Gizartea

Odol emaileen hitzordua, bihar

Uztarria.eus | 2017-11-28 : 11:43 | Gizartea

Bihar, hileko azken asteazkenean, odol ateraldiak egingo dituzte anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

 

Goienetxe Fundazioko kideek gabonetako apaingarriak egin dituzte Bertaneko merkatarientzat

Uztarria.eus | 2017-11-28 : 10:30

Azpeitiko Goienetxe Fundazioko dozenatik gora lagunek gabonetako apaingarriak egin dituzte, Bertan Merkatari Elkarteko dendarientzat. Aurtengoan, pinuak egin dituzte, kafe kapsulak eta komuneko paperaren kartoiak erabilita. Bertanen, guztira, 111 merkatari daude ...

Urola Gustagarrik bat egin du Errezil Sagarren Astearekin

Uztarria.eus | 2017-11-27 : 11:24 | Gizartea

Errezil sagarra oinarri hartuta, liburuxka bat kaleratu dute elkarlanean Urkomek, Iraurgi Berritzen garapen agentziak, Ibarbi Errezilgo Errezil sagarraren elkarteak, Errezilgo Udalak eta Errezilgo Azokak. Urola Gustagarrik adierazi duenez, Errezil sagarra "eskualdeko produkturik garrantzitsuenetako eta ezagunetako bat da", eta liburuxkarekin produktuari "balioa" eman nahi diote".

 

Ostiralean banatuko dituzte Errigoraren saskiak Soreasuko Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-11-27 : 10:39 | Gizartea

Aste honetan iritsiko dira Azpeitira Errigoraren saskiak. Eskaera Elkargunean, Sanagustin kulturgunean eta Internetez egin dutenek, beren otarreak ostiralean jasotzeko aukera izango dute, Soreasuko Elkargunean. Banaketa 16:00etatik 20:00etara egingo ...

90 urte egin dituzten herritarrak omendu dituzte Baigerak eta Udalak

Uztarria.eus | 2017-11-26 : 18:38 | Gizartea

 

Urtero legez, 90 urte bete dituzten edo betetzear diren herritarrak omendu dituzte Baigera jubiltuen elkarteak eta Azpeitiko Udalak. Gaur, azaroak 26, egin dute bazkaria Kirurin, eta omendutako 39 azpeitiarretatik 13 ...

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarria, plazara

Uztarria.eus | 2017-11-25 : 14:07

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, dozenaka herritarrek elkarretaratzea egin dute plazan. Eguraldi kaxkarra izanagatik, herriko plazan elkartu dira Basanderiek taldearen deialdiarekin bat eginda. Patriarkatua indarkeria da. Eman sua ...

Udalaren adierazpen instituzionala Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

Uztarria.eus | 2017-11-24 : 16:11 | Gizartea

Azaroko udalbatzarrean Azpeitiko Udaleko bi indar politikoek aho batez onartutako adierazpen instituzionala da honako hau. 

 

»» Erantzunak: 1 (Betikue)

Ari dira 'Bullying-aren mugak gainditzen' jardunaldiak egiten

Uztarria.eus | 2017-11-24 : 12:26

Goizetik bullying-aren ertz guztiak jorratzen ari dira udaletxeko bosgarren solairuan, UEUk eta Azpeitiko Udalak antolatutako 'Bullying-aren mugak gainditzen' jardunaldietan. Eneko Etxeberria alkateak, Iñaki Alegria UEUko zuzendariak eta Eli Moreno ...

Hiru herritar, Miren Amurizaren 'Ezpainetakoa' testuan oinarritutako film laburrean

Uztarria.eus | 2017-11-24 : 11:54 | Gizartea

Berria egunkariak uztailean argitaratu zuen Miren Amurizaren Ezpainetakoa zutabea bideo batera eraman dute Lauga produkzioek. Lan taldean hiru azpeitiar daude: Nora Alberdi zuzendaria –Uztarriako kolaboratzailea– eta Mireia Galarza eta Nahikari ...

111 saski, Nafarroako Erriberako euskarari bultzada emateko

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-11-24 : 10:21 | Gizartea

Herrian jarritako eskaera puntuetan, guztira, 111 saski zenbatu dira. Elkar-ekinek hurrengo astean emango du banaketaren gaineko xehetasunen berri. 

