Aitor Gorrotxategi

uztarria.com1 2015ko mai. 12a, 21:30
Aitor Gorrotxategi
Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategai diren guztiei elkarrizketa digitala egiteko aukera eskaini die Uztarria.com-ek. EAJ zerrendaburua da Aitor Gorrotxategi, eta koalizioak herrirako dituen asmoez-eta galdetzeko aukera duzu hemen.

1. Kaixo Aitor, nik ikustezaitut alkate bezela baiño zure alderdiyek ingurugiruekin dauken jarrerie eztet oso argi ikusten. Frackina batetik eta errauskailua bestetik, horren inguruko zure iritzia jakiterik bai? eskerrikasko
Lore

kaixo Lore.

Hasteko galdera potentea iruditzen zait eta saiatuko naiz ahal dudan motzen erantzuten. Frackina-ri buruz saiatu naiz informazioa biltzen ze zalantza asko ikusten nituen eta Azpeitian horri buruzko kide batekin bilera bat pendiente dut , ez naiz egon denbora faltagatik, informazio falta zait oraindik iritzi zehatz bat emateko. Errauskailuari buruz?? ba nik zaborren gainean sistema integral batean sinesten dut, sortzen denetik suntzitzen den arte eta sistema horren atal batean ikusten dut errauskailuaren beharra. Beste kontu bat da Bizkaiarekin hitzartu behar dugun, gipuzkuan egingo balitz nolakoa izan beharko luken.... uste dut bi gai hauetaz hitz egiteko informazio zehatza behar dela.
eta eskerrikasko alkate ikusten nauzularen aipamenagatik.

2. Aupa Aitor, Martxoaren amaieran herriko talde eta eragileekin bilduko zinela aipatu zenuen, jarrera aktibo batekin zeu arduratuko zinelarik hitzordua zehazten, Ze nolako harrera izan duzu elkarteetan, zenbatekin egon zara eta zein motatako ekarpenak jaso dituzu? Animo ba!
KIDE1

kaixo kide 1

Egia esan lan gogorra da baina benetan interesgarria. Ni kalezalea naiz eta asko ibiltzen naiz kalean eta jende askorekin hitz egiten dut. Hala ere talde eta eragile ezberdinekin egoteko premia ere sentitzen nuen beraien kezka eta beharrak jasotzeko, benetan oso gustura nago prozesu hau aspaldi hasi genuen taldeak eta denekin egon ez bagara ere, askorekin egon gara. Entzutea beharrezkoa da eta guk planteamendurik ez dugu eman bakarrik entzun egin dugu, arlo ezberdinekin egon gara eta harrera oso ona izan da eta beraien ekarpen zehatz eta orokorrak jasoak geratu dira. 15-20 eragile desberdinekin bildu gara, kultura, turismoa, kirola... alor ezberdin asko ikutu ditugu eta lanketa aberasgarria izan da. Ekarpen guzti hauekin 4-5 orriko txosten bat osatu dugu eta gure hurrengo legealdirako lan ildoak bilakatuko dira, gobernatu edo oposizioan egon. Hala ere ekarpen guneak irekita jarraitzea nahi dugu hemendik aurrera ere..
Eskerrikasko animoengatik

3. Maiatzien 6en ertzainek 7 gazte atxilotzea jun ituan hauen kontrako epaye publiko in aurretik. Maiatzien 7yen berriz, beste hiru gazte atxilotu zixkiaben; hoyetako bat azpeitiarra. Ze iritzi daukek honen inguruen? Epaie publiko in aurretik atxilotzie kondenatze aldek? Lan politikue iteatik 6na urteko espetxe zigorra jarri zeobek 7 gaztiei. Zer diok honen inguruen?
Alain Arruti Agirre

Arratsalde on Alain.

Gertaera hauek ez naitek batere pozten uste diat garai berri baten gaudela eta horrelako gertaerak sobran daudela. Denon artean lortu behar diagu bizikidetza areagotzea eta horrelako gertaeren aurrean zorrotzak izatea. Ulertzen diat gazteak berez odola bor-bor izaten duela eta aldarrikapenerako askatasuna izan behar duela, beti ere errespetutik.

4. 2012an Athletic-en partidu baten aurretik trago bat hartzen zegoela Iñigo Cabacas ertzaintzak jaurtitako pilotakada baten ondorioz hil zen. Duela hiru urte EAJk gomazko pilotak debekatzea babestu zuen Legebiltzarrean. 2015eko apirilean berriz, Jaurlaritzan dagoela, EAJk gomazko pilotak debekatzearen aurka bozkatu du. Honen inguruan, ze iritzi duzu?
Ainara Eizagirre

Aupa Ainara.

Egia esan gai hauek nahiko urrun geratzen zaizkit. Nik herrigintza maite dut eta goragoko esferako gai politikoak handi xamar geratzen zaizkit. Erabaki horiek aztertzen dituztenek, beraien arrazoiak izango dituztela neurri horiek adosterakoan suposatzen dut.
Hala ere horrelako gertaerak ez baleude askoz hobe.

