Ekain Artola, Jon Ibarzabal eta Mikel Zaldua

uztarria.com1 2014ko ira. 18a, 20:00
Ekain Artola, Jon Ibarzabal eta Mikel Zaldua
Duela urte batzuk sortu zuten zenbait azpeitiarrek-eta Skandalue elektrotxaranga. Harrezkero Euskal Herri osoko hainbat txokotan ibili dira kalez kale, festak girotzen. Elektrotxarangako kideak dira Artola, Ibarzabal nahiz Zaldua, eta Uztarrian izango dira taldearen nondik norakoez hitz egiteko.

1. Hasi ziñetenetik leku askotan izengo ziñeten...zein da oñarte giro polittena euki dezuen lekue o herriye? festaik gustokuenak? eta anekdotaik bai zuen ibilbidien?
Grupi bat

Aupa grupi eskerrik asko! 4 urtetan toki askotan eon gea ta giro ezberdin asko topa diteu. Bereziye izetea hiriburutan jotzie baino bat aipatzekotan Lesakako sanferminek eta gazte egune aipakoiteu beti oso ondo trata gaituzte ta. Anekdotak biaje bakoitzien eukitzeiteu aldrebes xamarrak gea ta jejejeje Baino bat aipatzekotan behin aktuaziyo batea jun ginenin taldeko bat jasotzie ahaztu zitzaigun Axkoitin!!

2. Zenbat cobratu duzue egun baterak?
patxi

Aupa Patxi!
Ba danetik ein diau urte hauetan aktuaziyo mota diferentiek euki dixkiau ta. Kontratatzie nahi badek bialdu hire proposamena etxaranga@hotmail.com-ea

3. Kaixo koadrila. Asierako, eskerrak eman nahi dituzue ain ondo egiten ari duzuelako. Nire galdera da: zembat ordainduko behar dut zuei kontratatzeko Azpeitian egun batea zuen musika entzuteko. Eskerriasko eta segi aurrera
azpeitiarra bat

Aupa azpeitiarra! Eskerrik asko piropuengatik jajajaja
Ba aurrekuei esan dioun bezela zure proposamena bialdu etxaranga@hotmail.com-ea ta hitzeingo deu!!

4. Hasi zinetenetik indarra hartzen juntzeate eta kanpoko herriyeta dexente moitzezeate. Diru aldetik zeoze irabaztezue edo dibertsiyo soile al da zuena??
kolin

Aupa Kolin!!
Ba gure afiziyo bat da elektrotxarangie. Izen pixket hartu deula egiye da ta leku bastantetatik hotsein digube udera hontako. Halare afiziyoz ite deu eta irabazte deun diru hori ezta gure poltxikota allatzen.Txarangan inbertitze deu dana, ekipue, desplazamentuek, materiala, zerbeza....

5. Hasteko, ZORIONAK! Talde ona dakezue eta oso ndo pasatze deu zuekin danok. Zenbat entsegu iteituzue eta nola aukeratzeituzue jo eta kantaukoituzuen kantuek? ZEIN DA ZUEN TALDEKO "CABECILLIE"?
Nerea

Aupa Nerea eskerrik asko! Gure taldin "Cabecillaik" eztao danok "cabezoi" xamarrak gea ta danon artin eamate deu taldie aurrea jajajaja. Normalien ostirel atsaldetan ensayatze deu Urrustillen (juntatzie lortze badeu) ta gehien bat negu partien ze uderan ostirel askotan e jute gea jotzea.
Kantuek aukeratzeko sistemie hau da: "Hi!! Hau jokoiau!!" Ta gustatze bazako taldiei eta ateatzeko mun bagea, aurrea!!

6. Nola hasi zineten? Gaxki ez banaiz akordatzen, lehen askoz gutxiyo zineten... castinek ite al dituzue jendie reklutatzeko? Eta... Egiye al da DANAK parrandero hutsek zeatela?
Attitte txikiye

Aupa xarra!
2010ko Saninaziyotan, lehengo aldiz Marea Arroxak erten ber zula ta zarata pixket atatzeko zeoze bereziye nahi zala eta saltsa danetako Felipei hotseinda taldetxo bat junta ginen Marea Arroxan kalejiran ertetzeko. Hasieran 8 lagun bakarrik izen ginen eta geroa taldin jende geyo sartzen jun da, nahiz ta hasierako batzuk e ya laga deben. Castinek oso exijentik in diteu: Kalin musiko ezagun bat harrapau ta "hi, nahi al dek gurekin jo!" ta animatze zana taldeako.
Badao mito bat esateuna txarangero parrandero eta orokorrien musikuek e hala diela..... gu ez gea atzea geatzen jajajaja Afiziyo gogorra da!!

