Festak

Familia osoak gozatzeko festa

Urola Kostako Hitza | 2018-02-09 : 10:40 | Festak

Astelehen Karnabaleko umeen mozorro desfilean seme-alabekin batera parte hartzen duten gurasoak gero eta gehiago dira. Esteban Campos da horietako bat.

 

»» Erantzunak: 2 (gurasobat, MAITE)

Kolorez eta festa giroz beteta iritsiko dira karnabalak

Uztarria.eus | 2018-02-08 : 13:05 | Festak

Bihar, ostirala, emango diote hasiera karnabaletako asteburu luzeari, eta asteartera bitartean ekintza ugari izango dira herrian. Zapatuan, besteak beste, txu-txu trena eta haurrentzako jolasak izango dira, eta igandean lehertuko da festa, Elegante Egunarekin.

 

80 urteko zuzendari dantzaria

Urola Kostako Hitza | 2018-02-07 : 12:03 | Festak

45 urterekin irten zen lehen aldiz artzain-inudeen danbor-jotzaileak zuzentzen Joxe Mari Zelaia. 2014an itzuli zen postu horretara eta igandean ere ibiliko da kalez kale.

 

Jai karnabalean omenaldia jasoko dute lehengo eta gaurko sokamutilek eta ganaduzaleek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 | 2018-02-07 : 14:46 | Festak

Lehengo eta gaurko sokamutilek eta ganaduzaleek omenaldia jasoko dute jai karnabalean. 11:00etan izango da lehen ekitaldia, Plaza Txikian. Herritarrei bertara azaltzeko dei egiten diegu. Elkarrizketa: Joxe Luis Aizbitarte sokamutil ...

Matxinbentako baserrietako produktuz osatutako saskia Begoña Etxeberriak irabazi du

Uztarria.eus | 2018-02-07 : 10:00 | Festak

Matxinbentako santageda jaietan auzoko baserrietako produktuekin osatutako saskia zozkatu dute, eta 6215 da zenbaki sariduna. Begoña Etxeberria Urrestillako bizilaguna da zorteduna.

Luntxa eta puru piztea antolatu ditu Haujijijaik Elegante Egun arratsalderako

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2018-02-06 : 18:17 | Festak

Karnabalak ate joka dira, eta festarako gogoa nabari da bazterretan. Haujijijai jai herrikoien batzordea ere ...

»» Erantzunak: 1 (Julen Garate)

Just Do It 500

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2018-02-06 : 14:50 | Festak

Sokamuturrak bostehun urte bete dituela ospatzeko ateratako 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren eta 'Irteera' pelikularen ondotik ...

Inauteriei buruzko argazki erakusketa zabalik, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2018-02-06 : 10:55

Atzo, astelehena, jarri zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak karnabal giroko irudien erakusketa, eta dagoeneko ikusgai dira argazkiak Sanagustin kulturguneko hormetan. 2017ko inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu ziren lanen artetik ...

Matxinbentako festetako otarrea zozkatu dute

Uztarria.eus | 2018-02-06 : 10:00 | Festak

Matxinbentan Santa Ageda festak ospatu dituzte, eta atzo, jaien azken egunean, auzoko baserrietako produktuekin osatutako saskia zozkatu zuten. Hau da zenbaki sariduna: 6215. Zenbakiaren jabeak auzoko tabernara, 943 88 63 ...

Lasaoko txokoak ere santa eskean girotu dituzte

Uztarria.eus | 2018-02-05 : 10:29 | Festak

 

Ohiturari jarraituz, Lasaoko auzotarrak santa eskean atera ziren atzo, Santa Ageda egunaren bezperan. Urtero bezala, baserriz baserri aritu ziren goizetik hainbat lagun, eta eguraldi txarra eginagatik, giro onean aritu ziren ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Festak antolatzeko lehen bilera egingo dugu gaur

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean | 2018-02-04 : 17:11 | Festak

Ekainak 1, 2 eta 3. Egun horietan izango dira aurtengo Sanjuandegiko jaiak. Eta oraindik falta ...

