23 urte Inauterietako irudiak jasotzen

Juan Joxe Agirre (Argazkilaye)

JUAN JOXE AGIRRE. Azpeitia (1945). Argazki Elkartearen sortzaileetako bat da. Batik bat paisaia eta naturari buruzko argazkiak landu ditu (Arte Fotográfico, Natura eta Pyrenaica-n). Azpeitiko Baserriak liburuaren egilea da. INAUTERIAK. Migelito Sarrallerekin batera, aurten 23. urtea beteko du Inauteri giroko eta sokamuturreko argazkiak ateratzen. Juan Antxieta Inauterietako Argazki Lehiaketaren hutsik egin gabe urtero parte hartu izan du.

Herria
Herria.  “Orain urte batzuk ateratako argazki hauetan Azpeitian azkeneko urteetan izan diren aldaketak ikusteko ere balio dute. Goiko-errota inguruko etxeak gaur egun botata dira eta berriak eginda daude”. 
Elegante
Elegante.  Elegante eguneko argazkia; musika jotzeko ere dotore asko jantzita.  
Musika
Musika.  “Musika izan ohi da Inauterietako protagonistetako bat”. 
Balkoitik
Balkoitik.  “Udaletxeko balkoitik ateratako argazkietako bat da, 1984an”.  
A zer sustoa!
A zer sustoa!.  “Argazki hori 1979an atera nuen, eta zezena azaltzen ez den arren, saritua izan zen”. 
Zezenzalea
Zezenzalea.  “Azpeitian ez dago zezenzaletasuna galtzeko beldurrik”. 
Zaletasuna
Zaletasuna.  “Argazki honetan ikusten da garbi Azpeitian zezenerako dagoen zaletasuna; a zer jende oldea!”.  
Umorea
Umorea.  “Eguraldi txarra edo ona egin, jendea umore oneko”.  
Jolasean
Jolasean.  “Zezena nahikoa ez dela, baloiak ere bai, astearte goizeko kontuak”.