Iban Amenabar eta Oihan Amezua

Ezinean musika taldeko kideak. | Elkarrizketa online
2014-04-28 18:00

Bueltan da Ezinean taldea, urte batzuk kontzerturik eman gabe egon ostean. 'Berriz' diskoa kaleratu dute, eta kontzertu ugari eskaintzen ari dira. Taldeaz eta beste hainbat kotuz arituko dira Iban Amenabar (ahotsa eta baxua)eta Oihan Amezua (bateria) Uztarriaren elkarrizketa digitalean.

 

Erantzundako galderak

1. Kaixo! Sistema kapitalistaren aurkako mezu zuzenak entzun daitezke zuen abestietan. Nola ikusten duzue egoera soziala? Zer egin beharko litzateke egoera aldatzeko? Herrian antolatzen diren ekimenen ezberdinetan parte hartzen duzue? Milesker eta segi egurrean.
Maite

Lehen diskako ?Balaren Iunbabelaho? abestian esaten genuen bezala, guk ez dugu ez profeta ez erreferente izan nahi. Baina gure abestietan bizitzen eta ikusten ditugun arazoei buruz idazten saiatzen gara, jendea erreflexiora bultzatzeko ahal den heinean

Gaur egungo sistema kapitalistaren inguruan, garbi daukagu hau ez dela gizarte bat antolatzeko modu egokiena, baina soluzio zehatzik ere ez daukagu normala den bezala. Beste letra batek zioen bezala ?Txikitik hasita zerbait handia lortu?, gauza txiki eta kontzeptu fundamentalak aldatzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Dena den, eztabaida ez da hemen ganoraz lantzeko dimentsiotakoa.

Egia esan letrak gaur egungo egoerari buruz hausnartu eta aldatzeko erabiltzen saiatzen garen arren, herriko ekimenetan geuk nahi baino gutxiago parte hartzen dugu zihurrenik.

Eskerrikasko Maite.

2. 2006ien zuen lelengo diskue atea zenuten, zenbat kopi in zenituzten, ta nola junuan salmentan asuntue? Gaur egunien lelengo disko ori nunbaiten lortzie baalzeok?
Praxku

Lelengo 1000 aleko tiradie atea huan da gero gastau in tzienez, beste tirada bat (etzakaiu zematekue egiye esan) atea zian disketxiek (GOR garai hartan). Lelengo diskue, nahiz beste biyek, gure kontzertutan eta GOR eta Elkarren web orrialdetan bazaudek. Bide batez, ?Merchandising?-ere moitzeiau zuzenekota, o emaillez eskautare bialduko giniki.

Eskerrikasko Praxku

3. Lehenengo zorionak disko berriyegatik eta berrize kontzertuk emanez aizeatelako. Kantu berriyen sormenien nola moldatzezeate? Musika estilo bat finkauta daukezue eta melodiyek eta letrak nola sortzeituzue? Danon artin, edo bakarka, eta nola inspiratzeate? Besteik gabe segi holaxe!
Eneko

Hasteko eskerrikasko?

Kosnposiziyue o kantun sormenai dagokiyonez, normalin batematek etxetik idea bat eamateik ensaioa, normalien ya kantue nahiko osoik inda. Ensaiuen idea hori proatzeiau, o grabauta eaman baldinbadu ya kantue nahiko osoik (bateri, gitarra, ahots..) sin mas aitu. Gustatzema bakuitzek berie ikixi ta jo iteiau. Ta hortik aurrea falta dien zatiyek o txorradak jartzen juteaituk.

Estiluei dagokiyonez ya kantue estilo baten ekartzeik ekartzeunak. Etzakeau estilo bat hitzeinda, besteik gabe hori ertetze ziguk. Bakuitzek idea hori etxien lantzeako garayen hoixe ertetze ziguk.

Nola ispirau, aldan moun.. Egoera xelebrenetan etorri izen tzixkiguk ain zaile dan lelengo melodi hoyek, eskerrak mobilleko grabdoriei jej!

