Euskara

Azpeitiko Udala Hazparnen ere Korrika

Uztarria.eus | 2017-04-03 : 10:29 | Euskara

Asteazken goizaldean iritsiko da Korrika Azpeitira eta, herriko dozenaka eragilerekin batera, Udalak ere parte hartuko du lekukoa eramaten. Baina dagoeneko egin du aurtengo aurreneko kilometroa Azpeitiko Udalak; Hazparnen, bart, Azpeitiarekin ...

Jaso dituzte petoak Korrikan parte hartuko duten eragileek

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-03-31 : 16:16 | Euskara

 

Korrikan parte hartuko duten herriko eragileek atzo jaso zituzten petoak. Mila esker guztiei euskararen aldeko jaiarekin bat egiteagatik. Herritarrak euskalduntzen jarraitzeko behar-beharrezko ekarpena egin duzue.

Ikusten duzuenez, asteazkenean herritar pila ...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Bi ziento eta erdi hitz Azpeitiarrez Natul hiztegian

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-03-28 : 11:19 | Euskara

Azkena egin berri ditugun ekarpenekin, dagoenekoz 256 hitz dauzkagu Azpeitiarrez Natul egitasmoaren webguneko hiztegian. Azkena sartu ditugunen artean daude argiollarra, arpillerie, hankamakilek eta beste hainbat.

Ekarpen gehienak nabarmen T hizkian ...

 

36 taldek eramango dute Korrikaren lekukoa Azpeitian

Uztarria.eus | 2017-03-24 : 18:09 | Euskara

Apirilaren 5ean, 04:40an hasi eta 05:40ak bitartean eramango dute lekukoa azpeitiarrek, Lasaon hasi eta Azkoitiko Txiki Golf pareraino. Atzo, osteguna, egin zuten kilometroen banaketa.

 

Azpeitiarron hiztegia gizentzen

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-03-18 : 14:07 | Euskara

Geroz eta ekarpen gehiago ari da jasotzen Azpeitiarrez natul egitasmoa. Orain, gainera, herriko kafetegi eta tabernetan ere itxulapikoak jarri ditu Natulek, herritarrei bururatutako hitz eta esamoldeak jasotzeko.

 

Euskarazko kulturak eremu euskaldunetan duen pisuaz mahai ingurua izango da hilaren 21ean

Uztarria.eus | 2017-03-17 : 16:44 | Euskara

Oier Aranzabal, Lander Arretxea, Ane Bastida eta Miren Gorrotxategi izango dira solasaldiko gonbidatuak. Eremu euskaldunetako pertsonen kultura hautuez egingo da gogoeta, besteak beste, mahai inguruan; 19:00etan hasita. 

 

Martxoaren 22a izango da Korrikako kilometroak erosteko azken eguna

Uztarria.eus | 2017-03-15 : 17:52 | Euskara

Hurrengo egunean, hilaren 23an, zozkatuko dituzte kilometroak, erosle bakoitzak ibilbidearen zer zati osatu beharko duen zehazteko; Sindikatu Zaharrean izango da zozketa, 19:00etan. Petoak jasotzeko eguna ere zehaztu du Korrika Batzordeak: martxoaren 30ean banatuko dituzte, Sanagustin kulturgunean, 18:00etatik 20:00etara.

 

Natulen itxulapikoak gertu daude herritarren ekarpenak jasotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-03-14 : 16:32 | Euskara

Azpeitiarron hiztegia ari da potoltzen. Astetik astera pilatzen ari dira hitzak eta esamoldeak, eta ari gara pixkanaka horiek Azpeitiarrez natul egitasmoaren webgunean sartzen; 230etik gora sarrera argitaratu ditugu jada. Webgunean ...

 

Azpeitian ospatuko da aurtengo Euskarazko Internet Eguna

Uztarria.eus | 2017-03-13 : 12:29 | Euskara

Maiatzaren 17an izango da hitzordua, PuntuEus Fundazioak eta Azpeitiko Kulturaz kooperatibak antolatuta. Aurtengoa egun hori ospatuko den bigarren urtea da, eta helburua da Interneten euskarazko edukien sustapenean eragitea. Data horretara begira, hainbat egitasmo antolatzen ari dira herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.

 

20. korrikari bultzada emateko egitarau oparoa prestatu dute herriko hainbat eragilek, elkarlanean

Uztarria.eus | 2017-03-09 : 11:27 | Euskara

Korrika Kulturalaren barruan, kontzertuak, gune euskaldunetan euskarazko kulturak duen erreferentzialtasunaz eta kontsumoaz hitz egiteko mahai ingurua, antzerki emanadia eta Laburbira euskarazko film laburren maratoia prestatu dituzte. Horrez gain, herriko gaztetxoenek Korrika txikia egingo dute apirilaren 4an.