5. 2012ko uztailean Azpeitiko EAJk prentsaurreko bat eman zuen, Udalaren lehen urtearen balantzea eginez. Besteak beste, udalaren jarduna "Barrio Sesamo" bezalakoa zela esan zenuten, udalak komunikabideak "kontrolatu eta manipulatu" egiten zituela, Azpeitia "txosna handi bat" bihurtu zela. Sanagustin kulturguneari emandako diru-laguntza ere kritikatu zenuten. (http://uztarria.eus/aktualitatea/1342200340) Udalak komunikabideak kontrolatzen jarraitzen duela uste al duzue? Sanagustin kulturguneari emandako diru-laguntzen inguruan ze iritzi duzue? Prentsaurreko hartan esandakoan berresten al zarete?
Ainara Eizagirre

Aupa Ainara.

Gauza asko planteatzen dituzu eta saiatuko naiz erantzuten. Egia esan gure lehen bi urteetan gobernu eta oposizioaren arteko harremanak oso txarrak ziren eta momentu horretan horrela sentitzen ginelako egin genituen adierapen horiek. Egia da gobernuan dagoenak informazio gehiago manejatzen duela eta prensak bere orriak betetzeko inforamzioa behar du. Udal gobernuak bere informazioa du eta berak hori saltzen du, beste gauza bat da esaten edo egiten den guztia egia osoa edo erdizkakoa den.
Zure iritzia edo ekarpenen erreflejua ikusten ez duzunean manupolazio sentsazioa ere izaten duzu.
San Agustin kulturguneari emaniko dirulaguntzen gainean beti esan dugu adostu egin behar direla eta kontrol bat behar dutela baina banatzen den beste diru publikoarekin bezela , ez gehiago eta ez gutxiago.

6. Aurreikusten al duzue Arana Kaletin anbulategira doan zubia aldatzea? Egunero ehundaka pertsonek gurutzatzen dugu, askotan presaka, autobusera edo eskolara berandu goazelako. Aldapa horrek, gainera, oztopo handia suposatzen du adineko pertsonentzat. Urte asko daramatzagu zubi honen inguruan kexuka, eta behin baino gehiagotan jendea erori izan da bertan. Eskerrikasko
arana

kaixo Arana.

Egia da zubi hori pasatzean malkartsua egiten dela eta aztertzeko moduko gaia iruditzen zait. Esan dizudan bezala ekarpen gunea zabalik dugu eta ekarpen gisa jasotzen dut datorren legealdian buelta batzuk emateko gai honi.

Eskerrikasko zuri.

7. Enpakalien bizi naiz eta kotxiekin bizi deun egoerie geuro ta okerro dao. Billera batzuk eintzien oiñ dala pare bat urte, baiño alde zaharra oiñezkotziena geldik dao. Aurreikusita al dao alde zaharra oiñezkotzie?
Elixabet Kanpox

Arratsaldeon Eli.

Neu ere enparan kalean bizi naiz eta hiru haur txiki ditut eta ulertzen dut zure kezka, baino alde zaharrean bizia egotea ere nahi dugu eta merkatariak ere hor ditugu. Denon artean erdibideko akordio batera iritsi behar dugula iruditzen zait. Akordioa bilatu beharra dugu gai honetan eta burubelarri helduko diogu gai honi.

8. Krisia ez dela inoren errua diozu, edo norbaitena izango dena... Norena da zehazki zure ustez egun bizi dugun krisiaren ardura?
Maite

Aupa Maite.

Krisi hau mundu mailako krisia izan da eta errua denona dela iruditzen zait. Denok izan ditugu urte oparoak eta urte horietan denok erori gara gehiegikerietan. Egia da arazoak sortu direnean denei ez diela berdin eragin baina zuzenki ez bada ere, inguruko norbaiti eragin dio krisi honek.
Orain bakoitzari eta denoi dagokigu neurriak hartzea berriro gerta ez dakigun eta gerta ez dadin.

9. Azpeitian hondakinak biltzeko ze sistema erabiliko da zuk irabazten baduzu? Pertsona batek ez badu ezer birziklatu nahi, eta dena batera bota nahi badu, horretarako eskubidea du zure ustez?
Leire

kaixo Leire.

Azpeitiko Udalak akordio on bat hartu du legealdi honetan eta aho batez. Edukiontzi bidezko sistema bultzatzea erabaki genuen eta pertsonalki uste dut sistema onena dela. Baina sistema honek ere bere lana eta jarraipena eskatzen du, murriztu, berrerabili eta birziklatu hitzek guztion kontzientzian egon behar dute egunero, badakit askotan topikoetan erotzen garela eta ohiturak aldatzea asko kostatzen zaigula, sisteman honen aldeko apostu irmoa egingo du gure taldeak eta kontzientziazio kanpainak beharrezkoak dira, jendea animatu eta sensibilizatu egin behar dugu eta ez zigortu, irakatsi egin behar diogu eta ez errieta egin... lan handia dago egiteko .

