Festak

San Agustin festak ospatuko dituzte asteburuan Goikokalen

Uztarria.eus | 2017-08-15 : 11:20 | Festak

Ostiralean hasiko dira festak Dardo Txapelketarekin, eta zapatuan eta igandean ere hainbat ekitaldi izango dira festetako egitarauaren barruan. Aurtengoa San Agustin jaien bigarren edizioa izango da.

 

Festen balorazioa eginda, "herritik eta herriarentzako festak" antolatzen jarraituko duela berretsi du Haujijijaik

Uztarria.eus | 2017-08-05 : 11:19 | Festak

Saninazioak "izugarriak" izan direla eta, festez balorazio "oso positiboa" egin du Udalak

Uztarria.eus | 2017-08-02 : 13:48 | Festak

Saninazioetako hiru egunak "handiak" izan dira udal ordezkariek ustez, "jende asko" ibili delako egunez nahiz gauez. Eraso matxistei aurre egiteko kanpaina "ezinbestekoa" izan dela diote, eta udalak esan du ez dela eraso aipagarririk izan.

 

»» Erantzunak: 1 (xoxoteuztarria)

Zezen plazaren "alde iluna" erakutsi du Askekintza elkarteak irudien bidez

Uztarria.eus | 2017-08-02 : 12:24

Festak ospatu, animaliak askatu kanpaina martxan du Askekintzak 2014az geroztik, "Euskal Herriko festetan animaliak erabiltzeari utzi eta animalien askapena lortzeko asmoz". Tras los muros aktibistaren laguntzarekin, Askekintza taldeak esan du ...

»» Erantzunak: 1 (xoxoteuztarria)

Zumba eginez agurtu dituzte gazteek San Inazio festak

Uztarria.eus | 2017-08-02 : 10:48 | Festak

Bukatu dira San Inazio festak, baina aurretik, 08:00etan, zumba saioa egin dute dozenaka lagunek plazan. Giro aparta izan da plazan, eta gaupasa egindako gazteek gogotik gozatu dute.

Saninazioetako argazki ...

Zozketa eginda, itxi du Uztarriak festetako tonbola

Uztarria.eus | 2017-08-01 : 20:22 | Festak

Boleto guztiak salduta, arratsaldean itxi du festetako tonbola Uztarria Komunikazio Taldeak. Eta, urtero bezala, tonbola ixtearekin batera egin du aurtengo lau sari berezien zozketa; behean dituzue saritutako zenbakiak. Zenbaki saridunen jabeek irailaren 1etik 15era joan beharko dute Uztarriaren egoitzara, sarien bila; lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeen txanda irailaren 16tik 30era zabalduko da.

Ekitaldi jendetsuz betetako arratsaldea izan da saninazioetako azkena

Uztarria.eus | 2017-08-01 : 20:01 | Festak

 

Nahikoa egin ezinda dabiltza azpeitiarrak eta bisitan etorritakoak aurtengo saninazioetan. Goizeko eta eguerdiko festaren ondoren, bazkalondoan atseden hartu dute gehienek; ez, ordea, Sanagustin kulturgunean jokatu den mus txapelketan izena eman ...

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Erakundeetako ordezkari nagusiak eta dispertsio politikaren salaketa Loiolan, eta bakailao festa plazan

Uztarria.eus | 2017-08-01 : 12:37 | Festak

 

Saninazioak sartu dira azken txanpan. Gaur, abuztuak 1, urteroko legez, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Legebiltzarraren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien ordezkari gorenak Azpeitira etorri dira, San Inazio bigarrenean Loiolan ...

»» Ikusi argazki guztiak (69)

Txomingeroak, zezenak eta elkarretaratzeak, San Inazio arratsalderako

Uztarria.eus | 2017-07-31 : 20:01 | Festak

 

San Inazio arratsaldean Txomingeroek jarri dute giroa kalean. Plazako kioskoan egin duten bazkariaren eta haren aurretik zein ondoren, aurrena txarangarekin eta, gero, Elektrotxarangak lagunduta, umore ona nagusi izan da Txomingero ...

