Ikasberri Azpeitiko Ikastola

Datuak

Deskribapena

**ZERBITZUAK**: 0tik 18 urtera zentru berean
0tik 3urtera haur ikastola (07:30etik 19:30era)
Jangela, garraioa, guraso eta ikasleentzat tailerrak, kirol elkartea...
Opor garaietan zaintza zerbitzu bereziak **EZAUGARRIAK**: - Euskal Herriko beste ikastolekin batera Ikastolen Elkartean antolatuak gaude. Proiektu komunak ditugu elkarrekin (ikasmaterialgintza, Euskal Curriculum-a, Euskal Soin Iharduerak, ikastolen festak, irakasleen prestakuntza...) - Kooperatiba gara, gurasoena eta parte hartzailea. Gurasoen gidaritzapean, proiektuarekin identifikatutako langilego propio finkoa. Eusko Jaurlaritzak "HERRI ONURAko izendatua" - Ikaslea ardatz eta helburu dugu. Ikasleekiko komunikazioa eta hurbiltasuna landu eta beraien motibazioan sinesten dugu. - Euskara eta Euskal Kultura dugu oinarri. Euskal kultura ikasgaia, euskal ihauteriak, euskal herriko historia, euskal dantzak, bertsolaritza, gazte hizkera... **JAKITEKOAK**: Ingeles goiztiarra 4 urtetik hasita.
Frantzesa 12 urtetatik aurrera.
Gehien saritutako eskola material propioa.
Tutore eta gurasoen arteko bakarkako hiru elkarrizketa urtean gutxienez.
Psikologo, orientatzaile akademikoa eta laguntza eta indartze zerbitzua.
Guraso ordezkariak.
Denon artean adostutako elkarbizitza irizpideak.