Txetxu Urbieta

uztarria.com1 2012ko uzt. 10a, 18:00
Txetxu Urbieta
Duela egun batzuk izendatu zuten Txetxu Urbieta azpeitiar kazetaria Euskadi Irratiko kirol saileko zuzendari. Kargu berriaz eta beste hainbat kontuz hitz egiteko, Urbieta Uztarrian izango da.

1. Lehenengo eta behin zorionak, Txetxu, orain arte egindako lanagatik eta ardura berriagatik ere bai. Euskadi Irratian euskal taldeen futbol partidak entzuten ditut inoiz eta bada gauza bat gustatzen ez zaidana: hemengo taldeen golekin enteratzeko eragozpenik ez da egoten, baina bai aurkarienekin. Zergatik esaten dituzte hain-hain baxu esatariek kanpokoen golak? Behin baino gehiagotan hartu dut disgustoa, Reala irabazten zihoala pentsatu eta berdindu edo galdu egin duela jabetzean! Pasio berbera erabili beharrik ez dago, noski, baina pixkat ozenago ezin 'kantatu' gol guztiak?
Futbolzalea

Arrazoi osoa duzu. Eta ez zara hori esaten digun aurrena. Nik uste kasu hoietan buruarekin baino gehiago, bihotzarekin egiten dugula lana. Halere, lasai, saiatuko gara okerra konpontzen. Eta okerra zuzentzen dugun ala ez jakiteko, segi gurea entzuten.

2. Aupa TXETXU, asieran zorionak. Duela ogeitahamar urte txalintxon futbola jokatzen eta horain Euskadiirratiko kirol saileko zuzendaria. Benetan zuk merezi duzu kargo au. Zer iruditzen zaizu Errealako azken fitxagie?,
meliton rodriguez

Nik uste garai hartan entrenatzile hobea izan banuen gaur egun Euskadi Irratian egon beharrean Realean egongo nintzatekeela. Azken fitxaketa, Chori? Gauza bat behintzat ona edo baikorra bada, Realak nahi zuena fitxatu du, Gero ona ala kaxkarra den, hori denborak erakutsiko digu.

3. Zorionak txetxtxu, kuriosidade bat, anjel alkaiñen imitatzioak gustoko dituzü?
mikel26

Haseran oso arraroa egiten zitzaidan Angel Alkain bezelako artista bat ni imitatzen aritzea. Ohore bat izan da niretzat. Orain imitaziorik gabe umezurtz sentitzen naiz. Zerbait falta zait.

4. Xabier Euzkitze, Koldo Aldalur, Txapas, hi heu, Legarda... EITBko kiroletan azpeitiarrak nagusi? Ez altzan ba Bilbo TB?
AitorG

Baina Bilbo az al da ba Azpeiti-txiki edo alderantziz da, Azpeitia da Bilbo-Txiki?

5. Kaixo, Txetxu. "Hil ala biziko neurketa" gehiegitxo ez ote da jokatzen gaur egun? Kirol kazetarien hizkerak ez al dauka dramatizatzera jotzeko joera handiegia? Niri inpresio hori ematen dit askotan.
Mirentxu

Arrazoi osoa duzu. Batere gustazen ez zaidan esamoldea da. Askotan esaten diet lankidei, galdu arren, hurrengo egunean ere eguzkia aterako dela. Baina bai, kiroletan dena puzteko ala txiki-txiki egiteko joera handia dugu.

6. Iep! Ollategian zer moduz imitatzen zaituela iruditzen zaizu? Kosta egiten al zaizu entzutea?
Anjel

Nik uste imitazioa nahiko ondo egina dagoela. Bakoitzak baditu ezaugarri batzuk eta ezaugarri hoiei punta ateratzea da imitatzaileen indarra. Entzutea kosta? keba, arraroa bai baina parre gustora egiten dut. Umorea gaitzen sendabide aparta da, norbere buruaz parre egitea ona da. Lehen ere esan esan dut, eta orain Alkainen imitazioa faltan botatzen dut. Narzisista?