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Prozesioa, meza, zezen txikiak, bandaren kontzertua eta Txomingeroen poteoa izan dira protagonistak San Inazio Eguneko eguerdian

Uztarria.eus | 2017-07-31 : 19:07 | Festak

 

Atzo, San Inazio bezpera, eguerdian udaletxeko balkoitik herriko dantza taldeetako eta eskoletako ordezkariek jaurti zuten txupinazioarekin lehertu zen festa Azpeitian, eta herri bazkaria, karpagunean jolasak, zezen txikiekin jolasak, zezenketak, kontzertuak ...

»» Ikusi argazki guztiak (55)

Txupinazoarekin, azpeitiarrak murgildu dira festa arroxan

Uztarria.eus | 2017-07-30 : 13:37 | Festak

 

Santioetako beroketaren ostean, iritsi dira San Inazio jaiak Azpeitira. Eguerdiko hamabietarako plaza jendez lepo zegoen, saninazioei hasiera eman dien txupinazoa botatzeko zain baitziren herritarrak. Herriko dantza taldeetako eta eskoletako ordezkariak ...

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Txitximorek saninazioetarako mezua ekarri du: "Gaua eta kalea gureak ditun"

Uztarria.eus | 2017-07-29 : 22:42 | Festak

Urtero legez, Haujijijai festa batzordearen Txitximorek mezu argia zabaldu du San Inazio festak hasteko ordu batzuen faltan: "Gaua eta kalea gureak ditun". Eraso sexistei aurre egiteko zabaldu dute Txitximoreren bideoa ...

Hasi da saninazioetako zezenketa feria

Uztarria.eus | 2017-07-29 : 18:47 | Festak

 

Ohi baino goizago, gaur, San Inazio bezperaren bezperan, hasi dira aurtengo festetako zezenketak. Zezenzale asko elkartu da zezen-plazan, Curro Diaz, Miguel Angel Perera eta Roca Rey toreatzaileak Fuente Ymbro ganadutegiko ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Batzordearen balioak berretsita, festak ondo pasatzeko deia egin du Haujijijaik

Uztarria.eus | 2017-07-29 : 13:16

Haujijijai batzordeak agerraldia egin zuen atzo arratsaldean, eta argazki jendetsua atera zuten plazan. Egun osoan zehar hainbat lagun aritu zen festetarako gauzak prestatzen, eta azken hilabete eta asteetan ere lanean ...

Errekortariak, making of

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2017-07-28 : 20:00 | Festak

Joan den Santio Eguneko Errekortarien Txapelketako bideo berezi bat egin du Alex Berasategik.

Aurkeztu dituzte bihartik aurrera toreatuko dituzten zezenak

Uztarria.eus | 2017-07-28 : 12:07 | Festak

 

Bihar, zapatua, egingo da aurtengo San Inazio festetako lehen zezenketa, eta atzo arratsaldean egin zuten zezen-plazan urteroko desenkajonamendua, festetako hiru zezenketetan toreatuko dituzten zezenak aurkezteko. Fuente Ymbro, Ana Romero eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Gaur izango da herri bazkarirako boluntarioen batzarra

Uztarria.eus | 2017-07-28 : 10:48 | Festak

Plazan izango da, 20:00etan hasita. Bertan banatuko dira Marea Arroxak hilaren 30ean egingo duen herri bazkariko lanak. 19:30ean, berriz, Marea Arroxa osatzen duten herritar guztiek argazki erraldoia aterako dute plazan. 

 

Marea, beltza azkenean

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2017-07-28 : 10:04 | Festak

Marea Arroxak azken unean festetako kamisetaren diseinua aldatu eta 'Ignacio de Loyola' filmean oinarrituriko irudia ...

Saninazioetan: bigantxak, entzierro txikiak eta zezen jolasak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2017-07-27 : 20:00 | Festak

Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an izango dira ekitaldiak. Bideoa, iazko San Inazio Eguneko entzierro txikikoa da.

Uztailak 30 (igandea)

- 18:00. Bigantxak, 16 urtetik gorakoentzat. Ondoren ...

Umeek beste urte batez gozatu dute barraka egunaz

Uztarria.eus | 2017-07-27 : 18:10 | Festak

 

Eguraldia lagun, beste urte batez saninazioen atarian antolatzen den umeen barraka egunaz gozatzeko aukera izan dute haurrek gaur, uztailak 27, arratsaldean. Buelta bakoitzeko euro bat ordaintzeko aukera izan dute Betharrameko ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Emaitzak: 1318 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 63 64 65 66