Festak

Sanjuanak antolatzen hasteko herritarren proposamenak jaso nahi ditu Urrestillako Festa Batzordeak

Uztarria.eus | 2018-02-20 : 17:42

Ekaina eta San Juan festak urrun ikusi arren, Urrestillako Festa Batzordeko lagun taldetxo bat hasi da jada buruari bueltak ematen, festetan nahi denaren eta nahi ez denaren inguruan eztabaidatzen.

Herritarren ...

Astelehenean itxiko da Sokamuturra argazki lehiaketara irudiak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2018-02-20 : 16:09 | Festak

Hilaren 26an amaituko da argazkiak aurkezteko epea. Lanak postaz bidali beharko dira, helbide honetara: Azpeitiko Argazki Elkartea. 326 Posta Kutxa, 20730 Azpeitia. Lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa zabalduko dute martxoaren 3an, eta egun horretan bertan egingo dute sari banaketa ekitaldia.

 

Arrakastatsua eta gogoangarria izan da sokamuturraren 500. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 | 2018-02-18 : 21:00 | Festak

Arrakastatsua eta gogoratzeko modukoa. Horrela baloratu daiteke Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurrenaren ospakizuna, Herri Batzordea osatu dugunon ustez. Bideoa: helduen sokamuturreko irteera denak (Urtzi Oteiza Kaito, Erlo TB).

Hilabete pasatxoan ekitaldi ...

Inauterien balorazioa, gazi-gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordie | 2018-02-18 : 16:22 | Festak

Inauteri festak pasatuta, balorazioa egiteko unea ere iritsi zaigu: balorazio gazi-gozoa. Gozoa, urte osoko festetan gure presentzia bermatze aldera inauterietan ere luntxarekin eta puru piztearekin kalera atera garelako. Pasa den urtean ez bezala, aurtengoan ekintza hori berreskuratu eta antolatu dugulako. Baina, aitortu behar dugu ez dugula ekintza horretan guk aldarrikatzen eta gure egiten ditugun harremanak transmititzerik eta jasotzerik lortu; eta horrek hausnartzeko beharra sortzen digu.

Hurrengo karnabalak noiz?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-02-16 : 10:01 | Festak

Bukatu dira aurtengo karnabalak, baina gutxiago falta da datorren urteko inauterietarako. 2019an martxoaren 3an ospatuko da Elegante Eguna. 

 

Umeen gozamena Urrestillako inauteri festan

Uztarria.eus | 2018-02-14 : 10:51 | Festak

 

Urtero legez, Astearte Karnabal arratsaldean ospatu zuten Urrestillan inauteri festa, eta umeak izan ziren protagonista nagusiak. Mozorrotuta, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten haurrek zein gurasoek, musikarekin girotuta; eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Euripean orain ere, agur karnabalei!

Uztarria.eus | 2018-02-13 : 20:37 | Festak

 

Hasitako moduan, euripean, bukatu dira Azpeitiko karnabalak. Ostiralean hasi eta gaur ekintza ugari izan da herrian, eta festa girorik ez da falta izan. Gaur arratsaldean sokamuturra izan da kalez kale ...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Mozorro festa luzatzen ari dira herritar batzuk

Uztarria.eus | 2018-02-13 : 12:03 | Festak

Urteroko legez, hainbat dira etxerako presarik gabe atzoko parrandari luzapena eman eta Astearte Karnabalean mozorrotuta kalean jarraitzen duten herritarrak. Dozenaka lagunek goizean ohiko bisita egin dute Uztarriaren erredakziora; musika jarrita ...

Azken txanpan dira aurtengo karnabalak

Uztarria.eus | 2018-02-13 : 11:20 | Festak

Gaur goizaldeko kalejirako eta sokamuturreko irudiekin bideoa osatu du Erlo Telebistak. Herritarrek ez zuten aitzakiarik falta izan festarekin jarraitzeko, eta jendetza ibili zen Udal Musika Bandaren atzetik kalejiran. Sokamuturrean ere ...

Irudimena eta umorea, hotzari aurre egiteko

Uztarria.eus | 2018-02-13 : 10:41 | Festak

 

Karnabaletako astelehen gaua giro ezinhobean igaro dute azpeitiarrek. Beste urte batez, askotariko mozorroak ikusi ahal izan dira bart, eta, ohi bezala, sormenak ez du hutsi egin: Sanagustingo oholtza, barrakak, Veneziako ...