10. Herriko taldeekin bildu behar zenuela esan zenuen, zure progama egiteko. Zehazki zein talderekin bildu zaren zehazterik bai?
Jon

Aupa Jon.

Gazte talde batekin bildu nintzen eta benetan asko irakatsi zidaten. Kultumahaiarekin ere izan genuen solasaldia, merkatarien teknikariarekin telefonoz, kirol talde dexenterekin Saski, txirrindulari, Ikasberri kirol elkartea... turismo alorrean tren museoan, enpresari batzuekin ere egon gara.... Askorekin elkartu gara eta denen behar eta iritziak jasotzen saiatu gara.

zure galdera aprobetxatuko dut benetan egon garen guztiei eskerrak emateko eta horrelaxe ekarpenak egiten jarraitzeko.

11. Azpeitian hainbat talde lan handia egiten ari dira pobreziari eta bazterketari aurre egin eta beharrean daudenei laguntzen, bereziki Caritas eta Elkar-ekin aipatuko nituzke. Harremanetan zaude talde hauekin?
Josu

Aupa Josu.

Nik Caritaseko hainbat kiderekin harreman zuzena dut eta informatua egotea gustatzen zait eta Ekar-ekin-eko hainbat kide ere ezagutzen ditut eta tarteka egoten naiz.

Miretsi egiten ditut muxu truk egiten duten lanagatik, eta ixilean jende ugariri ematen dioten laguntzagatik.

Pobreziaren gaiak asko kezkatzen nau ze askotan dena dugunok hauetaz ahaztu egiten gara eta pixkat solidarioagoak denok izan beharko genuke neuregandik hasita.

12. Alkate bazara Sanagustin kultur mahaiak kudeatuko du eta udalak?
Izaskun

Arratsalde on Izaskun.

Kultur mahaiarekin egon ginenean partekatu genuen komunikazioak ez zuela funtzionatzen Udala eta kultur mahaiaren artean. Uste dut ezin bestekoa dela komunikazio bide horiek zabaltzea eta elkarlana bultzatzea, elkarlanean sinesten dut eta ez elkar zapaltzean. Denen artean adosturiko kudeaketa plan on batekin herriak eta herritarrok irabaziko dugu, kultur eskaintza eta dinamika oparoagoa jasoko bait dugu.

13. Eutanasiaren alde zaude?
Maite

kaixo Maite.

zaila egiten zait erantzun bat ematea. Sufrimendu guztiek sortzen didate zirrara eta uste dut erabaki oso pertsonala dela.... hori defendatzen duenaren kontra ez nagoela erantzungo dizut.

14. Kaixo, bioi galdera eginen dizuet. Zer deritzozue gaur egungo gazteen alkohol eta batipat drogen kontsumoa?
Ai laket

aupa ai laket.

Arazo larria da baina beti egon da arazo hau gure artean. Uste dut prebentzioa dela bidea eta informazioa ematea eta horretarako udalak dituen baliabide guztiak erabili behar ditu. Denok pasatzen dugu etapa hori eta esan ohi den bezala gauza guztiek behar dute bere neurria, pasatzen bazara arazoak sortzen dira eta gainera larriak.
Gai honen inguruko heziketak etxetik hasi behar du eta guraso zarenean kezkak areagotu egiten dira.
Adi egon behar dugu guztiok soluziorik gabeko arazo bilakatu baino lehen.

15. Aupa! Nik galdera bea daket biyontzat. Azken urtietan euskerazko prentsai ta telebistai dirulaguntzak eman dixkozue. Jakin laike zuek ze prentsa mota kontsumitzezuten? ZE PERIODIKO EROSTEZU EGUNERO? Ze telebista kate dituzu guatukunak? Estrategikuek die eo ekintza sinbolikue da zuentzat?
Jone Larrañaga

kaixo Jone.

Ni euskalduna naiz eta euskera maite dut. Euskararen alde lan egiten duten eragile guztiei bere lana aitortu behar zaie inolako zalantzarik gabe , baina dirulaguntza publikoa jasotzen duen orori jarraipena egin behar zaio baita ere. Nik egunero irakurtzen dut prentsa normalean internetez baina paperean ere irakurtzen dut, euskeraz nahiz erderaz, gure etxean ez da egunkaririk erosten. Telebista ez dut gehiegi ikusten denbora faltagatik baina euskal telebista dexente ikusten dut eta umeekin ba ETB3...
Estrategikoak dira , euskera estrategikoa delako.

16. Banku bateko langilea izanik,zer politika erabiliko duzu desjabetzeen aurrean??
Maite Aldalur

Kaixo Maite.

Arazo larria da eta uste dut desjabetzera iritsi aurretik neurriak eta irtenbideak bilatu behar direla, nik lan egiten dudan entitatean ez dut bizi horrelako prozesurik eta espero ez egotea horrelako gertaerarik. Bankuak desjabetze prozesua hasi aurreko alternatiben alde egin behar du borroka eta instituzioek erne egon behar dugu arazo hauei irtenbideak aurkitzeko.