7. Kaixo Txetxu! Zorionak lelengo, ta hemen nere galderie: asko aldauko al tzazu lanbidie eta bizimodue kargu berriye dalata? Gustoa hartu al dezu kargue ala bildur pixket emateizu?
Pepita

Neure kezka eta zalantzak izan ditut baina hemendik aurrera egin beharrekoa betidanik gustoko izan dudan lana izan da. Irrati-zale gisa mikroa asko maite dut baina lan honek ere asko betetzen nau. "Jefe" hitza da gustatzen ez zaidana. Hemendik aurrera taldearen kudeaketa lana egiteaz gain asteburutan, beti bezala, mikrofono aurrean jarraituko dut. Beraz perfekto. Arazo bakarra nire "rubiak" gutxiago ikusiko ditudala. Arazoa niretzat, beraientzat akaso, mesede galanta.

8. Iepa, Txetxu. Zorionak lan berriyeatik! Hik Lagun Onak dexente segitzek ta segiu izen dek ta, animatze al haiz Lagun Onaken alineaziyo 'historikue' eitea?
Trenzubiye

Bapatin, hamaikeko osue itie "temeridadie" iruitzen zitek. Hala ere, hamaikako hortan nik jarriko nituzken batzuk botako dizkiat. Nik jokatzen ikusitakuek: Atezain Igeltzeile (Larrañaga hobie izen arren axkoitiarra dalako suplente), atzien Pako Ibarzabal (semie baino askoz gizon jatorraue),Lakasa, Roberto, Uantxo, Luki; zelai erdiyen Kike Ormaetxea, Tximist,Bixente, Ina Sagarzazu; eta aurrien Ttantto eta Lukas. Hamaike baino geyo. Eta dudeipe, Lagun Onaken historiko "Urrezko botie" Joxemai Atxuiai, nere idoluei.
Eta hauek denak zuzentzeko, ahulkiyen H.H.

9. Langile izetetiken zure lankidiei "agintzea" alde pixket eongoa ez? Zorte on zure zuzendai ibilbidien!
Larala

Langile izatetik lan gehiago izango duen langilea izatera. Aginduak ematea eta erabakiak hartzea nire lana izango da baina nire asmo bakarra taldekideen beharrak asetzen saiatzea izango da. Alperra naiz baina lanak inoiz ez dit beldurrik eman, kezka, talentu faltak ematen dit.Denborak erakutsiko du asmoa asmo hutsean gelditzen den ala asmoak egi bihurtzen diren.

10. Kirol kazetari izetie betitik gustau izen zitzezula letu nizun aurreko batien. Lanien hasi aurretik ba altzeukezun gustuko kazetarin bat, programan bat...? Ta ze iruitzen gaur egungo panoramie?
767

Txiki txikitatik gure etxeko irratiak harrapatzen zituen kirol saio denak entzuten nituen. Nire bi idoloak Tito Irazusta eta Joxean Alkorta ziren. Gero etorri ziren beste batzuk.
Gaur egungo panoramie benetan tristea da. Krisiak alor guztiak bete-betean jo ditu eta gurea oso egoera penagarrian dago. Gutxi batzuk albo batera utzita, kazetari askoren lan baldintzak negargarriak dira.Baina geure mixeriak ezkutatu egiten ditugu besteenak aireratuz.
Bestela, gaur egungo bitarteko berriek inoiz baino erakargarriago egiten dute gure lana.

Agurra

Mila esker "tertulia" honetan parte hartu duzuen guztio. Eskerrak baita ere Uztarriari aukera hau eskeintzeagaitik. Eta aukera honetaz baliatuz, Uztarriaren lana zoriondu eta eskertu nahi nuke. Uztarria herri honentzat lujo bat da. Segi horrela.