SANAGUSTIN 2 SANAGUSTIN 1 sanagustin-kulturgunea

Sanagustin kulturgunea

Sanagustin kulturgunea logotipoa

Kultur erabilerarako eraberritutako eliza honek kulturgunea, programazioa eta ostalaritza zerbitzua uztartzen ditu 450 metro koadrotan. Une oroko kulturgunea da, zabala, taldeen plaza, ahalmen ekonomikoaren bidez kultur ahalmena sustatzen duena, elkarlana, aisia eta euskara gune ere badena... Ekitaldiaren beharretara egokitzeko, bi oholtza ditu. Mota guztietako ekitaldiak antolatzeko prestatutako gunea da.

Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartea arduratzen da Sanagustin kulturgunearen kudeaketaz. Kooperatiba kultura modu integral batean kudeatzeko sortu zen, eta Soreasu antzokiaren kudeaketa ere bere gain du hartuta. Kooperatibaren sortzaileak herriko kultur taldeak dira hein handi batean, norbanako batzuen laguntzaz. Hau da, Azpeitiko Kultur Mahaia da kooperatibaren sortzailea. Herriko kultur taldeek, udal taldeek, teknikariek eta norbanako batzuek osatzen dute mahaia.

Kokapenaren mapa