17. "Fraking Ez" taldeak udalean mozio bat aurkeztu zuen, eta EAJ.k mozioaren kontra bozkatu zuen. Zuk, lehenengo aldiz entzun zenuela hitz hori komentatu omen zenuen, ez zenuela ideiarik zer zen. Informatu al zara zer den Franking.a?? Gai honen inguruan zer diozu??
Gaizka Zinkunegi

Aupa Gaizka.

Saiatu naiz informazioa biltzen eta herritar baten eskaera dut biltzeko , informazio osoago bat behar dut posizionamendu bat adierazteko.

18. Zer diozu Bidegi auziaz??
Maite Aldalur

kaixo Maite.

Gobernatzen ari zarenean ez da dena ondo egiten ezta dena gaizki ere. Uste dut alderdien arteko mokoka bat dela eta benetan gaizki eginiko gauzka azaltzen badira erantzunkizuna duenak ordaindu egin behar duela iruditzen zait baina bitartean... auziaren epaia epaileak eman behar du.

19. DVk eginiko elkarrizketan, besteak beste ondorengoa zenioen: "Gobernando, comienzas los proyectos tú mismo y los terminas. Eso sí, en la oposición tu grupo se hace más piña. Uno de mis retos si llego a ser alcalde, es informar. La información es poder, aunque el manejo se deba realizar de forma discreta. Pero una vez realizado el proyecto, la información debe ser transparente, sobre todo para tu grupo." Informazioa behin proiektua burututakoan trasparente... eta batez ere zure taldearentzat... Eta herritarrok guzti horretan non geratzen gara? Gure parte hartzea?
Saioa

kaixo Saioa.

Elkarrizketa zabala izan zen eta nik esan nahi nuena hurrengo da: zenbait gauza lotzen edo adosten ari zarenean informazioa kontuz edo diskrezioz erabili behar dela baina behin gauzaturikoan informazio hori zabaldu eta helarazi egin behar zaio... noski herritar orori.

askotan esan dudan bezala udalean gaudenok ez dugu barita magikorik eta denon ekarpen eta parte hartzeari irekiak egon behar dugu.

20. Zergatik sartu zinan EAJ-ra? Zorte On!
Pernan

Kaixo Pernan.

Galdera ona. Egia esan nire etxean politikaz ez zen gehiegi hitz egiten , gehiago esango nuke baterez. Beti izan naiz saltsero xamarra eta musikan hasi nintzen eta handik bandan.Bandak eguneko festa ezagutzera eramaten zaitu eta korporazioak... hainbat gauza iksuten dituzu gauean ikusten ez direnak. Banda udalarena da eta orduan Kepa Ibarzabal zen festetako zinegotzi eta bandaren arduradun, miretsi egiten nuen, zenbat lan egiten zuen herria eta herritarren alde eta behar bada identifikaturik sentitu nintzen. Horrek barruan piztu zidan zerbait eta pentsatu nuen neuk ere horrelako zerbait egin nezakeela eta hortik sortu zen gutxigorabehera ni EAJn sartzeko arrazoia.

eskerrikasko animoengatik.

21. Atzaldeon. Ze iritzi daukek gaztetxiei buruz? Iñoiz izen alaiz?
Gazte bat

kaixo gazte.

Gaztetxea orain dela 10 urte sortu zenean makina bat bilera egin nituen nik neuk orduan gidatzen zuten hainbat gazterekin , eta makina bat esaten dudanean asko izan ziren benetan. Eskaera bat zegoen momentu hartan eta nahiz eta bizilagunekin eta beste batzurekin aurkako jarrera ezagutu , irekitzearen aldeko apustua egin genuen eta uztail hartan inauguratu zen. Gazteek behar dute beraiek biltzeko eta egoteko gune bat eta baita ekitaldiak antolatzeko toki bat ere, nik ez daukat ez gaztetxe ezta gaztetxekoen aurkako jarrerarik, oreka lortu behar da bizilagunekin. Ondo funtzionatzen duela iruditzen zait eta elkarrekiko errespetua eta begirunea eskatu eta ematea gustatuko litzaidake.

22. Eunon Aitor. Pare bat galdera. Herriyen lana sortzeko, ze eitie pentsatzezue? Eta.... Denbora librien (baldin badaukek), ze eitek ?
joxe

kaixo Joxe.

Egoera ekonomikuek benetan kezkatzen du gure taldea. Gure asmoa alor honetan egin daitekeen guztia egitea da, alderdi, sindikatu , enpresari, instituzio... denok egin behar dugu boga alde berdinera. Gogor jo du krisiak ( hitz madarikatu horrek )gure herria baina aurrekoetatik atera baginen orain ez dugu gutxiago izan behar. Nahiz eta udalaren eskumenak ez izan gehiegi alor honetan ahal dena eta gehiago egin behar dugu industria, turismo, merkataritza, nekazaritza... alorrei bultzada emateko. Baliabide guztiak martxan jarri behar ditugu, lur industrialak, sustapen laguntzak, formakuntza... eta guzti honi laguntzeko hezkuntza sistema egokitu. Lana egitea duk nire afizioetako bat eta Corrugadosi irtenbide bat aukitzen saiatu behar dugu eta Loiola ekarpen turistikoko gune izateaz gain zerbait gehiago bihurtzen utzi behar ditugu gure esfortzuak.