'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburua salgai jarriko dugu bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2018-02-02 : 11:34 | Festak

Inprimatu dira liburuaren ale berriak, eta bihar, asteartea, berriro jarriko dugu salmenta postua. Nahi duenak liburua ondorengo egunetan eta orduetan erosteko aukera izango du:

  • Asteartean eta asteazkenean, 10:00etatik 12 ...
 

Santa eskean aritu da Azpeitiko Ikastola Ikasberriko taldea, herriko kaleetan

Uztarria.eus | 2018-02-04 : 23:11 | Festak

 

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak, gurasoak eta irakasleak santa eskean atera dira gaur arratsaldean. Asier Iriondo eta Asier Otamendi bertsolariekin eta trikitilariekin kopla kalntuan aritu dira Olazko Amaren plazan eta Alde ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Ume jolasak, pilota partidak eta herri kirolak izan dituzte protagonista Matxinbentan, Santa Ageda bezperan

Uztarria.eus | 2018-02-04 : 21:17 | Festak

 

Gaur, Santa Ageda bezpera, usadioa galdu gabe Matxinbentako taldea santa eskean atera da, 08:00etan. Loiolako eta Izarraizko baserrietan kopla kantuan aritu ondoren, herriguneko hainbat taberna ere bisitatu dituzte. Ondoren ...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Sanagustin leporaino bete da Udal Musika Bandaren inauterietako kontzertuan

Uztarria.eus | 2018-02-04 : 15:15 | Festak

 

Pixkanaka ari da inauteri giroa zabaltzen herrian. Atzo kaldereroen txanda izan zen, eta, gaur, Azpeitiko Udal Musika Bandak Julian Barrenetxea abesbatzako kideekin batera inauterietako kontzertua eskaini du Sanagustin kulturgunean. 13 ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Xalto pailazoa, puzgarriak eta txokolate beroa, Matxinbentako santageda jaietan

Uztarria.eus | 2018-02-03 : 22:03 | Festak

 

Giro narratsari aurre egin eta giro politean pasatu dute gaur arratsaldea Matxinbentara hurbildu direnek. Gaztetxoen gozagarri, auzoko frontoian puzgarriak izan dituzte arratsalde guztian, eta elizan, berriz, Xalto pailazoak ikuskizuna eskaini ...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Euriak ez du zapuztu kaldereroen desfilea

Uztarria.eus | 2018-02-03 : 20:55 | Festak

 

Eguraldiak ez du batere lagundu gaurkoan. Euri zaparradak egin ditu arratsaldean, eta, hori dela eta, Azpeitiko kaldereroen desfilean aldaketak izan dira. Ohiko kalejirarik ez dute egin; Bustinzuriko Errebalean elkartu dira ...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Bustinzuriko Errebaletik Azoka Plazara joango dira zuzenean kaldereroak, kalejirarik egin gabe

Uztarria.eus | 2018-02-03 : 14:25 | Festak

Arratsalderako ere euri zaparradak iragarri dituzte, eta, beraz, kaldereroen kalejirarik ez da izango. Hala, Bustinzuriko Errebalean elkartuko dira kaldereroak 19:00etan, eta handik zuzenean Azoka Plazara joango dira.

 

Santa eskean atera dira herriko ikastetxeetako kideak

Uztarria.eus | 2018-02-03 : 14:05 | Festak

 

Santa Ageda bezpera igandean izango bada ere, herriko ikastetxeetako kideak lehenago atera dira kantura. Atzo, ostirala, Iraurgi ikastetxeko, Apeitiko Ikastola Ikasberriko eta Karmelo Etxegaraiko zein Urola ikastolako ikasleak aritu ziren ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Joxemari Gurrutxagak eta iñaki Sarasolak jantzi dituzte txapelak Matxinbentako mus txapelketan

Uztarria.eus | 2018-02-03 : 09:13 | Festak

 

Elur bustia eta hotza eginagatik, hainbat lagun animatu zen Matxinbentan atzo gauean jokatu zen mus txapelketan parte hartzera. Guztira, 18 bikotek eman zuten izena, eta goizaldeko ordubiak arte luzatu zen ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Emaitzak: 1406 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 68 69 70 71