Jende ugari izan zen Takoloren omenaldian

Idoia Mendizabal

Jendearen partehartzea eta eguraldia lagun izan ziren Joxe Takoloren omenaldian. Ekitaldietan momentu hunkigarriak bizi ziren. Xoxoteko eguna, Joxe Takolori eskeini zien mendizaleek.

Joxe Takolo liburua aurkeztu zen
Joxe Takolo liburua aurkeztu zen.  Uztarria Kultur Koordinadorak ateratako, eta Enekoitz Esnaola kazetariak idatzitako, Joxe Takolo liburua aurkeztu zen Lagun Onak mendi bazkunan. Han, Txetxu Urbieta kazetaria aurkezle, Ander Uranga, Lagun Onak M.B.ko lehendakaria, Enekoitz Esnaola biografiaren egilea, Antxon Bandres Euskal Herriko Mendi Federazioko lehendakaria eta Alejo Uranga, Kirol zinegotzia izan ziren. Gero mahaingurua egin zen. 
Eskultura Takolon
Eskultura Takolon.  Joxe Takoloren irudia duen eskultura jarri eta Lizarra landatu zen Takolo baserriaren ondoan, Xoxote mendiaren magalean. Jendea plazatik, txistulariekin, oinez hurbildu zen bertara. 
Xoxoteko eguna
Xoxoteko eguna.  Aurten Xoxoteko eguna, Lagun Onak Mendi Bazkunak Joxe Takoloren omenez antolatu zuen. Urtero bezala jende andana bildu zen bertan. Eguerdian meza, gero domina banaketa, haizkolariak, bertsolariak eta erromeria ere izan ziren bertan. 

Omenaldia, Joxe Takolok, Benantxio Iruretarekin batera egindako hiru espedizioren irudiekin hasi zen Lagun Onan. Jende multzoa bildu zen, Yalung Kang, Everest eta McKinley mendietarako espedizioen irudiak ikustera.

Hurrena, Agur Everest filmea ikusi izan zen Soreasu Antzokian. Bertan, 200 lagunetik gora bildu zen.

Maiatzaren 26an, plazan elkartu eta txistulariekin Takolo baserriraino hurbildu ziren, Joxe Takoloren sendi artekoak, lagunak eta udaleko arduradunak. Takolo baserriaren, Joxe Takoloren jaiotetxearen, ondoan Diego Cruz eskultoreak egindako, zimentuzko Joxe Takoloren irudia jarri zen. Ondoren, Takolok berak gogoko zuen Lizarra landatu zen irudiaren ondoan. Joxe Lizaso, Joxe Agirre eta Xebaxtian Lizasok bertsoak abestu eta kanposantuko bidetik kalerako bidea hartu zuten txistulariekin bat bertan bildutakoek.

Takolo baserrian hasitako bideak, Lagun Onak-en izan zuen jarraipena. Joxe Takolo liburu biografikoa aurkeztu zen, Enekoitz Esnaola kazetariak idatzia eta Uztarria Kultur Koordinadorak atera duena. Aurkezle lanetan aritu zen, Txetxu Urbieta kazetariak, liburuaren ezaugarriak azaldu zituen, «189 orrialde inguru ditu, euskaraz idatzia dago, formato txikikoa da, 84 argazki ditu, jende askoren adierazpenak ditu eta 1.500 ale atera ditu Uztarriak». Ondoren, Takoloren lagunak mahainguruan, Joxerekin bizitakoak eta mendian izandako ibilbidea laburbildu zuten. Egunari amaiera Loiola Hotelean egindako afariarekin eman zitzaion.

Hurrengo egunean, hainbat mendizale eta herritar bildu zen Xoxoten Lagun Onak-ekoekin bat, Joxeren omenez.