Gizartea

Xoxoteko aterpetxeko ur zikinak garbitzeko fitoarazketa sistema ezarri du Udalak

Uztarria.eus | 2018-05-25 : 12:23 | Gizartea

Aterpetxearen behekaldean bi araztegi txiki jarri dituzte. ur zikinak bi tratamendu jasotzen ditu, eta landareriak eta faunak ur hori garbitzen dute. Uraren egoera aztertzen dute araztegietarako sarreretan eta irteeretan, eta bi hilean behin egiten ari diren neurketen arabera, %99ko errendimendua du ura garbitzeko fitoarazketa sistema horrek. Kimu Bat enpresak egin ditu fitoarazketa sistema ezartzeko lanok.

 

Guztion borroka

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 16:28 | Gizartea

Pentsiodunek mobilizazio eguna izango dute etzi, maiatzak 26. Hego Euskal Herriko lau hiribuetan deitu dituzte manifestazioak. Azpeititik Donostiakora joateko autobusa jarri dute; 16:00etan aterako da anbulatorio aurretik, 17:30ean Alderdi Ederren jarria duten hitzordura iristeko. Hilabeteak daramatzate Azpeitian ere pentsio duinen aldeko elkarretaratze jendetsuak egiten. Arrazoiak azaldu, eta gazteei eskua luzatu diete Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformakoek, Mailo Oiarzabal kazetariak maiatzeko Uztarria aldizkarirako idatzitako erreportaje honetan.

 

ONCEren Sari Solidarioa jaso du Laura Agirrek Zumagarrako Osp├Čtalearen izenean

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 15:04

ONCE Espainiako itsuen elkarteak 2018ko bere Sari Solidarioak banatu zituen atzo Donostian. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat erakunde, elkarte eta norbanako saritu ditu ONCEk. Horietako bat izan da Zumagarrako Ospitalea ...

75 eta 80 urte arteko 308 azpeitiarren egoera aztertu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 19:07 | Gizartea

Herriko adinekoen errealitatea ezagutzeko bigarren azterketan parte hartu dutenen laurdenak zailtasun ekonomikoak ditu. Bakardadearen faktorea ere aztertu dute.

 

Jende ugari eta giro aparta, ikasturte amaierako emakumeen jaialdian

Uztarria.eus | 2018-05-19 : 10:35 | Gizartea

 

Emakumeen Mahaiak eta Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, ikasturte amaierako emakumeen jaialdia egin zuten atzo, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Ikasturtean zehar emakumeen jabetzea bultzatzeko antolatutako ikastaroetako emaitzak kaleratu zituzten, jai giroan. Jende ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Zazpi poltsa, 35.000 euro

Urola Kostako Hitza | 2018-05-18 : 12:45 | Gizartea

Kalean saltzen zebilela atxilotu zuten 2003an Bartzelonan Bubakar Sow Azpeitiko bizilaguna. 2010etik, sarekada hartan atxiki zituzten saltzaile guztien isuna ordaintzen ari da bera, bakarrik.

 

Jakinarazi dituzte martxoan gaika sailkatutako hondakinen behin betiko datuak

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 17:18 | Gizartea

Martxoan jasotako hondakinen %70,57 jaso dute gaika bereizita. Gainerako hondakinak (%29,43) errefusaren ontzietan jaso dituzte. 2017ko irailaz geroztik goranzko joera hartu du gaika jasotako hondakinen tasak. Udalaren datuen arabera, aurtengo martxoan iazko martxoan baino 19.000 euro gutxiago gastatu dituzte.

 

Ostadar koloreko bandera jarri dute udaletxeko balkoian, LGTBIfobiaren aurka

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 10:40

LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, maiatzak 17, eta Azpeitiko Udalak ostadar koloreko bandera handi bat eskegi du udaletxeko balkoian. Gainera, astearteko udalbatzarrean LGTBIfobiaren aurkako mozioa onartu zuen Udalak, aho batez ...

LGTBIfobiaren aurkako egitasmoak gauzatuko dituzte gaur eta bihar ikastetxeetan

Uztarria.eus | 2018-05-16 : 17:40 | Gizartea

 

Udalak ez ezik, Azpeitiko Hezkidetza Foroak ere plazaratu du biharko LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira eragile ezberdinen artean adostu duten adierazpena. Horrekin batera, ikastetxeetako autoantolaketa taldeekin "barrura begirako lanketa egin" dute ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Proiektu pertsonalak eta konpromiso soziala' hitzaldiak itxiko du herritartasun eskola egitasmoa

Uztarria.eus | 2018-05-11 : 12:03 | Gizartea

Loiola Zentroak antolatutako herritartasun eskola egitasmoaren azken saioa izango da asteartean. Hiltzaldiaren ondoren, formakuntza zikloaren amaierako ekitaldia egingo dute.