Eskerrikasko Eneko

4. Aupa zuek! Pozgarria da herriko talde batek disko berri bat ateratzea, zuen kasuan iada hirugarrena, zorionak! nire galderatxoa honakoa da, zer iritzi duzue EUSKADI GAZTEAri buruz?
pili

Buff!! Nondik hasi..
Euskadi Gazteak gure ustez azkeneko urteetan aldaketa nabarmena egin du. Audientzia ahalik eta handiena izateari eman diote garrantzia. Bestalde, musika ere globalizatu den honetan, euskal gazteriak munduko musika komertziala entzun nahi du (gehiengo batek). Hau horrela izanik, euskadi gazteak mundu mailako ?heat? handiak jartzen ditu eta euskal gazteria neurri batean gustora dago. Hau audientziek frogatzen dute. Ez dago garbi gure ustez, euskadi gazteak jendeak nahi duena jartzen duen edo jendeak euskadi gazteak jartzen duena entzuten duen.
Baina gure ustez, honek euskal musika zapaltzen du nabarmen. Euskal talde batek ezin baitu mundu mailako talde haundiekin konpetitu. Globalizazioan gertatzen dena besterik gabe. Musika talde batek derrigorrez txarra izaten hasi behar du. Txarra den garai horretan ez badu jendeak, irratiak.. jarraitzen eta bultzatzen ez da sekula talde on bat izatera iritsiko.
Euskadi gaztea irrati publiko bat denez, gehiengo batek entzun nahi duen musika jartzeaz gain, jende gutxiagok jarraitzen dituen musika motei, eta bereziki euskal musikari, beste leku bat eta garrantzia bat eman behar liokeela iruditzen zaigu. Nahiz eta ordu ez hain onetan badauden musika alternatiboagoa jartzen duten programa batzuk, ez zaigu nahikoa denik iruditzen. Nahiz eta musika mota honek audientziak bajatu, zerbitzu bezala bere ardura dela iruditzen zaigu.
Dena den, gai hau ere sakonegia da erantzun bakarrean ganoraz erantzuteko.
Eskerrikasko Pili.

5. ta beste bat aurrekoari lotuta, euskal "harrobi" musikala babesten dutela iruditzen zaizue?
pili

Maketa lehiaketa egiten dute... baina gure ustez hortik aparte talde berriei ez diete batere babesik ematen.
Eskerrikasko berriz ere!

6. Aupa Iban, aupa Oihan! Sanagustinen zuen kontzertua ikusi ta entzuteko aukera izan nuen eta asko gustatu zitzaidan zuen musika. Zuen kontzertu bira aipatzerik bai? eskerrikasko!
iunbanbelao

Ez daukagu denak jartzeko denborarik, jej!
Bisitatu gure orria, nahiz sare sozialak bale? Han joango gara aktualizatzen..
www.ezinean.com
Eskerrikasko!

7. Aupa zuek! esaterik bai, zein diren zuen influentzia musikalak? eta yake hemen naon, panaorama musikaleko rekomendaziyoik? zein datoz fuerte? Segi musikaz disfrutatzen!
AZ-DZ

Nukleo hardcoreta itxiagoa Oier eta Iba gara (90 hamarkadako Punk Kaliforniarra gehienbat: NOFX, Lagwagon, Millencolin, No Use, Rancid, RKL, Randy, Propagandhi?), beste bi Oihanak musika desberdin gehiago entzun izan dute.
Hemen gertukoak gomendatze aldera: No comply, Thanks to Losers, Holy buttons?
Mertzi hi..

8. Atsaldeon bikote, zorionak 3garren disko honeatik, eztiat erosi ta ez entzun e baño pozgarriye dek martxan segitzezuela jakitie, ya etzeate haiñ gaztiek baño bueno. Nere galderie hau dek; Nola itezue lana ta musikie uztartzeko?
Mikel Agirre

Goue daonien denborie billa itek..
Igande goizetan goizeko 8tan ensaiau, beste plan batzuk ingo liezkenien ensaiatzea jun.. sin mas, etziguk bereziki goorra iten. Azken finien lanakin uztartu daiteken afiziyo bat dek.
?Haiñ gaztiek? ez geala ta hori eztiau pillau ze esan nahi huan.. 
Eskerrikasko mikel ta diskue nabaek ez erosi, baino aitu!!

9. Hirugarren disko honetan disketxez aldatu dezute, Gor disketxetik Oihuka-ra pasatuz, arrazoiak jakiterik bai?
gor

Musikaren panorama oso gaizki dago. Disketxeak, euren esanahi tradizionalean, desagertuta daude. Zentzu horretan GOR disketxeak ez du iadanik guk nahi genuen lana egiten.
Gure proiektua Oihuka disketxearen filosofiarekin oso ondo ezkontzen zen eta Oihukak eskeintzan duen lan serioa (promoa, banaketa?) asko baloratu genuen.
Eskerrikasko!

