Gizartea

Esperientzia eskola tailerrak espero ez bezalako parte-hartzea izango du

Urola Kostako Hitza | 2007-12-05 : 09:12 | Gizartea

Antolatzaileak harrituta daude ekimenak izan duen harrerarekin; 29 lagunek eman dute izena ikastaroan

Ekimenak antolatzerakoan eta izena aldatzeko lehiaketan proposamenak egiteko eskatu dute Erretiratuen Elkartekoek

 

Nik zu behar zaitut

Urola Kostako Hitza | 2007-11-30 : 09:11 | Gizartea

Sofia Garciaren mundua, etxeko mundua, duela zortzi urtetik aldatu egin da, senarra alzheimerrarekin gaixo baitu

Sendian programako Azpeitiko ikastaroetara joaten da Sofia, senarra ahal duen eta hobekien zaintzen ikasteko

 

Laguntzen hobeto ikasteko

Uztarria.eus | 2007-11-26 : 12:11 | Gizartea

Etxean gaixoak dituzten familientzako gaur, astelehena, hasiko dira ikastaroak Sindikatu Zaharrean

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako Sendian egitasmoaren baitako jardunaldiak dira

»» Erantzunak: 1 (itxaso)

Noizko berriz larrean?

Urola Kostako Hitza | 2007-11-26 : 12:11 | Gizartea

Mingain urdinaren gaitza dela eta, ganadurik ezin da kalera atera, horrek ganadu feriei, idi-probei eta sokamuturrari eragin dio

Bixente Agirre Limousine Elkarteko lehendakariak dio "neurriak hartu" egin behar direla, baina bere ustez, "denbora gutxikoa" izango da

 

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko kontzentraziora deitu du Bilgune Feministak

Uztarria.eus | 2007-11-22 : 13:11 | Gizartea

Igandean, hilak 25, 12:00etan egingo dute elkarretaratzea plaza

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitea "denon ardura" dela azaldu dute

 

Corrugadoseko langile batek hanka galdu du lan istripuan

Urola Kostako Hitza | 2007-11-19 : 12:11 | Gizartea

Lan istripua salatzeko langileek elkarretaratzea egin dute, Corrugados aurrean

Ezbeharra asteburuan gertatu da

 

Trafikoarekin lotutako aldaketak izango dira Euskal Herria kalean

Urola Kostako Hitza | 2007-11-19 : 10:11 | Gizartea

Autoentzako bide bat norabide bakarrekoa izango da, eta aparkaleku gehiago jarriko ditu Udalak

Espaloiak libre egongo dira oinezkoentzat; inguru horretan ume asko ibiltzen delako (Urola Kostako Hitza)

 

Anbulatorioko langileek hiru orduko lanuztea egingo dute ostegun honetan

Uztarria.eus | 2007-11-14 : 09:11 | Gizartea

Osakidetzako langileen lan baldintzak hobetzea eskatuko dute

Zortzietan hasi eta hamaikak arte urgentziak bakarrik artatuko dituzte; 9:30ean anbulatorio aurrean kontzentrazioa egingo dute

EAJk informaziorik ez duela jaso salatu du udalbatzarrean

Urola Kostako Hitza | 2007-11-12 : 09:11 | Gizartea

Udaleko Parekidetasun Batzordeak antolatutako ekitaldien berri prentsaz jakin dutela azaldu du Ana Mendizabalek

Leire Ibarguren batzordeburuak kritika onartu egin du

Emakumeen aurkako indarkeriari buruz hainbat ekitaldi

Urola Kostako Hitza | 2007-11-05 : 14:11 | Gizartea

Parekidetasun Batzordeak prostituzioari buruzko hitzaldia, Indarkeria ikustezina ikastaroa eta antzerkia prestatu ditu

Jardunaldiak azaroan eta abenduan izango dira (Urola Kostako Hitza)

 

San Martin Astea egoitzan, gaurtik hasita

Urola Kostako Hitza | 2007-11-05 : 14:11 | Gizartea

Herritarrak gonbidatu dituzte, egoitzan bizi diren adinekoak bisitatu ditzaten

Azaroaren 11 arte egunero era guztietako ekitaldiak egingo dituzte (Urola Kostako Hitza)

