mar 19, 12:00 Azpeitia
04:30 pasatxo sartuko da 23. Korrikaren lekukoa Azpeitiko lurretan, eta 04:50 aldera iritsiko da herrigunera, Madalenako bide zaharrean barrena. Txerloiko bihurgunean Azkoitikoei 05:20 pasatxotan eman bitartean, guztira herriko 34 eragilek erabiliko dute lekukoa eskutik eskura.
mar 19, 10:00 Azpeitia
Euskararen erabilerari eta hizkuntza eskubideei buruzko kanpaina hasiko du Azpeitiko euskara taldeak, esparru batzuetan: merkataritza, ostalaritza, administrazioa, herriko talde-elkarteak, soziedadeak.... 400en bat eskutitz izango dira, eta jarraipena egingo dugu.