Festak

Azkenean, aurten ere herri bazkaria egingo dute saninazioetan

Urola Kostako Hitza | 2005-07-21 : 10:07 | Festak

Gaztetxean "jai herrikoiak sustatzeko" eta San Inazio bezperako herri bazkaria antolatzeko talde bat osatu dute (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)

Kinttela Zezenzale Elkarteak zezenketei buruzko argazki erakusketa antolatu du

Uztarria | 2005-07-18 : 12:07 | Festak

Antolatzen duten laugarren aldi honetan, Juan Mari Ibartzabalen artxibategian oinarritutako argazkiak izango dira ikusgai

Betharrametan, uztailaren 23tik abuztuaren 1a arte egongo da zabalik

»» Erantzunak: 19 (Uztarria.eus...)

Igor Etxaniz 'Kinttela': "Ez dut ezer hautsita, eta 24an Azpeitian izango naiz"

Urola Kostako Hitza | 2005-07-13 : 13:07 | Festak

Atzo (asteartea) Iruñean Igor Kinttela burtzikaria toreatzen ari zela, zaldia erori eta zezenak azpeitiarra harrapatu eta hankan kolpe bat eman zion

Gaur ez du Iruñean toreatu, baina hilaren 24an Azpeitian toreatuko duela dio

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Lan Mobel-Iraurgi taldeak botako du txupinazoa

Uztarria.eus | 2005-07-07 : 12:07 | Festak

Lan Mobel-Iraurgi taldekoek saninazioetako txupinazoa botatzeko proposamena EBA ligara igotzeagatik jaso dute

Uztailaren 30ean Iraurgiko lehendakariak, entrenatzaileak eta lehen taldeko kapitainak botako dute txupinazoa

Saninazioetako zezenketak, iazko irizpide berberekin

Urola Kostako Hitza | 2005-06-29 : 18:06 | Festak

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak, aurkeztu du kartela (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Aldaketak zezenketetan

Urola Kostako Hitza | 2005-06-27 : 10:06 | Festak

Zezenen mingain urdinaren gaitza dela-eta, ezingo da toriletara sartu

Abuztuaren 2an izan ordez, San Inazio bezperan izango da zezenketetako bat (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)

Lizarpeko festak Urrestillan

Urola Kostako Hitza | 2005-06-24 : 12:06 | Festak

Atzo, San Joan bezperan, herri afariarekin jaiei hasiera eman zioten Urrestillan, eta ondoren gazteek Errezildik ekarritako lizarra igo zuten; asteburu osoan ere San Joan jaiek segida izango dute

Mikel Berasategi: "Guztira hogei bat laguneko taldea aritu gara jaiak antolatzen" (www.urola-kostakohitza.info)

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Oñatzen ere gaur hasiko dira sanjoanak

Urola Kostako Hitza | 2005-06-24 : 12:06 | Festak

Asteburu osoan San Joan Bataiatzailea elizaren bueltanauzoan ospatuko dituzte jaiak oñaztarrek, auzoan bertan

 

Txosnak direla-eta

Uztarria | 2005-06-23 : 11:06 | Festak

Gaur, osteguna, Txosna Batzordearen lehen bilera egingo da: 20:00etan, Sindikatu Zaharrean

Txosnak jarri nahi dituztenek eskaria egin behar dute udaletxean; azken eguna uztailaren 10a

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Txoznen Batzordearen lehen bilera egingo da ostegunean

Uztarria.eus | 2005-06-20 : 12:06 | Festak

  • Batzarra ostegunean da, 20:00etan, Sindikatu Zaharrean
  • Saninazioetan txozna jarriko duten talde guztiak agertu behar dute batzarrera

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Asteburuan San Joan jaiei aurre hartuko diete Urrestillan

Urola Kostako Hitza | 2005-06-16 : 12:06 | Festak

"Pilota jaialdi polita" izango da bihar; larunbatean krosaren txanda da, eta igandean, berriz, Jubilatuen Eguna

Zapatuan, berriz, ohiko kros txapelketa korrituko da (www.urola-kostakohitza.info)

Gauean hasi eta datorren asteburura arte luzatuko dira Errezilgo jaiak

Urola Kostako Hitza | 2005-06-10 : 11:06 | Festak

Bederatzietan botako dute jaiei hasiera emango dien suziria, udaletxetik, eta asteburuan hainbat ekitaldi izango da

Luis Arakistain Errezilgo festa batzordeko kidearen hitzetan "herritar guztientzako" egitaraua egiten ahalegindu dira (www.urola-kostakohitza.info)

Sanjuandegiko jaiak hastear dira

Urola Kostako Hitza | 2005-06-02 : 13:06 | Festak

Aurten aurreneko aldiz erlojupeko txirrindulari proba antolatu dute, "egitaraua osatu eta giro pixkat sortzeko" (www.urola-kostakohitza.info)

Igandean amaituko dira festak, suzko zezenarekin

Amaia Garmendia eta Arantxa Orbea: "Erretz karta joko txapelketa dagoeneko usadio bihurtu da Eliz kaleko Korputz jaietan"

Urola Kostako Hitza | 2005-05-26 : 16:05 | Festak

Aurten 25 urte beteko dituzte Korputz jaiek Eliz kalean

Emakumeen pilota txapelketa antolatu dute; bosgarrena (www.urola-kostakohitza.info)

Sanjuandegin kart lasterketa egingo dute larunbat honetan

Urola Kostako Hitza | 2005-05-25 : 16:05 | Festak

Azken bost urteetan ez da Sanjuandegiko kart lasterketarik antolatu (www.urola-kostakohitza.info)

Aratz-errekako jaiak hastear dira

Urola Kostako Hitza | 2005-05-11 : 15:05 | Festak

Sanisidroetan mus txapelketa, nork arrautza egosi gehiago jan, eta txinga norgehiagoka izango dira, besteak beste (urola-kostakohitza.info)

San Jose jaiak 2005

Loiolako Festa Batzordea | 2005-03-18 : 16:03 | Festak

  • Bihar, zapatua, hasiko dira San Jose jaiak Loiolan eta igandean jarraituko dute
  • Trikitilariak, harrijasotzaileak, aizkolariak eta asto lasterketa izango dira ikus eta entzungai

Bukatu dira inauteriak

Urola-Kostako Hitza | 2005-02-09 : 12:02 | Festak

  • Eguraldiak lagunduta kale giro ederra egon da goizez, arratsaldez eta gauez aurtengo inauterietan, baina bukatu dira, eta atzo Zezenaren Hiletarekin agurtu ziren inauteriak datorren urtera arte
  • Mozorro lehiaketako irabazleen zerrenda dator albistean

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Aurten ere egingo da sokamuturreko argazki lehiaketa

Uztarria | 2005-02-05 : 19:02 | Festak

  • Kutxak utzi dio antolatzeari, eta Argazki Elkarteak hartu dio lekukoa
  • 26. aldia izango da aurtengoa, eta bihar, etzi eta etzidamu atera ahalko dira argazkiak

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Inauteriak ospatuko dituzte egunotan herriko ikastetxe eta ikastolek

Urola-Kostako Hitza | 2005-02-04 : 14:02 | Festak

Arratsaldean ikasleak mozorrotu eta jaialdiak egingo dituzte ikastetxeetan eta kalean (Urola-Kostako Hitza)

Emaitzak: 1403 | Orriak: 1 2 3 4 ... 66 67 68 69 70 71