Eneko Etxeberria

uztarria.com1 2011ko mai. 19a, 20:00
Eneko Etxeberria
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategai guztiei elkarrizketa digitala egiteko aukera eskaini die Uztarria.com-ek. Bilduko zerrendaburua Eneko Etxeberria da, eta Bilduk herrirako dituen asmoez-eta galdetzeko aukera duzu hemen.

1. koalizioa izanda, nola funtzionatzeko asmoa duzue? independienteak alde batetik eta EAkoak bestetik? Hau da bulego ezberdinak, diru sarrera ezberdinak. Erabakitzeko une ezberdinak... edo dena denen artean? Eta beste galdera bat bide batez, gehiengoa ez aterata beste norbaitekin paktoak egiteko asmorik duzue alkatetza lortzeko. eskerrik asko.
amek

Arratsalde on, berria naiz honetan. Saiatuko naiz ahalik egokien erantzuten. Alderdi eta pertsona diferenteak osatutako koalizioa da Bildu. Denon artean adostutako zerrenda eta programa bakarra aurkezten dugu, eta beraz, erabakiak elkarrekin hartuko ditugu.
Hauteskundeak bakoitza bere lekuan jarriko dute, herritarrek erabakitakoa errespetatu beharko da. Astelehenean ikusiko beharko da pakturik edo egin daitekeen. Eta, noski, horretan garrantzitsuena programa izango da.

2. Orain arte zertan asmatu du eta zertan huts egin du Udalak euskararen sustapenean? Proposamen zehatzik ba al duzu arlo honetan? Diru gehiago bideratuko al zenuke euskararen sustapenera?
Maolo

Aitortu beharra dago euskara erabilpenean Azpeitia herri eredugarria dela. Hala ere, euskararen erabilpenean oraindik hainbat atal ditugu lantzeko, adi. Hizkuntza idatzian. Udalak gai honetan Udal Patronatua du tresna nagusitzat. Guk arlo honetan, beste hainbestean bezala, elkarlana sustatu nahi dugu. Euskararen erabilpena herriko arlo guztietan (epaitegia, lantokietan, Osakidetzan...) bermatzeko. Etorkinen gaia bereziki landu beharreko deritzogu, eta, bereziki, lantzen saiatuko gara. Bestalde, UEMAn ikusten dugu udala. Gure kultura sustatzen indarrak jarriko ditugu.

3. Arau subsidiarioen aurrean zein da Bilduren posizioa? Gogoratu EA eta Ezker abertzaleak eritzi kontrajarriak zituztela orain dela hilabete arte.
Mikel

Bi hausnarketa orokor: bata, gaia estrategikoa da, herri hurrengo 10/15 urtetan nolako izango den zehazten da. Beraz, alderdikerietatik kanpo adosten saiatu beharko ginateke guztien artean. Posible ikusten dut. Zatiketa sakona badago herriak erabaki beharko du. Bestetik, azkenengo urteetako iskanbilak atzen utzi behar dira, eta segurtasuna eman behar diegu herritarrei.

Koalizioan iritzi diferenteak daude, baina, gutxieneko bat adostu dugu. Lehentasuna, Corrugados izango da. Estrategikoa da herriarentzat, alde batetik, lanpostuak herrian gordetzea. Eta bestetik, herri erditik, altzairutegia ateratzea. Sortzen dituen arazoak kontuan izanda. Horregatik, Lasaora enpresa ematen saiatu behar gara. Eta Corrugados herriarentzat hazkunde espazioa izan behar du.

Bestetik, Loiolako eremua dago. Hori babesten saiatuko gara. Koalizioak gutxieneko akordioa bat dugu. Eremua hiru zatitan banatuta, Oiartzabal eta Azkune erreserba moduan jarriko ditugu. Esklabetatik Ikasberri arte eremuaren zati bat ere erreserba izango da, gure proposamenaren arabera. Azkenik, Esklaba atzealdean etxeak egitea aurreikusten ditugu.

4. Herriko gazteen artean droga gogorrek leku garrantzitsua hartu dute, hachis-a eta marihuana adiña prezentzia hartzen ari da kokaina, ketamina... Arazo sikologikoekin gero eta gazte gehiago ditugu, erreakzio txarrekin ingresoak ere bai... Zer neurri bultzatuko dituzue udaletxetik horri aurre egiteko?
Igor

Eztabaida oso konplexua da. Eta, lehenik, hori bera egin beharko litzateke: gai honen inguruan eztabaidatu. Eztabaidak Udaletxearen eskumenak gainditzen ditu neurri handi batean. Hainbat ikuspuntu izan beharko lirateke kontutan: hezkuntza, formakuntza... Udalatik guk zerbitzu sozialak indartzea proposatzen ditugu, eta hortik gai honi heltzea. Bestetik, urritasun psikiko eta fisiko larriak dituztenentzako zentrua egitea proposatzen dugu, eskualdean ez bai dago horrelakorik.