Egunak askotan ordu gutxitxo izaten ditu baina saiatzen naiz familiarekin ahal dudan gehien gozatzen ze alabak adin horretan ditut, musika jotzea da nire deskoneksiorako unea eta ahal dudan guztietan nire lagunekin egoten saiatzen naiz.

23. Txakur kakakin zer eginbehardegu ?? Txakurren jabiek 10 tik 9 ez dute kaka jatsotzen. Herriko bastar gustiyek kakas josita zaudek.
anjel

kaixo Anjel.

Egia duk arazo honi buruz nire bizilagunekin ere askotan hitz egin dudala, bilatu beharra diagu formularen bat irtenbideak lortzeko , ordenantza bat ere badago udalean eta ea denon artean lortzen dugun soluzio egoki bat.

24. Kaixo aitor! zein hezkuntza sistema defendatzen dezute? jakinik herrian gai korapilatsua dela...zein postura izango dezute?
miren

aupa Miren.

Suposatzen dut publiko edo kontzertatuetaz ari zarela. Horrela bada uste dut denentzat dagoela tokia eta bakoitzaren erabakia dela bere seme alabak zein ikastetxetara eraman, hala ere gure apustua hezkuntza publikoaren aldekoa izango da.

25. Kaixo Aitor. Zaborrei buruz, ze erantzun eman behar diozue Azpeitiko zabor arazoari? Garbi dago bostgarren kontenedorea jarrita (orain dagoen bezela) ez duela konpontzen arazoa edukinontzi guztiak libre jarrita edozer botatzen delako. Tolosako aukera edukinontzi haundiagoekin ahal da zuen proposamena? Hala bada zer sentidu du jendea mareatzearena denok berdina esaten ari bazarete? Ez ahal da hori partiduek duzuen borroka? Atez-atekoaren kontra ibili (neu ere bai) baina azken finean talde hoiek nondik joan diren badakigu, zuen partiduetatik herritar bezala aurkeztuta, denak EAJko udal zerrendetan aurkezten dira eta ez ahal da jendea manipulatzea? Denok berdina ari zerate proposatzen, hoinbeste istilu izan gabe edukinontzi tamainarekin eta abar Tolosan martxan jarri dutena edo Zumaian jarri behar dutena ez liteke soluzioa izango? Emaitza oso onak dituzte Tolosan Zer diozue?
azpetiarra

gabon azpeitiarra.

Zabaorren kontuaz lehen ere aritu nahiz eta guk adosturiko sistema ona dela esan dut. Orain bigarren fasea falta zaigu sistema hori indartu, benetan sinestu eta baliabide guztiak jarri benetan funtziona dezan eta birziklatze maila altuak lortu ditzagun.

Uste dut badagoela zer egina gai honetan.....

26. Kaixo Aitor! Zer moduz? Pasa den astean 7 euskal gazte 6 urteko espetxera zigortuak izan ziren, Segiko kide izateagatik. Ez zitzaien inolako indarkeria ekintzarik egotzi. Zuen ertzaintzak zergaitik atxilotu ditu sententzia atera aurretik? Errekurtsoaz erabaki arte zerbatik ez daude kalean orain arte BETI gertatu den bezala? Ez al zaizu iruditzen PNVk baduela garaia ausartak izan eta Audientzia nazionalaren agindu injustuei desobedientzia egiteko? Adibidez, Ertzaintzari EGUNKARIA ixtea agindu baliote, egingo zenukete? PNVk ERE bere erabakiekin min handia eragin du euskal gizartean, eta iruditzen zait ez duzuela inolako autokritika minimorik egin eta okerrena, jarrera berdinekin aurrera zoaztela, ezer aldatu ez balitz bezala. Gaur egun mantentzen den indarkeria bakarra PPren eta zuen ertzaintzarena da, zoritxarrez. #ResistGasteiz #PnvEzBidaliErtzaintza
#ResistGasteiz

ResistGazteiz kaixo.

Gauz asko planteatzen dizkidazu. Lehen esan bezala gure alderdian gauza guztiak ez ditu ondo egiten ezta denak gaizki ere. Bakoitzak bere erabakien erantzule izan behar du eta nik behintzat autokritika egin behar denean egitearen aldekoa naiz.

27. Iepa Aitor! Azken boladan egin dizkizuten elkarrizketa batzuk irakurri ditut. Eta esango nuke, EAJ betiko diskurtsotik atera dela. Parte hartze kontuei dagokionean eta, badirudi EHBilduren bidetik egin nahi duzuela. Eta horrek, asko harritu nau. EAJk ez ote luke EHBilduren aurrean guztiz ezberdina den eredu bat bultzatu behar?
pello

kaixo Pello.