 

"Berezia" izango da aurtengo emakumeen ikasturte amaierako jaialdia

Uztarria.eus | 2018-05-10 : 14:22 | Gizartea

Maiatzaren 18an, ostiralez, ospatuko dute jaialdia Jabetze Eskoletan parte hartu duten emakumeek. Egun horretan, eskoletan ikasi dutena herriratu ez ezik, Lakrikunen Greban gaude antzezlana agurtuko dute, 15 urteren ostean. Eguna borobiltzeko afaria izango da Sanagustin kulturgunean, eta bertaratu nahi dutenek sarrerak erosi beharko dituzte aurrez. Astelehenean jarriko dituzte salgai afarirako sarrerak.

 

Jon Sarasua: "Euskarari dagokionez, Aizkorrira iritsiko ginelakoan, Urbian gaude eta lainopean"

Uztarria.eus | 2018-05-10 : 10:43

Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966) kazetari eta soziologoak hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Sustraiak eta adarrak. XIX. eta XX. gizaldietako ideologiak, zertan dira? izenburupean eman zuen solasaldia, dozenaka lagunen ...

Estresari aurre egiten ikasteko tailerra eskainiko du Loiola Zentroak

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 12:00 | Gizartea

Hiru orduko lau saio izango ditu ikastaroak, eta Sonia Mestrek gidatuko ditu. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aurrez, plazak mugatuta baitaude. Hilaren 21ean itxiko da izen-ematea. 

 

Orkatzen 25 urteen errepasoa egiteko Mannequin Challengea grabatuko dute zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea | 2018-05-08 : 16:13 | Gizartea

Asko izan dira 25 urte hauetan Orkatz kultur elkarteari ekarpena egin dioten norbanako eta eragileak ...

'Gipuzkoa Argitu' argindar kontsumoa gutxitzeko tailerrak eskainiko dituzte KZ Gunean

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 12:14 | Gizartea

Saioak hilaren 15ean eta 21ean izango dira, eta maiatzak 13rako eta 18rako eman behar da izena, hurrenez hurren.

 

Boluntariotza azoka egin dute gaur goizean

Uztarria.eus | 2018-05-05 : 13:38 | Gizartea

 

Sareginez plataformak sustatuta, boluntariotza hamabostaldia egiten ari dira maiatzaren 10era bitartean. Horren barruan, gaur eguerdira bitartean Boluntariotza Azoka izan da plazan. Gipuzkoako hainbat boluntariotza-erakundek eta Azpeitiko beste batzuk postuak jarri ...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Pentsiodunak borrokan jarraitzeko prest, "gaurko eta etorkizuneko pentsioen alde"

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 20:33 | Gizartea

 

Ostiral arratsaldez atera dira kalera aste honetan Azpeitiko pentsiodunak eta jendetsua izan da, beste behin, Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformak deitutako mobilizazioa. Astelehenetako plazako elkarretaratzearen ordez, gaur plazatik abiatu eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Dantza irrien truke

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 15:22 | Gizartea

'Mugitu algarak' elkartasun jaialdia antolatu dute Nerea Arakistain eta Leire Iriarte azpeitiarrek, beste bi lagunekin batera. Larunbatean, Urretxun izango da ikuskizuna, eta bildutako dirua Algaraklown elkarteari emango diote.
 

Ireki du lokala Gure Esku Dagok, ekainaren 10eko giza katerako izena eman nahi dutenentzat

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 10:40

Ari da gerturatzen Gure Esku Dago (GED) plataformak ekainaren 10erako antolatu duen giza katea, eta Azpeitiko GEDn ere buru-belarri ari dira data hori prestatzeko lanean. Horrela, dagoeneko ireki dute Foru ...

Ofizioz, ganaduen podologoa

Urola Kostako Hitza | 2018-05-02 : 16:28 | Gizartea

Joxe Aizpurua ferratzailea da ogibidez, eta bera arduratzen da Urola Kostako baserrietako ganadua tratatzeaz. Azpeitian, esaterako, Agite baserrira joan ohi da idiak ferratzera. Urola Kostako Hitzak erreportajea egin du.

 

Emaitzak: 2745 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 135 136 137 138