Gaizka Larrañaga

uztarria.com1 2014ko eka. 10a, 19:00
Gaizka Larrañaga
Plaza eraberritzeko Udalak proposatu dituen hiru proiektuen egileak Uztarria.com-en izango dira, elkarrizketa digitalean. Landatek estudioko Gaizka LarraƱagak egin du proiektuetako bat, eta proiektu horren xehetasunez ariko da elkarrizketa 'on line'-an.

1. Arratsalde on Gaizka! Rezabalaikomentatu diodan bezala, zuk ere betiko estetikarekin hausten duen plaza berritzaile baten proiektua aurkeztu duzu. Ez duzu uste Azpeitiko plazak bere izaera eta nortasuna mantendu dezan, estetika ere mantendu behar lukeela? Ni kioskoa bertan edukitzearen alde nago eta pena haundia emango lidake kentzea.
MAITE

Arratsalde on.

Azpeitiko plazak bere izaera eta nortasuna mantentzeko ez du kioskoaren beharrik. Hori herritarren erabilerak ematen dio.

Eta eguneroko erabilera horretarako, kioskoak eskaintzen dituen abantailak baino desabantailak handiagoak dira.

Gaur egungo estanpa hor dago, baina etorkizunari aukera bat eman eta ausartu begirada berri bat ematen.

Sentimenduak hor daude kioskoarekiko, baina talibana ez izan. Abantailak eta desabantailak kontuan hartu eta gero, plazak zer esan nahi dizun entzun. Ematen duena baino gauza gehiago kontatzen du, eta ondoren egin aukera.

2. Gogoeta batzuk egitera ausartzera noa. Hemen jarri dut baino gogoeta orokorra da besterik gabe. Eta egia esan ezjakintasun puntu bat edo kezka aipatzeko asmoz besterik ez. Bozkatzeko aukera izango dudanez, ba proiektuak bere osotasunean nola diren jakitea ere inportantea dela deritzot. Eta proiektua zer da plaza berritzea eta azoka ere? Proiektu integrala dela pentsatu nahi nuke eta horrela bada ez diot ikusi orokorrean azokari eman nahi zaion garrantzia. Azaleko aldaketa bat izango da? Azokan dendarik egongo da, astearteetako azokarako bideratuta bakarrik? Beste ekintzak egiteko aurrikusi da? Azoka bereziak, herri bazkariak, jaialdi estaliak,,,,, eta jakinda aldameneko eraikuntzan azpiaparkalekuak egiteko lekua dagoela ez da egokia baita ere agian azpiaparkalekua egin eta goikoa mistoa izatea, hau da zati bat ordutegi oso mugatuakin ipini eta bestea guztiz oinezkoentzat?.. Pentsatu nahi dut aurrekontu arazoa izango dela baina ate bat zabalik utzi beharko genuke (agian)aukera hori gauzatu ahal izateko... Eta azken iritzi bat eman nahi nuke, aukeratzen den proiektoari zenbait ekarpen egiteko aukera jartzea, benetan borobiltzeko aukera litzatekeelako. Eskerrik asko.
jkare

Aupa jkare!

Galdera asko, eta erantzun gutxi.

Guri luzatu zitzaigun proposamenean, plaza geneukan jomuga, eta azoka plazarako beste proiektu bat-edo prestatzen ari omen dira.

Beraz, nahiz eta proposamenik luzatzeko izango nukeen, ez omen da gura lana horraino iristen.

Ondorioz, azoka plazan zer joango den eta zer ez, udaletik zerbait aipatu bada ere, nik ez daukat oso argi.

Eta ekarpenak egiteko aukeraren aurrean, denon artean eraikitzeko bada, ongi etorriak izan daitezela.

3. Kaixo, Gaizka. Zuk, besteek ez bezala, plazari desnibela kentzea proposatzen duzu. Hori dela-eta, goiko arkupetan banku luze bat egongo litzake. Baina, zer eragin izango luke desnibela kentze horrek udaletxe aurrean? Eta goitik datorren bidean (farmazia aurreko lotura horretan, alegia)? Eskerrik asko!
josu

Kaixo josu.

Nire abiapuntua irisgarritasuna bermatzaea izan da.

Proposamena egiten hasi bezain pronto, nahiko argi izan nuen plazak desnibel hori asko murriztea behar zuela. Baina paperera pasatzerakoan burukomin batzuk eman zizkidan.

Hasiera batean udaletxe aurrean koska gutxiago egotea proposatzen du. Gaur egun, hasteko aldapatxo bat dago arkupera sartzeko, gero koska, hurrengo arkua nibelera dago, eta ondoren berriro koskak.

Horregatik, aukera hau planteatzerakoan koska hoiek gehienak kentzen saiatu nintzen, nahiz eta ez dudan lortu guztiekin.

Hala ere, kalean behera jeisterakoan, ez luke aldaketa handirik izango.

4. Plaza zelaia izatea gauza handia da, nire ustez. Hori eginda sortuko litzateken koska goiko aldean eta berdura plaza aldean nola moldatuko litzateken azaltzen da irudietan, baina udaletxe aldean sortuko litzatekeena ez. Zein da asmoa?
uztarria.com1

Aurreko galderak antzeko zerbait galdetzen du.

Goitik datorren kaleak, parke estalitik hasita edo, aldapa zertxobait areagotuko litzateke plazara lasaiago iristeko.