Gu talde politiko bateko partaide gara eta uste dut gure ereduak puntu amankomun batzuk izan ditzakeela EH Bildurekin baina beste gauz askotan oso urrun gaude. Herrigintza herritarrekin egin behar da eta gure lana entzutea eta ahal den neurrian arazoei irtenbidea ematea izan behar du.
Oso urrun egon arren elkarri errespetua eta begirunea eman eta eskatu behar diogu eta bakoitzak dituen dituen egiteko moduak ahalik eta egokien bideratzen saiatu behar du.

28. Kaixo, Alkate izango bazina zer egingo zenuke Azpeitiko preso politikoen eskubideen alde? Presoak bisitatzeko prest zeundeke Azpeitiar horiek bizi duten egoera zuzenean ezagutzeko? Eskerrik asko ta ondo izan!
Ane

gabon Ane.

Presoek beren eskubideak dituzte eta aitortu egin behar zaizkie. Norbait bixitatu beharko balitz ez nuke izango inolako arazorik bixita hori burutzeko.

eskerrikasko zurei eta ondo segi.

29. Aupa Aitor Zer iruditzen zaizu AHT-a? Gastatutako dirua eta sortutako kalte ekologikoak merezi al dute?
AHT Ez!

aupa AHT ez.

AHT herrialde ezberdinen arteko komunikazioak hobetzeko balioko du eta hori positiboki baloratzen dut. Gure herriak ere komunikazio hobeak behar dituela iruditzen zait bain N-1ekin eta bai Zumarragarekin , horren aldeko apustua ere egin behar dugu.

30. Kaixo Alkate izatera iristen bazara, ze asmo Gaztetxiekin?
Transparentzia

gabon trasparentzia.

Gaztetxeari buruzko galdera aurrerago erantzun dut.

31. Markel Olano euskara dogainik erakustearen aurka agertu da. Ados zaude berarekin? Euskara ikasteko ordaindu egin beharko litzateke?
Jon

aupa Jon.

Euskararen aldeko apustua egin behar dugu eta udaletik baliabideak bidera baldin baditzakegu horretan laguntzeko hori ere egingo dugu, baina gauzek beren kostua izaten dute eta bizitza honetan dena dohan ezin da izan.

32. Iepa Aitor Zein dek hire ustez EH-ko hiriburue? Independentziye nahi al dek? Alkate bahaiz, zer egingo dek bide hortan aurrea pausuek emateko? Ayo
Xabi

Aupa Xabi.

galdera asko eta.... niretzat hiriburu ez dakit baino gobernatzeko herria Azpeitia, independentziyen alde nagok eta gure aldetik egin dezakegun guztia egiteko prest nagok.

33. Zein da zure ezaugarririk positiboena? Eta negatiboena?
Bizitza

gabon bizitza.

Askok esaten didatenez pazientzia handia omen dut eta negatiboa... gaixotzen naizenean hobe nigana ez hurbiltzea.

34. Kaixo Aitor: Definitu hitz batean ondorengo pertsona hauek: -Bastida(alkate ohia): -Eneko Etxeberria -Iñaki Errazkin -Yago Mendez Prieto -Gaizka Garitano -Pablo Iglesias -Sabino Arana -Sabier Silveira
Galdetzailea

Gabon Galdetzailea

Bastida: alkatea
Eneko Etxeberria: aurkari politikoa
Errazkin: sozialista
Yago Mendez: pp-roa
Gaizka Garitano: euskaltzalea
Pablo Iglesias: ez dut gustoko
Sabino Arana: gudaria
Sabier Silveira: ez dut ezagutzen

35. Orain gutxi zure elkarrizketa batean leitu dut honakoa: "orain arte agintean egon gara, eta erraza da postura erosoa hartzea". Gogorarazi nahi dizut, azken 4 urteetan oposizioan egon zaretela, eta nik herri dinamika bat baino gehiagoko kide gisa, Aste Santu inguruan korrika eta presaka bidalitako e-posta bat besterik ez dut jaso EAJren aldetik. Benetan sinestu behar al dut aldatu egin zaretela?
Josune

gabon Josune.

Gu saiatzen gara ahal dugun guztiekin egoten eta jarraituko dugu horrela egiten, zurekin ez badugu asmatu barkamena eskatzen dizut baina jakin, bai ni eta bai gure taldea esateko edo aportatzeko duzuna entzuteko prest gaituzula.

zure ekarpenen zain geratzen gara... beinere ez da berandu.

36. Kaixo, Orain lau urteko hauteskunde aurreko alkategaien mahainguruan EAJtako hautagaiak kultur mahaiaren lana aitortzen bazuen ere, kultur politika Udalak egin behar zuela behin eta berriro errepikatu zuen. Zein da zuk Kultur Mahaiaz eta honek kultura egiteko duen moduaz duzun iritzia?
Mirari

kaixo Mirari.

Aurrerago galdera hau erantzun dut.

eskerrikasko.