10. Aupa! laixte ezkontzekotan naiz ta... zuek bodatan kontzertuik ematezue?
ane zubimendi

Ez.. geure gitarristaren ezkontzan ere ez ginen abesti bakar bat jotzera animatu.. jej! ?bbc? delakoa ez dugu praktikatzen..
Sentitzen dugu..

11. Iepa! Ze iruitzezazue pirateiyen asuntu hau? adibidez zuen BERRIZ disko hau interneten baziok debalde jaisteko moduen. Ondo ikustezue? hemen linke: https://mega.co.nz/#!yxYWCLBD!Sp3WHh27iXPofN_w8AkDfG_1zjxm1w1MyI_O5sTfW98
mega

Gure kasuen formatu fisikue, diskue bea, promoziyo bide bat besteik ez tek. Beraz nahiko iuel tziuk jendiek deskarga iteun o erosi iteun. Gero orokorrien pirateye, geuke praktikatze deun arren, gaur egun ematean eskalan etziuk bide egokiyena iruitzen. Propiedade intelektuala nolabait zaitu berra zeok (mille era eon leizkek) gerore jendiek kantuek nahiz beste eozer eiten jarrai dezan.
Eskerrikasko hi!

12. Aupa! Urte batzuk, dexente pasa dira lehenengo diskoa atera zenutenetik. Zer geratzen da lehenengo kontzertu haietan zenuten motibazio, ilusio edota amets haietatik? mantentzen dira? aldatu dira?
leire alberdi

Motibazioa, ametsak.. zorionez aldatu egiten dira. Bizitzako etapa desberdinetan gaude, baina musikak oraindik ere zerbait esplikaezina sortzen digu barruan eta oraingo bizimoduan ere jakin izan dugu bere tarte bat egiten musikari. Zorionez amets batzuk bete ditugu baina beste amets asko eta mota askotakoak bete ditzakegula iruditzen zaigu oraindik.
Eskerrikasko Leire!

13. Hik Oihan, bateriya ondo jotzek eta... solfeoa junalitzan txikitan? ta iñoiz izan alaiz txikiya?
70kilo

Ondo jotze al diat? Nerabezaruen perkusiyue profesionalki ikasteko asmuekin hasi ninduan (nik 16 urte ta nire solfeo kidiek 8, oso frustrantie). Perkusiyuen nibela eduki arren hizkuntza musikalien nahiko lan izite nian, da laga in nian. Txikiye??!! 70 kilokin jayo ninduan!!
Eskerrikasko 70kilooo!!

14. Berriz diskoa eskuan dut, letrak irakurtzen egon naiz, jorratzen dituzuen gaiak gizartean puri-purian daudenak dira hemen ere, aurreko diskoetan bezala baina, gero zuek pertsonalki zenbaterainoko inplikazioa duzue gai hauekin? desjabetzeen aurkako manifatara joaten zarete? edota kapitalismoaren aurkako hitzaldietara? eskerrikasko bioi.
jon23

Lehen oso antzeko galdera bat erantzun dugu.
Musika jendeari gauzak pentsaarazteko erabiltzen saiatzen gara. Letra hoiek idazteak ez digu gure ustez gero guztiz aktiboak izatea exigitzen. Saiatzen gara al den neurrian..
Eskerrikasko Jon

15. Aupa ta zorionak diskagatik, gustatu zait pilla bat! zein daz zuen kanturik gustokoena? milla esker.
Maialen

Ez daukagu denon artean adostuta zein den gustukoena, bakoitzak berea du..
Iban: Diskokoa (Ke todos). Denera (Bizi Hipotekatuak)
Oihan Amezua: Diskokoa (Lehen Hitza). Denera (Soilik amets)
Eskerrikasko..