Horrela, udaletxe azpiko arkuetara koskak murriztuko lirateke. Hala ere, bukaera aldera gaur egungo antzeko zerbait geldi liteke.

5. Iepa! Galdera beau hiruroi ai naiz eiten: proposamen guztiyetan plazie libre azaltzea, kotxeik gabe, alegiye. Galdeketan oinezkotzien kontrako joerie nagusitzen bada, zuen proiektuei nola eo zenbateaino eragingo liyoke horrek? Moldaketa berezirik eskauko al luke horrek, zuen diseinu lanai dagokiyonez?
Juan

Aupa!

Proposamena luzatzerakoan, bai kotxeentzat eta bai oinezkoentzat prestatua izan behar zuen.

Beraz, nere nahia oinezkotzea izan badaiteke ere, kotxeentzat izateak proiektuari baino gehiago bere erabilerari eragingo lioke.

Azpeitiko areto nagusia dugu plaza, herriko bilgune nagusia. Eta ez ekitaldietarako bakarrik, eguneroko bizitzarako baizik.

Horregatik, oinezkoei eskaini beharrean kotxeentzako erabiltzea aukeratzen bada, hala bedi. Proiektua egiteko orduan ez legoke aldaketarik, zeren oinezkoek erabiltzeko ordua iristen denean (egongo da ordutegirik soilik oinezkoentzat, ezta?) hor izango da.

6. Iepa berriz e! Hirurontzako beste galdera bat: herrikuek izenda eta lana herriyen einda, zer suposatzeu holako proiektu bat eiteko aukerie izetiek?
Juan

Toma kandela!

Zaile, oso zaile.

Etxeko eta ingurukoek ere ekarpenak egin nahi, lagunen txantxak, eta batipat egindakoa egunero ikusiko duzula jakiteak ardura ematen du.

Gero jendeak esandakoak "hori nola eingopĆ”", edo "earra!", jendearen bizipenetan errotzen dela jakiteak ez du errazten.

Hala ere, nire ikuspuntua kalean gelditu eta itaundu nauten bati baino gehiagori argitzea tokatu zait, eta egia esan, jendeak horrelako jarraipena izateak poztu egiten nau.

Baina bentaja izan dugu proiektua egiten ari ginen bitartean ez zegoela zabaldua zein ginen, eta presionatzeko aukerarik ez dela egon.

Eskerrak!

7. Epa! Zure proiektuen bi puntu garrantzitsuenetako bat kioskue kentzie da. Baino galderak planteauta dauden bezela posible da zure proposamena ertetzie eta gaina kioskuere baietz ertetzie. Pentsau aldezu ze ingo zenuken zure proposamenak ertetze baldin bau baino kioskuek e baietz ertetze baldin bau? Ba al dao hirugarren proposamenan B aukerie kioskuekin?
Kioskue bai o ez?

Egia esan, ez dut planteatu aukera hori, eta momentuz gainera ez noa planteatzera.

Benetan aukera zaila izango litzateke.

Hala bada, hala bedi.

Orduan ordu batzuk gehiago bota beharko nituzke biak ezkondu ahal izateko. Orudak eta orduak.

8. Plaza berdintzen denez, errebalerako irteera nola gelditzen da? Eskailerak bidearen zati horretan ere? Aldapa? Norainoko aldapa?
Eki

Kaixo Eki.

Errebalerako irteera nola izango litzatekeen aurreko aukera bat edo bitan aipatu dut, eta hoiei bistaizo bat botatzera gonbidatuko zintuzket.

Baina garbi izna hor EZIN DELA eskailerarik egon.

Errebalean zehar aldapa gaur dagoenaren antzeko izango litzateke, malda pixkat gehiagorekin, besterik ez.

9. Kaixo, Bada zuen proiektuen argi ikusten ez detan punto bat: plazako aldapie kentzie proposatzen dezue, baino Erdi-Kaletik Olazko Amaren plazara juteko aldapie ezingo dala kendu pentsatzet. Orduen nola planteatzen dezue transiziyo hori, hau da, Erdi-Kaletik Olazko Amaren plazara, alde batetik, eta aldapa hori eta plaza nibelauen artien (Udaletxe aldetik)? Eztakit ondo adierazi detan! Eskerrik asko!
Leire

Primeran adierazi duzu Leire.

Aurretik ere badatorren galdera da, eta ea erantzun guztien artean ea argitzen asmatzen dudan.

Olazko plazatik behera bere horretan mantenduko litzateke gutxienez estalitako parke sarreraraino. Hortik behera malda aldatzen joango litzateke.

Alde batetik, bideak berez bi aldetara eroria dauka. Bai, ematen ez bdau ere hor izan behar izaten du, ura norabait joan dedin. Orduan hori dena plaza aldera bideratuko genuke.

Horrekin plazarako zentimetro gutxi batzuk irabazten dira.

Eta bestalde, malda apurtxo bat areagotuz, udaletxe aurrera lasaiago iristen gara, eta bertako arkupera egon litezkeen koska gehienak kentzeko aukera ematen du.

Agurra

Eskerrik asko denoi galderengatik.

Idaztea nere habilidade handiena ez dela jakitun, duda guztiak aklaratu izana espero dut.

Aukera egiterakoan kontuan hartu etorkizunera begira zer utzi nahi dugun. Nik buruan hori izan dut.

Iragana kontuan hartu behar bada ere, etorkizunean bizi behar dugu, eta ordurako aukera egin behar dugu.

Eskerrik asko denoi, eta ondo izan.