Festak

Ume Bihurrien Egunarekin hasi dituzte festak Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2017-05-27 : 15:36 | Festak

 

Gaur, maiatzaren 27a, hasi dituzte Sanjuandegiko festak, Ume Bihurrien Egunarekin. 180 haur ari dira parte hartzen egun guztirako antolatutako ekitaldietan, eta haiekin batera festan dabiltza 50 begirale eta boluntario. Jolasean ...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Umeen Egunarekin hasiko dira bihar Sanjuandegiko festak

Uztarria.eus | 2017-05-26 : 15:02 | Festak

Ekainaren 11ra arte luzatuko dira ekitaldiz betetako festak. Mantangorri berritu dute aurten eta gaur zortzi egingo diote hari urteroko ongietorria. 

 

Dantzatzeko, parte hartzeko, aldarrikatzeko eta ondo pasatzeko egitaraua, Sanjuadegiko festetarako

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean | 2017-05-17 : 12:17

Herritik herriarentzat prestatutako egitaraua antolatu du XJ Auzolanean taldeak beste urte batez. Dantzatzeko, parte hartzeko, mozkortzeko, aldarrikatzeko, hausnartzeko, ondo pasatzeko eta bazterrak energiaz bete eta goxatzeko egitaraua.

Ekitaldi bakoitzaren xehetasunak ...

Santioak eta saninazioak antolatzeko bilera deitu du Udalak biharko

Uztarria.eus | 2017-05-16 : 15:46 | Festak

Bilkura 20:00etan izango da udaletxean. Udalak herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die.

 

Aratzerrekako sanisidroak, giro ederrean

Uztarria.eus | 2017-05-15 : 19:33 | Festak

Ostiralean, hilaren 12an, hasita ez da festa girorik falta izan Aratzerrekan. Izan ere, hainbat eta hainbat ekintza izan dira aurtengo sanisidroen bueltan. Mahai inguruko afariak, musika eta haurrentzat jolasak izan ...

Umeek gozatua hartu dute Aratzerrekako Atxur Festan

Uztarria.eus | 2017-05-13 : 20:19 | Festak

 

Sanisidroen bigarren jardunaldia ari dira ospatzen gaur Aratzerrekan. Atxur Festie zuten gaurkorako prestatua, eta umeak izan dira nagusi arratsaldean. Haientzako pottoka eta zezen txikiekin hasi da festa. Tartean, Jabier Ni ...

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Zezenzale Batzordeak zehaztu ditu saninazioetako zezenketetan ariko diren toreatzaileak eta ganadutegiak

Uztarria.eus | 2017-05-10 : 18:36 | Festak

Aurtengo San Inazio festetan hiru zezenketa izango dira, eta uztailaren 29an, 30ean eta 31n izango dira horiek, eta Cuadri, Ana Romero eta Fuente Ymbro ganadutegietako zezenak izango dira. Toreatzaileen artean dira, besteak beste, Alberto Lamelas, Curro Diaz eta Borja Jimenez.

Ate joka dira Aratzerrekako sanisidroak

Uztarria.eus | 2017-05-09 : 18:01 | Festak

Ostiralean, hilaren 12an, emango diote hasiera festei Aratzerrekan. Zapatuan Atxur Festie izango da hitzordu nagusia eta astelehenean, San Isidro egunean, ere ez da jai girorik faltako. Besteak beste, afariak, zezenekin jolasak, triki-poteoa eta pilota partida izango dira aurtengo sanisidroetan. 

 

Sanjuandegiko festetako Ume Egunerako izen-ematea bihar zabalduko dute

Uztarria.eus | 2017-05-09 : 11:18 | Festak

Maiatzaren 27an ospatuko dute Ume Eguna, eta bihartik ostiralera bitartean jasoko dituzte izen-emate orriak

 

Marea Arroxak saninazioak antolatzeko lehenengo batzarra egingo du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-05-08 : 16:52 | Festak

Plazako arkupetan izango da batzarra, 21:00etan hasita. Marea Arroxak herritar guztiei dei egi die beren iritziak emanteko bilerara hurbil daitezen. 

 

Sanjuandegiko festetan laneko txandak betetzeko laguntza eskatu du XJ Auzolanean taldeak

Uztarria.eus | 2017-05-03 : 11:50 | Festak

Zeregin ezberdinetan euren aletxoa jartzeko dei egin diete herritarrei. Besteak beste, Umeen Egunean begirale bezala aritzeko, karpa eta txosna muntatzeko, Gazte Afaria eta Auzo Bazkaria prestatzeko eta komunikazio lanetan aritzeko lagunak behar dituzte. Horregatik, internet bidezko izen-ematea ireki dute.