5. iepa Eneko! EAJk aurkeztu dituen bi proiektu handi-ponpoxo horiek (eroski eta plazakoa) krisi garai honetan egingarriak direla uste al duzu?
txikia

Lehenik, guk horrelako proiektuak eta eslogan politikoak ez ditugula erabiltzen esan behar dut. Guk proiektuetan sinesten dugu, filosofia batean eta baloreetan. Gure programan hainbat proposamen ditugu herritarrentzako herri bat egiteko: Herriko plaza oinezkoentzearen egitasmoa, Olazko amaren plaza oinezkoentzat, Jose Antonio Agirre plazaren eraberritzea, bidegorriak, berdeguneak. Guk gure proposamenak beteko ditugu.

6. kaixo -Zure lana badaukezu, eta alkate irtetzen bazea lana utziko dezu eta udaleko soldatie jasoko dezu. Errazkin bezala eskerrik asko
kamile

Alkatetzarako aurkezten banaiz alkate izateko da. Horren erantzukizun osoa asumitzen dut. Hori bai, nire lan egiteko modua beti talde lana egitea izan da. Udaletxean egotea suertatzen bazaigu taldearen arabera ardurak banatuko ditugu. Eta azterketa horren emaitzaren arabera antolatuko ditugu liberazioak eta ardurak

7. sinisten ahal dezu gaur egungo demokrazian? udaletxeko potronetatik eman ahal daitezke benetako aldaketak? orain arte kumuneko zulotik bota dudana zergaitik uste duzu eman beharko nizuekela zuei(botoa)?
Oier

Kaixo Oier, galdera oso interesgarria da. Politika arazoak konpontzeko tresna izan behar da. Ez soluzioak arazo bilatzeko. Hori lortu behar genuke. Gaur egungo, demokrazia kontzeptua oso eskasa da. Plastikozko hitz bat da. Bakoitzak nahi dion esanahi jartzen diot. Lau urtean behin botoa eman eta kitto esaten duen sisteman aldatu egin behar da. Egitazko demokrazia bateratara jo beharko genuke, eta horretarako benetazko partehartze bideak ireki. Gaur egungo teknologiak asko balio dezake. Hurrengo lau urtetan eredua aldatzea lortzen badugu, benetan parte hartzea modu antolatuan sisteman ezarrita, atzetik datozenen jokamoldea aldatzea lortuko dugu. Saiatu gaitezen batera.

8. Loiolako hiribidean ez dago Esklaba eta Xanadu artean errepidea gurutzatzeko pasabiderik. Ikusita alde batean auzo berri bat sortzera doala eta bestaldean ikastola, Azkune auzoa, Olatz... daudela, ez dakit nolaz ez den unea aprobetxatu azpiko pasabidea(k) egiteko, Azpeitian beste hainbat lekutan dauden bezala. Bultzatuko al zenuke lan hori?
A. Muxika

Kaixo, zure galdera ere oso interesgarria da. Politikan eta programetan dena ezin da azaldu. Guk oinezkoen herri bat egitea nahi dugu. Eta, noski, horren beharra badago. Aztertu ondoren. Ikusiko genuke ze irtenbide emango genioken.

9. Atez ateko zabor bilketa ipiniko al duzu alkate ateratzen bazara? Ez al da pixkat kontraesana ezker abertzalearen aldetik, inposizioa ipìntzea zaborra biltzeko metodo bezala?
Asier

Kaixo Asier. Eztabaida handia sortu duen gaia da hau. Koalizioak zero zabor filosofiarekin bat egiten du. Birziklatzearen inguruko filosofia landu behar da Udaletik. Gai honetan Azpeitian hainbat arazo ditugu: Lapatxen amaiera, usaiak, hondakinak birziklatu eta berrerabili gabe botatzen ditugu, eta hori, Europako legeen arabera, ez da legala. Gure inguruan bi sistema nagusi dira martxan daudenak: bata, 5. edukiontziarena, bestea, atez ateko sistema. Koalizioak bi sistemen emaitzak aztertuko ditu egokiena zein den erabaki baino lehenago. Bitartean erraustegia ez egitea eskatzen dugu. Eta, noski, erabakia patxadaz hartu beharko da. Azterketaren emaitzak ikusi ondoren. Eta herritarren iritziaren arabera.

