mar 29, 09:18 Azpeitia
Iosu Bieter (Boise, AEB, 1997) Azpeitian bizi da azaroaz geroztik. Arbaso euskaldunak ditu, eta euskaraz mintzo da. Azpeitiko giroak eta herriko jaiek harritu dute gehien, 2024ko martxoko Uztarria aldizkariko Hementxe bertan atalean kontatu duenez.
mar 29, 15:14 Azpeitia
Eguraldi makurra eginagatik, adin guztietako herritarrak animatu dira errota gertutik ezagutzera. Uraren Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen dituzte bisitak urtero, eta aurten Aste Santuko egunekin batera iritsi denez, asteburu osoan zehar egingo dituzte bisitak.