetez ikusi genuen bide xelebre hau, eta gure bidaia, bertatik pasatzeko moldatu genuen. Ikusteko polita bai, baina erraz zorabiatzen direnei ez nieke aholkatuko handik pasatzea, badaezpada. 
Udako arratsa neguan
Udako arratsa neguan.  Donostian lainoz estalitako zeru euritsuak ikustera gaude ohituta, baina aurtengo negua ez doa batere gaizki. Urteko lehenengo egunetan, ezusteko pozgarria izan da, udako argia tenperatura hotzetan ikustea. 
San Juan sua
San Juan sua.  Lanetik bueltan, etxe ondoko igerileku atzera gerturatu nintzen San Juan sua ikusteko asmoz. Sarritan argazki ederrenak egiteko aukera etxe azpian suertatzen zaigu.  ( )
Eguneroko bainua
Eguneroko bainua.  Kontxako hondartzan jendea elurraz gozatzen argazkiak egiteko eskatu zidaten egunkarian, elurra itsaso mailaraino egin zuenean. Han zebiltzan familiak umeekin elurrezko panpinak eraikitzen. Halako batean, eguneroko igeri saioa eginda gizon batek uretatik irten zuen. Eta ez zen bakarra... 
Gozoko inauteriak
Gozoko inauteriak.  Maltako irlek betidanik izan dute parrandazale fama. Bertako inauteriak ez dira gutxiagorako. Desfile ikusgarriak, mozorro landuak eta ikaragarrizko festa-giroa.  
Laponia trineoz
Laponia trineoz.  Orain arte egindako bidaia guztietako bizipen zoragarriena izan zen. Laponiako basoak huskyen trineo batean zeharkatzeak sekulako askatasun sentipena pizten dizu. 
Euria Donostian
Euria Donostian.  Ez da ohikoa zerua oskarbi ikustea Donostian, hala ere, argazki kamerarekin irten genuen egun hartan lagun batek eta biok. Maiatzeko egun ilun, euritsu eta hotz bat izan zen arren, azken orduko ezusteko eguzki-izpi laranja hark, hanka bustiak eta hurrengo eguneko katarroa ahaztarazi zizkigun.