37. Kaixo! Azpeitirrok emplegu duina izan dezaun badaukezue planen bat?
joxe

kaixo Joxe.

gure asmoa batzorde eragile bat sortzea izango da inor kanpoan utziko ez duena, instituzioak , enpresak, sindikatuak, langileak... eta guzti hau lana eta enplegua sortzeko izango dira eta noski enplegu duinen aldeko apustua egin behar dugu , lanpostu prekarioekin ez dugu ezer egiten.

Epe laburrerako sustapen planekin jarraituko dugu baina epe luzerako estrategia bat edo batzuk markatu beharrak ditugu.

38. Aupa Aitor! Zer iruditzen zaizu zure alderdiak Bidegiren lanak hiru aldiz ordaintzea? Eta Asier Aranbarri Azkoitiko alkatea malversacion de fondos eta fraude delituengatik inputatu dutela eta, zer duzu esateko?
Nekane

kaixo Nekane.

Errugabetasun presuntzioa kontutan izan behar dugu eta lehen esan dudan bezala norbaitek gaizki egin badu erantzule egin dadila eta ordaindu dezala, baina epaitzeko epaileak daude.

39. kaixo Aitor, gaur jaso det etxin zuen programie... benetan iruitze al zaizu lehentasune daukela tren (txu-txu?)bat jartziek Loiolatik Madalenako ospitalea? Behin hasi ezkeo ein azpeitiar erteerie ta jarri metrue... oin seriyo,Loiola etortzeien turistak ekartzeko madalena autobus serbitzue mejorauta (urbanue, etab.) nahikue izengo litzeke ez?
aldezarrekue

gabon aldezarrekue.

Sektore ekonomikuek begiratzeakuen uste det Azpeitik ezer asko egin gabe erakarpen turistiko handia duela, Loiola, Tren museoa... jendea etortzen da eta erruz gainera, orain trenaren bidez, autobus bidez, bizikleta bidez... nolabait jende hori herrira erakartzie lortu behar dugu. Madalena eraberritua hor dugu eta aprobetxatu egin behar dugu, industriari gogor heldu behar diogu baina turismo alorrean beti esan dut eta esaten jarraituko dut badagoela zer egina, iradokizun edo ekarpen guztiak jasotzeko prest gaude.

Bisitari horien %10 herri barrure sartzie lortzen badugu ez da erronka makala izango.

40. Kaixo Aitor, arratsalde on! Nola ulertzen duzue erabakitzeko eskubidea? Goierrin egin duten gisan, Azpeitian Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko kontsulta egitea planteatuko balitz, zein izango litzateke zuen posizioa? Babestuko zenukete? Zuen oinarriak parte hartzera deituko zenituzkete?
Naroa

gabon Naroa.

Ni erabakitzeko eskubidearen alde nago baina uste dut erabaki edo posizio honek guztiz pertsonala izan behar duela zeren ezberdin pentsatzen duenari ere errespetua zor zaio eta diogu.

41. Iepaaaa Gorro! Etxebizitza sozial berriyek aipatzen dituzue zuen programan. Zein da zehazki dakezute proiektue / ideie? Ze motatako etxebizitza sozialak? Azken legegintzaldiyen martxan jarri diren alokairurako diru-laguntzak mantenduko al dituzue?
Mikel Aranaga

Aupa Mikel.

Uste diat orain dagoen egoera ekonomikoak hipoteketan sartzeko aukera handirik ez duela ematen beraz etxebizitza sozialen aldeko apustua egin beharra diagu, lekuak denon artean zehaztu beharko genizkikek eta alokairuengatiko dirulaguntzak mantentzearen aldeko apustua egingo diagu.

42. Nik galdera bat baino gehiago ditut zuretzat: zein da zuen plana herrian dauden atzerritar eta etorkinak integratzeko? Zer iruditzen zaizu Bilduk herritarren partehartzea bultzatzeko egin duen saiakera? Eta azkenik, zer esango zenuke (positiboa) Bilduk herrian egin duen politikari buruz?
Azahara

Kaixo Azahara.

Etorkinen gaiak eztabaida asko sortzen du, komunitate ezberdinekin bildu beharko genuke eta beraien beharrak jaso eta integraziorako baliabideak jarri . Baina kontrola ere beharrezkoa iruditzen zait beti dago herritarren ahotan etorkinei laguntzen zaiela eta herritar batek beharra duenean to egiten zaiola... nik uste dut gai hauetan guztiz gardenak izan behar dugula inork errezeloak har ez ditzan.
Denon artean prozesua martxan jartzea positibotzat ikusten dut , herritarrei eta eragile ezberdinei aukera ematen zaie beren ekarpen eta kezkak egiteko.
Aurrerago aipatu dudan bezala guk ez dugu dena ondo egiten ezta dena gaizki ere eta berdina esango nuke Bildugatik ere. Orain herritarrei dagokizue gu baloratu eta epaitzea zuen bozkekin.

43. Zer asmo duzue zaborraz? errauskailuaz?
Ainhoa

Aupa Ainhoa.

galdera dexentetan azaldu da gai hau eta erantzun dudala iruditzen zait.