 

Xoxotera irteera egin dute dozenaka lagunek, 20. Korrikaren alde

Uztarria.eus | 2017-03-06 : 12:30

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako hainbat lagunek Xoxotera irteera egin zuten atzo, igandea, 20. Korrikaren aldea. Urola Erdiko Korrika batzordeek eta hiru herrietako mendizale elkarteek antolatu zuten ibilaldia, eta eguraldia lagun ...

Hogei hitz berri azpeitiarron hiztegian

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-02-22 : 16:44 | Euskara

Markak hautsi genituela kontatu genizuen joan den astean, eta ez da gutxiagorako. Kalkuluak atera ditugu gure webgunearen atariak eskaintzen dizkigun datuak erabilita, eta 270 bisita inguru izan ohi ditu astean ...

 

Hitz gehiago, bisitari gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-02-14 : 16:25 | Euskara

Markak hautsi ditugu. Azpeitiarrez natul egitasmoa martxan jarri genuenetik, inoizko daturik onenak izan ditu gure webguneak otsaileko lehen hamabostaldian, eta goranzko joera duela dirudi, gainera. Beste behin, eskerrak eman nahi ...

 

Dozenerdia baino zerbait gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-02-02 : 16:04 | Euskara

Joan den astean kontatu genizuen moduan, azpeitiarron hiztegia itxura bikaina ari da hartzen. Astero-astero ari gara zuen ekarpenak jasotzen, eta dagoeneko hitz asko pilatu zaizkigu gure datu-basean. Errepikatutako hitzak daudenez ...

 

Azpeitiarron hiztegia, geroz eta mardulagoa

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-01-27 : 15:06 | Euskara

Ez da denbora asko igaro Azpeitiarrez natul egitasmoa martxan jarri genuenetik. Joan den hilean hasi ginen azpeitiarron esamoldeak eta hitzak webgunean argitaratzen, eta ordutik astero-astero hamaika hitz jaso ditugu gure e-postan. Ezagutzen ez genituen eta gogoratzen ez genituen hitz asko jaso ditugu, eta horrek erakusten du interesa badagoela herritarren partetik gure hiztegia osatzen jarraitzeko. Eskerrik beroenak orain arte parte hartu duzuen guztioi!

20. Korrika antolatzeko batzordea eratzeko aurreneko bilera egingo dute bihar

Uztarria.eus | 2017-01-23 : 12:24 | Euskara

Aurtengo Korrika antolatzera begira egongo diren zereginak izango dituzte hizpide. Antolaketa lanetan aritzeko prest dagoen herritar orok har dezake parte biharko bilkuran.

 

Imanol Azkoitiaren gutuna: 'Euskara batuaren oso zaleak al gara?'

Imanol Azkoitia | 2017-01-23 : 11:23 | Euskara

Aspaldian hautsak harrotu ditu nik egindako lanak, eta, horren harira, Urola Kostako Hitzan egin nuen adierazpen batek: "Ez naiz euskara batuaren oso zalea". Nik esandakoak irakurtzen dena besterik ez du esan nahi. Ez dut hitz egiten jeroglifikoak erabiliz, besteena baino euskara maila hobea dudala erakutsi nahian.

Apirilaren 5ean igaroko da 20. Korrika Azpeititik

Uztarria.eus | 2017-01-09 : 11:16 | Euskara

Gaur, astelehena, jakinarazi dute 20. Korrikaren ibilbidea. Azpeititik apirilaren 5ean, asteazkena, igaroko da euskararen aldeko egitasmoa, 05:00ak aldera. Aurtengo Korrikaren ediziorako Batzuk leloa aukeratu dute, eta bat eta zuk ...

Natul Euskara Taldea "oso gustura", 'Azpeitiarrez natul' egitasmoak izan duen erantzunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-01-04 : 10:01 | Euskara

Joan den abenduaren 23an abiatu zuen Azpeitiarrez natul egitasmoa Natul Euskara Taldeak. Orduz geroztik jaso dituzten ekarpenekin "oso gustura" agertu dira Natuleko kideak, eta herritarrak azpeitiarren hiztegia osatzeko ekarpena egitera animatu nahi dituzte. 

 

Martxan da 'Azpeitiarrez natul' egitasmoa

Uztarria.eus | 2016-12-23 : 12:21 | Euskara

Belaunaldien arteko transmisioa bultzatzeko asmoz, azpeitiarrez erabili ohi diren hitzak eta esamoldeak bildu nahi ditu Natul Taldeak. Ondarea herri mailan osatutakoa izatea nahi dute.

 

Emaitzak: 622 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 29 30 31 32