Angel Otaegi gogoratuz

Idoia Mendizabal

Iban Arregi kazetari azpeitiarrak idatzi du Angel Otaegiri buruzko biografia. Uztarria Kultur Koordinadoraren bigarren liburua da. Herriko tabernatan eta dendatan salgai dago, mila pezetan

Iban Arregi liburuaren egilea eta Josu Azpillaga Uztarriako kidea, aurkezpenean
Iban Arregi liburuaren egilea eta Josu Azpillaga Uztarriako kidea, aurkezpenean.   

Irailaren 22an aurkeztu zuen Uztarria Kultur Koordinadorak bigarren liburuxka biografikoa, Enparan Dorretxean, Angel Otaegiri buruzkoa hain justu —lehena, Joxe Takolorena, maiatzean aurkeztu zuen; arrakasta eduki zuen—. Han ziren, besteak beste, Otaegiaren senideak eta lagunak.

Iban Arregi kazetariak idatzi du biografia, eta horretarako ETAko kidearen lagunekin, familiakoekin, militantekideekin, espetxeko lagunekin... hitz egin du, eta nuarbetarraren bizitza haien ahotik azaldu. Otaegi orain dela 26 urte hil zuten, 1975eko irailaren 27an, afusilatuta, Txikirekin eta FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Liburua herriko taberna eta denda batzutan dago salgai, mila pezetan, baita Uztarriaren lokalean bertan ere. Uztarriako bazkideek dagoeneko doan jaso dute.