 

Bihurrikeria, garesti

Uztarria.eus | 2017-11-23 : 17:53 | Gizartea

Azaroko Uztarria aldizkaria webgune honetan irakur daiteke dagoeneko (hemen, PDF formatuan). Herri aldizkariaren 199. zenbaki horretan dator, besteak beste, Udaltzaingoaren egoitzan dagoen kalabozoko istorioen kontakizun hau.

 

Gaixorik dauden presoek jasaten duten "muturreko egoera" salatzeko elkarretaratzea egingo du Sarek bihar

Uztarria.eus | 2017-11-23 : 16:46

Azken ostiralero egin bezala, bihar, azaroak 24, elkarretaratzea egingo du Azpeitiko Sarek. 19:00tan hasita, plazan. Preso gaixoek jasaten duten "muturreko egoera" salatuko dute elkarretaratzean. Azpeitiko Sarek gogoratu du gaixo ...

Bi autoren arteko istripua izan da Munategi inguruan, eta bi lagun zauritu dira

Uztarria.eus | 2017-11-23 : 12:30 | Gizartea

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, 11:15 inguruan, Munategi inguruan. Loiolako Inazio hiribidean egin dute talka bi autok, Azkoitirako norantzan, eta, Ertzaintzaren arabera, bi pertsona arin zauritu dira ...

Eskola jazarpena gaztetxoekin lantzeko ipuinen eta fimen gida prestatu du Udal Liburutegiak

Uztarria.eus | 2017-11-23 : 11:55

Eskolan ematen diren jazarpen egoerak haur eta gaztetxoekin lantzeko liburu eta pelikulen gida prestatu du Azpeitiko Udal Liburutegiak. Bihar, hilak 24, Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldiak egingo dituzte Sanagustin kulturgunean, UEUk ...

Ospitalera eraman dute Sistiaga Errekako harrobi inguruan istripua izan duen gizona

Uztarria.eus | 2017-11-22 : 19:02 | Gizartea

Kamioi bat baso bide batean bidetik atera eta maldan behera erori da. 54 urteko gizon urretxuar bat zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera.

 

Udalak adierazi du telefono linea eta Internet zerbitzua "lehenbailehen" konpontzeko gestioak egiten jarraituko duela

Uztarria.eus | 2017-11-22 : 13:24 | Gizartea

200 metro kable lapurtu dituzte, eta horren eraginez, Internet eta telefono linea finkoaren zerbitzuak eten dira Matxinbentan, Nuarben eta Urrestillan.

 

Atzegiren historia eta borroka kontatzen duten irudiak

Uztarria.eus | 2017-11-21 : 19:14 | Gizartea

 

Atzo, azaroak 20, zabaldu zituen ateak Atzegik antolatutako erakusketak. Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan jarri dituzte prestatu dituzten irudiak eta testuak, eta ikusgai izango dira igandera bitartean. Erakusketaren helburua da, Atzegi ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatuko du Basanderiek asanbladak zapatuan

Uztarria.eus | 2017-11-21 : 12:05 | Gizartea

Patriarkatua indarkeria da. Eman sua! leloa aukeratu du asanbladak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituen ekintzetara deitzeko. Elkarretaratzea, bazkari feminista, "gitarreo saioa" eta mural pintaketa antolatu dituzte. 

 

Hazkunde pertsonalaz solasaldia izango da gaur Loiolako Santutegian

Uztarria.eus | 2017-11-21 : 08:07 | Gizartea

Barnekotasuna eta hazkunde pertsonala, ezinbesteko baldintzak gizarte konpromisorako izenburupean izango da solasaldia, 19:00etan hasita. Gaztelaniaz izango da gaurko saioa, eta datozen asteetan beste sei hitzaldi ere eskainiko dituzte.

Iraurgi ikastetxeko ikasleak, Unicefen eta Foru Aldundiaren proiektu pilotu bateko partaide

Uztarria.eus | 2017-11-20 : 18:41 | Gizartea

Haur Erabakia proiektu pilotuan hartuko dute parte, Gipuzkoako txoko ezberdinetako ikasleekin batera. Egitasmoaren helburua da umeen iritziari oihartzuna ematea.

 

Emaitzak: 2543 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 125 126 127 128