16. Zer iruditzen zaizue Azpeitian dagoen kultura eskaintza? musika, antzerkia edota beste hainbat kultur ekitaldi antolatzen dira sanagustinen urtean zehar. Kontsumitzen al dugu kultura herrian? Kulturgunea eta kultur mahaiaren proposamena gustatzen?
cultus

Eskeintza soberan dago, kontsumitzaileak gutxi. Urrestillako Triku Musika Elkarteko bazkide aktiboak gara beraz, kultur mahaiaren parte gara hein batean eta ongi antolatuta dagoela iruditzen zaigu.
Eskerrikasko

17. Aupa, eztakit garaiz nabillen galderak biatzeko baño idatzi ingoizuet nere inkietudie. Nola promozionatzea haiñ komertziala eztan musika tipo hau jakinda radiyuen eztala apenas aituko? segi eurrien!
ezineani galderie

Nola promozionau.. Egiye esan eztao erreza. Disko on asko ateatzeie jendie enteraure ite eztana irten debela. Gure kasuen, zentzu hortan Oihukak oso babes haundiye ematen ai zaigu eta momentuz gustoa gaude iten ai dien promoziyuekin. Elkarrizketak irratita, telebisiyo lokaleta, aldizkari nahiz egunkariyeta.. Eta gero geu sayatzen ai gea sare sozialetan bonbo pixkat ematen. Pesauek izen gabe baino jendie entera dayen behintzet iten ai geanaz..
Eskerrikasko!

18. Aupa zuek! Gogoratzen duzuten kontzerturik onena non jo zenuten? ta exklusiba modura zuen fans taldearentzat kontatzeko moduko anektdotarik? adibidez, iñoiz jo dezute mozkortuta?
Ezineanfan

Kontzertu onena.. zaila da esaten.
Kontzertu bat on gauza askok egin dezakete.. batzutan jende asko joan delako eta feedback oso ona jaso duzulako.. bestetan geuk txorradarenbatengatik oso rollo ona izan dugulako gure artean.. bestetan dena mierda bat (jende gutxi, zeu halamoduz..)baina inporta zaizun norbaitek benetako komentario positiboren bat egin dizulako? denetik dago.
Mozkortuta??!!! Onaa!! Jaja!! Gehiegitan hortxe hortxe..
Anekdotak.. hau publikoegia da benetan grazia duten anekdotentzat.. jej!

19. Atsaldeon! Beti esan izan da "Azpeiti plaza zaille dala" kontziertuek emateko. Zein da horren arrazoia zuen ustez? Azpeitiarrak musikan jantzi Gabe garetxek?
Xabi Urkizu

Azpeitin ondoegi ohituta gaude, eskeintza kultural askorekin, eta plazan kontzertu bat dagoenean normalean juergara irteten da jendea eta ez kontzertua ikustera. Bai oso plaza zaila da ba Azpeiriakoa.
Eskerrikasko..

20. Ke pasa makinas! Motibauta altzaudete aurtengo kontzertu jirako? leku o festibal potenteik bai udarako?
Juan Carlitros

Oindiken diskue atea berriyere badek eta etzakeau leku potenteik oindik lotuta. Dexente zaudek lotzen hasita baino ikusikoiau ze ertetzeun kontzertu o festibalake gero ta gutxiyo zaudek eta..
Eskerrikasko!

21. Badepa kantu bat Oier-ek kantatzeuna ta oso ondo daona, 'kontatuko dizuet...' zeba eztitxik kantu gehiyo kantatzen? Animo ta eurre!
kontatuko dizuet

Bea etzeok hemen da.. etzaiapa.. mikrue etzeok geyegire gustatzen da..
Mertzi hi..

22. Batte! ze entzule mota dakezuela irizteoxuzte? gaztie gexenbat?
maxixatzen

Gaztie zer dan definitze hasi ber lelengo baño..
Etzaiau egiye esan.. lelengo diskuekinda konparauta momentuz emateik jende helduoue eta gure musika motien zalioue ai dala motibatzen 3. Diskuekin.. Baño edadez nahiko danetik esango giñiki.
Eskerrikasko!

23. Aupa bikote! zorionak diskagatik, lan ona! nere galdera, zerk betetzen zaituzte gehiena? musikak, konposatzeak, kontzertuak... eskerrikasko ta muxu!
maitane mendia

Gehienetarikoa lehenengo aldiz melodia hori irten eta etxean edo lokalean jotzean barruan sortzen den hori. Gero, kontzertuan jendeari gustatzen zaiola ikustea eta zuri sortu zaizun horren antzeko zerbait sortzen duzula ikustea era handia da.
Eskerrikasko

24. Aurrekun lokalin komentatzen eongitxuan ezineanek diskue atea zula ta galdera batek ertentzian, zemat urte dazkezue?
azpeitiar bat

29 ta 32 bitartien..