7. Kaixo!! Normalien elektro txaranga bezela kalez kale ikusteizueu musikie jotzen. Baino onartuko al zenukete ezkontza bateko bailien eo plazan baten jotzie? Ustet zuen musikakin edozer giro animau laikezuela! AUPA ZUEK!
SKANDALUZALE

Kaixo zale!
Hiru bat aldiz jo izen deu eszenayo gainien baino batetik ez gea guztiz komodo sentitzen eta bestetik taldeko danoi kalin bueltaka ibiltzie geyo gustatze zagu. Guk Elektrotxarangie kaleko gauza bat bezela ikuste deu, txarangak ibiltzeien bezela alde batetik bestea moituz, jendingandik gertu edo bertan eonez.

8. Zuek ikustie berriz nahiko genuke, eta zein emanaldi dazkezute lotuta hurrungo hilabetetako? Eta beste kontu bat: beti festa giruen jotzezute, eta... gaupasa inda inoiz jo al dezute nunbaiten?
Nagore Iriarte

Aupa Nagore!!
Ba zapatu hontan Urretxun jotze deu 19:00tan eta Urriak 4n Zaldibin izengo gea eta Urriak 5n Oriyon Kilometrotan.
Talde osuek gaupasa inde ezteu inoiz jo baino lo gutxi inde eta ajiekin behin baino geyotan azaldu gea, bi egun segidan tokau zaigunetan bezperan parranda in deulako. Edo aktuaziyue tokau gabere bai jajajajaja

9. Aupa hirukote! zeinek ligatzeik gehiyena elketrotxarangie aitzaki hartuta?
latin lover

Aupa!!
Guk latin loverretik gutxi zakeau!! Ta esperientziyek esateik elektrotxarangie aitzaki hartzie eztala oso produktibue!

10. Beti esatea azpeitiarrak soso batzuk geala... zuek herriz herri ibiltze zeatela, jakingozute... egiye al da hori? Benetan bestiek baino sosuo al gea?
Gatz

Aupa Gatz!
Kanpoa erteun deunin herri sosuek toka zaixkigu baino azpeitiarrok e bastanteko sosuek gea. Halare, plazako kontzertu batekin konparaute askoz anbiente hobio euki izen deu guk kalietan jo deunin. Ez gea kejatzen Azpeitiarrakin!!

11. Zerrek emateizue pena handiyoue: A- Ekitaldi kuttun bati ezezkue esatie B- Zuen aktuaziyue einda geo, juergan ez gelditzie kixton girue eonda C-Ez berriz ikustie, begiradak kruzau dezuen gustukon batenbat jotzen ai zeaten bitertin
ITO-ARTE KUADRILLIE

Aupa kuadrilla!

Ba C-k askoik ez ze leno esan diaun bezela ligatzen oso habillek ez gaituk txarangan eo bestela akordaure ez gaituk iten begiradak eon diela! jajajaja
Txarangeruen mituekin segiuyez B dek hemen gaudenon erantzune. Ontxe in dixkiau planak Urretxurako jajajajaja

12. 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako parte izan zarete. Nolako esperientzia izan da zuentzat? Zer eman eta zer jaso duzue?
Txinkorta2014

Aupa Txinkorta!
Guretzat esperientzi oso politte eta betegarriye izen da. Gutako iye inok ez genun aurretik festa egun bateako kantu bat grabau eta ondoren bideoklipe ein. Gainea egunin bertan e oso ondo pasa genun (euzkitan prejiu ginen arren). Kantu ofizialan proiektu hau hasieratik bukaeraino eamatie erronka bezela hartu genun, ilusiyoz eta emaitzekin oso gustoa gaude.
Eskerrik asko zuei eta gora eskola txikiak!

Agurra

Eskerrik asko galderak idatzi dituzuen danoi!! Eta baita gu ikustea etortze zeaten danoi! Gu oindik ez gea aspertu eta kalietan segiuko deu. Hurrengo arte! Taa oin izena mantentzeko pintxo-pote!!