Itziar Elias

uztarria.com1 2014ko aza. 6a, 13:00
Itziar Elias
XXXII. Euskal Antzerki Topaketen harira, Euskal Antzerkizale Elkarteko (EHAZE) koordinatzailea Uztarrian izango da elkarrizketa digitalean. Azpeitian du egoitza elkarteak, eta EHAZEren nondik norakoez-eta ariko da Elias, erabiltzaileen galderei erantzunez.

1. Zertan datza zure lana? Nondik sartu zinen mundu hontara?
Laleli

EHAZEko koordinatzailea naiz, nire lana EHAZEk burutzen dituen ekintza guztiak antolatu edo koordinatzea da: Durangoko azoka, antzerkizale eguna, esperientzixak,...
Betitik ibili izan naiz antzerkian eta lan honetan, ba kasualidadez hasi nintzala esan dezaket. Batzuetan momentu egokian egotearen kontuak

2. Zein da zehazki EHAZEren egitekoa?
Bat

Euskarazko antzerkia sustatu eta bultzatzea. Eta arlo honek dituen gabeziak eta beharrak aztertu eta ahal bada bidea eraikitzen joatea.

3. Zer moduz joan zen zapatuko antzerki eskolen eguna? Ezin izan nuen bertan izan eta...
Batenbat

Oso ondo. Antzerki eskolen bigarren edizioa izan da aurtengoa eta egia da oraindik gauza batzuk baditugula txukundu edo hobetzeko. Baina garrantzitsuena da, parte hartu zutenak oso gustura irten zirela eta guraso askok antzerki eskoletan egiten den lana ikusi eta ulertu ahal izan zutela.

4. Zer iruditzen zaizkizu Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak?
Eperra

Euskal Herri mailan euskera hutsean antolatzen diren antzerki topaketa bakarrak direla kontutan hartzen baduzu, konturatuka zara bere garrantziaz.
Euskarazko antzerkiaren parada garrantzitsu bat izateaz gain, aukera bikaina da antzerkiaz gozatzeko ikusle modura eta EHAZEko koordinatzaile bezala, beste udal edo programatzaile guztiei erakuzteko euskara hutsean programatzeko aukera erreala dela. Badela euskeraz ze erakutsia.

5. Egoitzie Azpeitiyen daukezute. Zerbait bereziyengatik, eo kasulidadez? Ta, gustoa al zaudete hemen?
Goizber

Bai ala da, Azpeitin gaude Emparan dorretxean, ez da kasualidadea, Azpeitiko udalak euskal antzerkiarekin duen lotura eta egiten duen apustuak badu aukeraketa honekin zerikusia.
Eta bai gustura gaude

6. Krisi ekonomiko eta sozialak zer eragin izan du antzerkian?
Pello Etxeberria

Krisiak badu eragina antzerkian, beste gauza guztietan duen bezala. Programizioa gutxitu da eta erderaz programatzeko ohitura duten herrietan euskarazkoa desagertu da.
Baina esan dezaket krisia dela eta ez dela, buruari bueltak emateko aukera ere izan dela askorentzat, diru laguntzei buelta ta erdi eman eta beste bide berriak eraki dira, adibidez sorkuntza deialdiak, non dirua baino sortzeko behar diren egoitzekin laguntzen zaituzten.

7. Antzerkizaletasuna sustatzeko, zer botatzen duzu faltan? Zer egin behar lukete instituzioek, zer herri mugimenduek?
Miriam Zendoia

Galdera ona. Erantzuna ez da erraza edo ezdakit baduen.
Ikuslegoa bultzatzeko hezkuntzan landu beharko litzatekeela antzerkia iruditzen zait, baina ez antzerkia=testuak ikasi eta antzezlan bat egin, askorek egiten duten moduan. Antzekiaren tripak erakutsiz eta antzerkia maitatzen erakutsiz.
Instituzioek garbi dago euskarazko antzerkiarekiko apustu garbi bat egin beharko luketela eta maiztasunez programatu, ikuslearen kopuruan erreparatu gabe. Programazioaren maiztasunean dago gakoa niretzat, ohitura ez dagoen herrian ohitura sortu behar da.
Herri mugimendua, niretzat ezin bestekoa da, neure sustraiak hemendik datoz eta garbi dut herri antzerkia dagoen lekuan ikuslean topatuko dituzula.