44. Zuen programa jaso berri dut. Asmo orokor asko baina ekintza zuzenik ez duzue proposatzen. Adibidez, esaterik bai Corrugados berriro irekitzeko zein eskuhartze zuzen egingo duzuen, orain arte egin ez dena?
Irene

Aupa Irene.

Esan bezela 5 orriko barne txosten bat dugu ekintza zehatzekin baina denak idaztea ezinezkoa zenez orokortasunera joan gara baina datorren legegintzarako lan tresna bezala erabiliko dugu.

Corrugados herria erdian geratu zaigun "muerto " bat da eta gure esfortzu guztiak jarriko ditugu enpresa eta instituzio ezberdinekin hitz eginez aterabideren bat emateko eta berriro martxan jartzea posible ez bada beste produkzio mota bat izan dezan, benetan gure lehentasuna izango da.

45. Behin eta berriro entzun izan dizuet zuen programaren edota bestelako azalpenetan herriaren despolitizazioa bultzatuko duzuela. Ez dut ulertzen. Gure bizitzako erabaki guztiak politikaren menpe dauden honetan, nola bultzatu dezake alderdi batek hori? Edota, juxtu guztia politikaren ondorio dela tapatu nahi duzue?
June

kaixo June.

Politika hitz oso zabala da eta egunerokotasunean presentzia handia du baina herrian baditugu hainbat festa eta hainbat ekitaldi guztiok gozatu eta disfrutatu nahi ditugunak eta momentu horietan politikeria alde batetara utzi beharko genuke. Batzen gaituzten gauz askoz gehiago ditugu aldentzen gaituztenak baino eta horiek oinarritzat hartu behar ditugu.

46. Lehen sektoreari bultzada emate aldera ze neurri proposatzen dituzue?
Nekazari

kaixo Nekazari.

Nire bizitzako zati handi batean baserritarra izan naiz eta badakit zein gogorra den, sensibilidade berezia daukat zeren landa eremuak asko eman dit eta uste dut eskumenak ditugun neurrian baliabideak bideratu behar ditugula. Baserritarrei entzun egin behar diegu eta gure esku dagoen guztia egin.

47. Kaixo aitor, ze iritzi daukek EH Bilduko alkategai deken Eneko Etxeberriai buruz?
azpeitiar bat

Auapa Azpeitiar bat..

Legegintza honetako lehen bi urtetan gure harremanak ez hituan oso onak izan baina azken bi urtetan ondo konpondu garela iruditzen zaidak. Enekorekin ondo konpontzen nauk eta hitz egiteko moduko gizona iruditzen zaidak, gai izan gaituk nahiz eta desadostasunak izan udaletik ateratakoan alkarrekin zurito bat hartzeko eta gure familia eta gauzetaz hitz egiteko eta hori aurrerapausu handitzat baloratzen diat bion eta bi taldeen partetik.

orain herritarrei dagokizue aukeraketa egitea...

48. Kaixo! Zein dira zuen programako lehentasunak?
Izarraitz

Gabon Izarraitz.

Alde batetik azpeitiko gazteek azpeitian burutzea bere bizi proiektua (Azpeitian lan, erosi, kontsumitu..) horretarako ezinbestekoa dugu berreskurapen ekonomikoa.
Bestetik kohesio soziala eta bizikidetza, herri duin bat bizi eta elkarbizitzeko.

Hauetxek gure lehentasun garrantzitsuenak.

49. Kaixo, Zure alderdia sanagustinen taberna eta kulturgunie jartzea oso kontra agertu zen, esaterako zuen listatan dijun batek denuntziye ta dana jarri zun. Zer dakezu esateko jarrera horri buruz? Z eingo zute sanagustinekin irabazte bazute?? Aiooo
aitor

Kaixo Aitor.

Sanagustini eta bere kudeaketari buruz aurrerago hainbat galdera erantzun ditut.

50. Auzo alkateak kontuan izango zenituzkete aurrerantzean ere?
Auzotar

Auap Auzotar.

Auzo alkate edo ordezkarien ideia gustatzen zaio gure taldeari, auzoak beharrezkoak ditugu eta beraien nortasun propioa aitortu behar zaie. Ordezkaritza horren bertako behar eta kezkak bideratzen lagundu dezake beraz kontutan hartuko ditugu.

51. Atsaldeon! Errausgailua Goenan egite proposatuko baluke Markel Olanok, onartuko zenuke?
Elur

Aupa Elur.

Kaixo Elur uste diat gure herriak zabortegiarekin gipuzkoari eman diola tokatzen zaiona eta gehiago orain beste batzuen txanda da.

Agurra

Eskerrikasko guztioi zuen galderengatik, ondo esandakoak kontutan izan bai zuek eta bai nik eta gaizki esandakoak barkatu.
Badakizue non nagoen nahi duzuenerako eta denok animatzen zaituztet maiatzaren 24an bozka ematera, ez etxean gelditu.
Bitartean ondo izan.