 

Aitonenako Erretiratuen Elkarteak "eskerrak" eman dizkie Jubilatuen astean parte hartu dutenei

Uztarria.eus | 2007-10-24 : 12:10 | Gizartea

Astea aurrera eramaten lagundu duten elkarte eta norbanakoek eskainitako lana eskertu dute "bereziki"

Gernikara egingo duten ibilaldirako eta Lekeitioko bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Udalak espedientea ireki dio Altuna y Uria S.A. enpresari

Urola Kostako Hitza | 2007-10-22 : 09:10 | Gizartea

Lasaon, urriaren 5ean, Altuna y Uriaren hondakindegitik erori zen luizia dela-eta ireki dio espedientea enpresari

Altuna y Uria S.A.-k baimenik gabe pilatu du lurra hodakindegi horretan 20 urtez (Urola Kostako Hitza)

»» Erantzunak: 2 (Bego, Norah)

109 odol emailek jasoko dute oroigarria

Urola Kostako Hitza | 2007-10-19 : 09:10 | Gizartea

Urriaren 28an Loiolan egingo dute odol emaileek meza eta batzarra

Oroigarriak banatu eta bazkaria ere egingo dute (Urola Kostako Hitza)

 

Jesus Urbieta: "90 urte hartzeko sekretua lan asko egitea eta denetarik eta tamainan jatea da"

Urola Kostako Hitza | 2007-10-19 : 09:10 | Gizartea

Igande honetan 90 urte bete dituzten sei kide omenduko ditu Aitonena elkarteak

Horietako bat da Jesus Urbieta (Urola Kostako Hitza)

 

Lasaotarrek luiziaren inguruko informazio eza salatu dute

Urola Kostako Hitza | 2007-10-17 : 09:10 | Gizartea

Hilaren 5ean izan zen luiziak Aizarnako eta Errezilgo errepidea moztu zuen

Oraindik ez dute bidea ireki (Urola Kostako Hitza)

 

Luis Maria Oiarbide: "San Markosko zabortegiaren itxiera atzeratzeak ez dio eragingo Lapatxi"

Uztarria.eus | 2007-10-16 : 12:10 | Gizartea

Foru Aldundiko Garapen Jasangarriko diputatuak uste du hondakinen arazoa eztabaida teknikoa izan beharrean politikoa bilakatu dela

"Erraustegiaren kontrako talde batek Diputazioa eta Urola Erdiko Mankomunitatea auzitara eraman ditu Lapatxen konpostatze planta egitea eragozteko" esan du

»» Erantzunak: 2 (ander, Ander)

Parkinsonaz hitz eginez eta txokolatea janez hasi dute astea

Urola Kostako Hitza eta Uztarria | 2007-10-16 : 12:10 | Gizartea

Jubilatuen Asteak igandera arte iraungo du eta ekimen ugari antolatu dituzte

Sagardotegirako eta Kiruriko bazkarirako txartelak salgai daude Aitonenako ofizinetan

 

Gehiago kaltetu ez dadin

Urola Kostako Hitza | 2007-10-15 : 10:10 | Gizartea

San Inaziok ostatu hartu zuen etxean, Azpeitiaren 700. urteurrenerako zerbait prestatu nahi du Jesusen Lagundiak

Oraingoz, teilatua berrituko diote eraikinari eta gero hasiko dira hormekin (Urola Kostako Hitza)

 

»» Erantzunak: 2 (ander, ErramunAizpuru)

Aurtengo ardo dastaketara 18 upategi etorriko dira

Urola Kostako Hitza | 2007-10-12 : 13:10 | Gizartea

Hilaren 20an izango da; Iaz izan zen lehen ekitaldia, eta 15 upategi ekarri zituzten

Lau gazta postu jarriko dituzte, baita Gernikako piperren eta Orioko sardinen postua ere (Urola Kostako Hitza)

Emaitzak: 2748 | Orriak: 1 2 3 4 ... 124 125 126 127 128 129 130 131 ... 135 136 137 138