8. Kaixo Itziar! Nongoa zara zu? Zergatik dago antzerkizale elkarteko bulegoa, hain justu, Azpeitian? Badu azalpenik? Eta egunerokoan zer lan egiten duzue? mila esker!
Maite Rodriguez

Ni Azkoitiarra naiz, baina nire antzerkiko lehen pausuak Azpeitin egin nituen Azkoitin gaur egunerarte ez bai da egon antzerki talderik.
Bese galderak lehen erantzun ditut.

9. Zenbat talde daude gaur egun antzerkia euskaraz egiten dutenak, profesionalak ta amateurrak kontatuta?
Ali

Ezin dizut erantzun, ez ditugu kontatuak.

10. Badirudi telebistan ateratzea dela antzezleek etorkizun oparoa izateko sekretua. Ados? Goenkaleri aitortzen al diozu entretenimenduaz gain aktoreak formatzen eta ezagutzera ematen egiten duen lana?
Txaro Aldalur

Ez nago ados. Batetik nik telebista eta antzerkia bereiztuko nituzke. Lana egiteko oso modu ezberdinak bai dira. Egia da ezagun egiteko aukera ematen dizula telebistak, baina antzerki munduan ezagun izan zaitezke telebista egin gabe, sektorean nahi dut esan.
Noski zure nahia kalean ezaguna izatea aukera hobea telebista izango litzateke.

11. Aupa Itziar!! Zuen elkartie koordinaziyuez edo kudeaketaz arduratzea eo antzerkigintzane jardutezute? Ze iruitze zazu Azpeiti antzerkigintza eta antzezle ikuspeitik?
Azpeitiko makinita txikiye

EHAZEk ez du antzerkirik sortzen hori bada galdetzen duzuna, EHAZEk euskarazko antzerkigintzan dabiltzanei laguntzen die.
Neu koordinatzailez gain aktore ere banaiz eta lehen esan dudan bezala Antxietan eta ondoren Lakrikumen ibilitakoa. Nere sustraiak Azpeitin daude. Eta honi eskerrak naiz, naizena.

12. Madriden antzerki talde bat aldizkari porno saltzaile bihurtu da, BEZ kontuak tarteko (%4 aldizkariak, % 21 antzerki sarrerak) beraien ikuskizunetarako sarrerak aldizkariekin oparitzea sarrerak zuzenean saltzea baino hobeto ateratzen zaielako. Zer esaten dizu horrek zuri? Euskal Herrira inportatzeko neurria izan al daiteke?
Kale

Izan daiteke bai edo azenariok saldu, hau ere egin bai zuten batzuk.
Arazo handi bat dugu honekin. Baina gobernuak antzerkia edo kultura orokorrean nola ikusten duen ikusita, jai dugula uste dut.
Hona hemen beste herrieldako BEZ kopuruak:
Noruega %0
Suiza %2.5
Belgika eta Holanda %6
Grecia %6.5
Alemania %7
Frantzia %5.5 eta %2.1 lehen 140 emanaldietan
Finlandia eta Italia %10
Irlanda %9
Portugal %13
Espainia %21

13. Kaixo. EHAZEko koordinatzailea izateaz gain antzerkian ere aritzen zara... Egunotan irakurri dut Sanagustin kulturgunearekin eta Donostia 2016rekin elkarlanean 'Mugalariak' izeneko proiekturen batetarako aukeratuak izan zaretela edo. Kontatzerik bai zertan datzan? Merzi!
Ainhoa L.

Bai hau da EHAZEz gain egiten dudan beste lana, aktore edo sortzaile lana.
Zuk diozun bezala SS20016ko Mugalariak deialdira aurkeztu nintzan Eskutitzak izenenko proiektuarekin eta saria eman didate. Urtarrilean hasiko gara sortze prozesuarekin Azpeitin eta Iparraldean sortuko dugu antzezlan hau.
Oso gustura nago, antzezlan honen oinarria 1936.urteko nire aitona-amonaren eskutitz batzuk dira, beraz Azkoiti Azpeitin gertaturiko istorio batean oinarritzen da, naiz eta beste istorio pila bat sartu dizkiogun eta fikziotik ere baduen. Polita izango da bertan sortzea.

Agurra

Milesker galdera sorta honengatik, espero dut ondo erantzun izana zuen galderei.
EHAZEri buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue www.antzerkizale.com helbidean duzue informazio guztia.
Ondo izan
Itziar Elias