»» Ikusi argazki guztiak (46)

Astelehen Karnabaleko umeen desfilea, bideoan

Uztarria.eus | 2018-02-13 : 08:04 | Festak

Erlo Telebistak Astelehen Karnabaleko haurren desfilean hartutako irudiekin bideoa osatu du. Askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren desfilean, nahiz eta eguraldia dela-eta ibilbide laburragoa egin zuten parte-hartzaileek.

Jende ugari bildu da haur mozorrotuen desfilean

Uztarria.eus | 2018-02-12 : 14:37 | Festak

 

Eguraldi iragarpen kaxkarra dela eta, ohi baino laburragoa egin dute inauterietako haurren desfilea, eta Izarraitz pilotalekuan eman diote kalejirari amaiera. Han jaso dituzte haurrek eta gaztetxoek beste urteetan plazan jaso ...

»» Ikusi argazki guztiak (73)

Omendutako sokamutilak eta ganaduzaleak sokan, Erdikalean

Uztarria.eus | 2018-02-12 : 11:03 | Festak

Lehengo eta gaurko dozenaka sokamutil eta ganaduzale omendu zituzten atzo, Elegante Egunean, sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizunen barruan. Besteak beste, omendutakoek ilara luzea osatu zuten Erdikalean, sokari eutsita, eguerdiko zezena irten ...

Euripean, baina elegante

Uztarria.eus | 2018-02-11 : 14:04 | Festak

 

Eguraldi iragarpenak ez du hutsik egin, baina, dena den, euriak ez du festa zapuzterik lortu Azpeitian. Jai Karnabala izanik, elegante jantzita atera dira kalera ehunka herritar, eta giro paregabea izan ...

»» Ikusi argazki guztiak (79)

Karnabaletarako prestatzen hasi dira herritarrak

Uztarria.eus | 2018-02-10 : 17:19 | Festak

 

Karnabaletetarako motorrak berotzen hasi dira dagoeneko Azpeitian. Gaur, zapatua, batez ere umeei zuzendutako ekintzak ari dira egiten herrian, eta eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere, dozenaka lagun animatu dira Udalak ...

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Haurrentzako jolas parkea Izarraitz pilotalekuan jarriko dute

Uztarria.eus | 2018-02-10 : 11:12 | Festak

Eguraldi txarra tarteko hartu du plazatik pilotalekura lekualdatzeko erabakia udalak. 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Txu-txu trena goizez eta arratsaldez ibiliko da herrian itzuliak egiten. Udaletxe azpian hasiko du beti ibilbidea.

 

Euskal Inauterietako jaialdia Izarraitz pilotalekuan egin dute, eguraldi txarragatik

Uztarria.eus | 2018-02-09 : 22:57 | Festak

 

Euskal Inauterietako jaialdia egin dute gaur arratsaldean Izarraitz pilotalekuan. Alde Zaharreko kaleetan egin behar zuten jaialdia Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek, baina eguraldi txarragatik aterpean egin dute. Inauterietako hainbat dantza eskaini dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Igande arratsaldeko zezenaren irteera zuzenean Uztarrian, Erloren bidez

Uztarria.eus | 2018-02-09 : 19:19 | Festak

Sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizunak direla eta, Erlo Telebistak zuzeneko emanaldi berezia egingo du Elegante Egun arratsaldeko zezenaren irteerarekin, eta hori bera streaming bidez ikusi ahal izango da Uztarria.eus-en. 16 ...

»» Erantzunak: 11 (Ahmed, JoxeMari, enara03, Betikue, gurasobat...)

Hutsik egin gabe ospatu zuten Ostegun Gizena San Martin egoitzan

Uztarria.eus | 2018-02-09 : 18:06 | Festak

 

Festa "koloretsua eta alaia" egin zuten atzo arratsaldean San Martin egoitzan, urtero legez Ostegun Gizen eguna merezi bezala ospatzeko. Izarra trikitilarien musikak lagunduta, "jendea barre eta dantza egiteko gogoarekin" ibili ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Izarraitz frontoian egingo dute Euskal Inauterien jaialdi osoa

Uztarria.eus | 2018-02-09 : 15:41 | Festak

Eguraldi txarra dago iragarrita iluntzerako, eta kalejira bertan behera uztea erabaki dute Azpeitiko Ikastola Ikasberriko arduradunek. Pilotalekuan jarri dute hitzordua, 18:30ean.

 

Emaitzak: 1406 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 68 69 70 71