 

"Urrestildar sorginak suaren bueltan dantzan jartzeko" ikastaroak eskainiko dituzte

Uztarria.eus | 2017-05-03 : 09:23 | Festak

Helduentzako nahiz haur eta gaztetxoentzako dantza ikastaroak eskainiko ditu Urrestillako Festa Batzordeak. Oraingoz, helduentzako entsegu egunak zehaztu dituzte, eta aurrerago jakinaraziko dituzte gaztetxoenak. Entseguetara bertaratzen diren lagunek fandangoa, arin-arina eta polka ikasiko dituzte.

 

Sanjuanak antolatzen hasteko aurreneko bilera egingo dute asteazkenean, Urrestillan

Uztarria.eus | 2017-03-27 : 13:12 | Festak

Bilera irekia izango da, eta Urrestillako jubilatuen lokalean egingo dute, 19:30ean hasita.

 

Herri kirolak, sanjosetako igande arratsalderako

Uztarria.eus | 2017-03-19 : 18:44 | Festak

 

San Jose festen bueltan, goizean puzgarriak, poniak eta asto lasterketa izan dira Loiolan. Arratsaldean, berriz, herri kirolen txanda izan da. 18:00ak inguruan hasi da erakustaldia, eta aurrena aizkora erakustaldi ...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Festa giro ederrak hartu du Loiola, San Jose Egunean

Uztarria.eus | 2017-03-19 : 14:34 | Festak

 

Eguraldi ederra lagun, jendetza gerturatu da gaur, martxoak 19, San Jose Eguna, goiz eta eguerdi partean Loiolara, aurtengo sanjosetako egun nagusirako loiolatarrek prestatu duten egitarauaz gozatzera. 11:00etan hasita, txikienentzako ...

»» Ikusi argazki guztiak (16) »» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Denis Elortzak eta Jakes Etxeberriak irabazi dute Loiolako festetako auto klasikoen argazki rallya

Uztarria.eus | 2017-03-19 : 11:15 | Festak

 

Loiolako festetarako prestatutako egitarauaren barruan auto klasikoen argazki rallya egin zuten atzo, martxoak 18. Eguraldi ederra lagun, dozena inguru parte-hartzailek hartu zuten parte proban. 16:00etan abiatu ziren Loiolako santutegiaren ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Bi asteburutan ospatuko dituzte sanjoseak Loiolan, bihar hasita

Uztarria.eus | 2017-03-16 : 18:06 | Festak

VI. San Jose Mus Txapelketarekin hasiko dituzte festak ostiral gauean. Zapatuan, berriz, goizean mendi bizikleta irteera eta arratsaldean auto klasikoen argazki rallya izango dituzte. Eta igandean, San Jose egunez, asto lasterketa eta herri kirolak, besteak beste. Datorren asteko zapatuan bukatuko dira aurtengo sanjoseak, erromeriarekin.

 

Sokamuturreko 133 bideo jaso ditugu aurten, iaz baino 12 gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2017-03-10 : 19:50 | Festak

Vanessa Ridruejori tokatu zaio bi lagunentzako afaria. Zezen Beltzen elastikoak: Iñigo Enparani eta Jugatz Aldalurri. 22 lagunek bidali dituzte karnabaletako zezeneko 133 bideo laburrak. Iaz, lehen edizioan, 121 jaso ...

Udalak eskerrak eman dizkie karnabalak "ikaragarriak" izaten lagundu duten herritarrei

Uztarria.eus | 2017-03-02 : 11:48 | Festak

Kaldereroetatik hasi eta Astearte Karnabala arte kalera jendetza irten dela nabarmendu du Udalak, eta festak "ikusgarri" egin dituztenak herritarrak izan direla esan dute. Horrez gain, "ezer larririk gertatu ez" dela azpimarratu nahi izan du Festa Batzordeak.

 

Ederra izan da!

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2017-03-01 : 15:00 | Festak

Bukatu dira aurtengo karnabalak eta bertako sokamutur irteerak. Oso balorazio ona egiten dugu, ederra izan baita: jendetza zezenean, sekulako anbientea, eguraldiak ere lagundu du... Hiru sokamutil erretiratu dira: Oskar Osinalde, Mikel Odriozola eta Iban Sudupe; eskerrik asko! Baita sokamuturrean parte hartu duzuen denoi ere! Hurrengo urtean gehiago, bai horixe! (ikusi bideo batzuk behean; zuk sokamuturreko bideorik grabatu baduzu, bidali Whatsapp-ez: 717770069)

Emaitzak: 1163 | Orriak: 1 2 3 4 ... 56 57 58 59