25. Aupa! 3.diskoko lehenengo kantua "berriz ezinean" eta 2.diskoko "zure kolorea" ez al dira oso antzekoak? ta 4.kantuan "kaiola pur"-en egiten den hitz joku hori, kaio-lapur, zein dira kaio horiek? ta honen harira, zer da hurrengo kantan "bai, bai, bain" kantan falta dena? 8.kantuan "dena neurriz kanpo" dagoela aipatzen duzue eta kondenatuak gaudela, programatuta baina ondorengo bi kantuetan "esnatzeko" eta "konektatzeko" aipatzen dezute. Azkenik 11.nean "idatzi zaitez" kantuan, bizitza propioa erakitzeaz mintzatzen zarete, subjektu aktibo bihurtzeaz. Lo ote dago gizartea?
aritz toteles

Zure kolorea eta Berriz ezinean, guztiz bi rollo, bi melodi eta bi kanta dira gure ustez.
Kaiola PUR kanta, alderdi politiko batekin erlazionatu daitekeen arren, hori baina generalagoa da. Kaioak, azkenaldian agertzen ari diren politiko nahiz empresari estafatzeileak dira.
Bai bai baina, ez da guk idatzia, baina kantuan aipatzen den falta den hori.. falta dela somatzen duen hark ere zer den eztakien zerbait da, beraz..
Dena neurriz kanpon, hitz gutxitan, gizarte kontsumista eta kutxatzailea aipatzen dira.
Gizartea por supuesto lo dagoela, auskalo zenbatgarren ametsean..

Eskerrikasko letrei hainbeste kasu egiteagaik..

26. kaixo Iban ta Oihan, zer eskaintzen diezue entzuleei diska honetan? eta zuen kontzertuetara hurbildu daitezkeen zaleei? eskerrikasko ta animo!
Jon Donostia

Eskeini..
Gure kantuek zerbait sortzen badie barruan, ba sortzen dien hori.. rollo ona? Abiadura? Freskura? Ez dago azaltzerik norbanako bakoitzak gure diskan edo kontzertuetan aurkituko duena..
Eskerrikasko!

27. ta azkena, nola definituko zenuten egiten duzuen musika ta letra hitz gutxitan? eskerrikasko berriz!
Jon Donostia

Promo orritik: ?Gitarra eta baxu jostariez lagundutako ahots melodiko bezain oldarkorrak abiadura bizian? edo holako zerbait.
Letrak hausnarketa soziala.
Eskerrikasko

28. Iual adarra jotzeko esantzibek baño egiye al da Uztarriako elkarrizketa digital hau iteatik beste bat galdu dezutela Rockzone rebistan?
jon larrañaga

Ez ez aarra joiabe.. Rockzoneko elkarrizketie etzirako atzeatu diiau..

29. Aupa ekipo, eurre disko berriyekin! zein dituk zuen idoluek?
kill your idols

Idoluk definiziyoz eztitxiau oso gustokuek..
Miresteitigun talde batzuk badauden arren
Eskerrikasko..

30. Aupa EzineaN!!! Musika munduen damazkitzuen urte hauetako kontzertutatik zein aukerako zenukete onena bezela? Segi holaxe urte askuen...
Jarraitzaile bat

Leno eantzundiau.. ezin batekin gerau..

31. Aupa gaztek! Enterauta nao taldekide bat ya atte dala ta Oihan zure bidien zeala, nola konpajinatzea ume txikiye ta udarako kontzertu pilla hori?
Nuarbe

Etzaiapa.. iksui inber.. beste b atzuk inbaebe nike ingoiat.. suposatzeiat lo gutxi inda ta nekie pillaiez aurrea ingo deula.
Eskerrikasko

32. Nundik dator zuen izena?
EzineaNfan

Ba lelengo trikufestan kontzertue genduken ta izena jarri berra zaon karteleako da ya erabaki bertzan da, ezinien ai ginen izena erabaki ezinda ta holaxe ezinean okurriu ta gusta in zitzaigun euki dezaken esanayeatiken.. inkomodo ta ezinean eotie mejoratzeko ezinbestekue dalako. Ta egiye esan ondo datorkigu izena beti EzineaN ibiltze gea ta..
Eskerrikasko

Agurra

Bueno bukaiau, bi ordu terdi pasa hemen.. uste ginian oin arteko elkarrizketa errezenetakue izengo zala ta.. Baño gustoa jardun diau.. eskerrikasko galderak in dituzuen danoi.. ta segi EzineaN ibiltzen!!