10. Kaixo! Ez dakit gure dendetan ditugun kartelak: "Kaleak irekiak nahi ditugu" irakurri dituzun. Zer diozu honi buruz? Alde zaharreko merkatariek gure lana arriskuan ikusten dugu, orain arteko erabakiak udal inposaketak izan dira eta alde zaharrean gauden merkatarion iritziak ez dituzte kontutan hartu. Gure ustez, udala, bizilagunak, tabernariak eta merkatariok elkar lanean adostasun batera iritsi beharko genuke. Zer proposamen dituzu alde zaharrarentzat?
Alde Zaharreko merkatariak

Kaixo. Adostasuna zuk esan duzun ildotik bilatu behar da. Gaia, hala ere, konplexua da. Interes ezberdinak bai daude. Gaia ezin da kotxeen inguruan, soilik, mugatu. Alde zaharra eta gure komertzioa sustatu behar dugu. Horretarako alde zaharra herritar guztion bilgune izan behar du. Hor gure proposamen batzuek: Herriko plaza, Pilotalekuan frontoi txikitik Abitaingo iturriraino plaza eraberritua, Olazko amaren plaza, Corrugados mugitzea...

11. Nola ulertzen da zuen zerrendako bigarren tokian joatea ezker abertzaleko Azpeitiko alkatearen aurkako bozka eman zuena zentsura mozio hartan? Ez al da eskizofreniko xamarra?
Marko Beriain

Kaixo Marko. Ez. Alderantziz, garai berria da eta erronka berriak dira. Gure indarra diferenteen artean elkarlana egitea da. Printzipio argiekin. Horrek, heldutasuna eta konpromisoa adierazten du. Eta, iragana alde batetara utzi eta etorkizuna denok batera eraikitzeko asmoa.

12. Ez Azpeitiko Ezker Abertzaleak, ezta Bilduk ere, ez du, propio eta bereziki, Inaxio Uriaren hilketa gaitzetsi. Gaitzetsiko al zenuke hilketa hori orain eta hemen, galdera zuzen honi adarretatik ihes egin gabe? (bestela, betiko estrategian zaudetela ulertuko dugu)
Eneko Bizargi

Kaixo Eneko. Ez dakit gustura utzi zaitudan. Ni hilketa horren guztiz aurka nago, egon nintzen eta egongo naiz. Guk horren inguruan konpromiso idatzia sinatu dugu, ETAren biolentziaren aurka egingo dugu horrelakorik bada. Eta ondorioz, sinatutakoaren arabera jokatuko dugu. Bestalde ezker abertzaleari galdetu beharreko beraiei galdetu beharko diezu.

13. Inaxio Uriaren hilketa gaitzetsi gabe izan al daiteke inor Azpeitiko alkate?
Uxue Apaolaza

Kaixo Uxue, uste dut aurrekoan erantzun dizudala. Gure posizioa argi eta garbia da. Eta idatzizkoa.

14. Hauteskundeak EAJri irabazi nahi badizkiozue bi baldintza bete behar dituzue: orain dela lau urteko abstentzioa izatea (EAJko jendea etxean geratzeko) eta orduan baino 1.000 boto gehiago lortzea. Nola ikusten duzu asuntoa?
Itziar Gisasola

Kaixo Itziar. Garrantzitsuena parte hartzea da. Bakoitzak nahi duen proiektua bozka dezala. Gure helburua ez da gehiengo absolutuarekin gure proiektua azpeitiarrei inposatzea. Alderdi politiko guztiok elkarlanean egin beharko dugu aurrera. Ahal bada erabaki guztiak, parte hartzearekin, adostasunez hartuaz.

15. hau, galdera bat baino gehiago, eskakizun bat da: Azken urteotan lan asko egin dira, Azpeiti eta Azkoiti arteko oinezkoentzako bideak berritzeko, eta erabilera buktzatzeko. loiolako autobus parkingean, farolak ibai aldean daude, eta, beraz, jesuiten lurren paretaraino ez da argirik iristen. pasieran ibiltzen garenok alde horretatik ibiltzen gara, eta iluntzen duenean, ezin dugu ezer ikusi, eta nahiko arriskutsua da, ze lurraren egoera ere ez da egokiena. Alkate ez izanda ere, argi dago udalean egongo zarela, eta mesedez eskatuko nizueka zuri eta zure alderdikideei arazo hau ahal den moduan konpontzea.
teo

Kaixo Teo. Eskaera jasota geratzen da. Ahal den neurrian saiatuko gara aztertzen eta konpontzen.

16. Sortu legeztatzen bada, zer gertatuko da Bildurekin? Egoerak baldintzatu duen epe motzerako alderdi bat da? Eskerrik asko,
Ni eta nire zalantzak

Kaixo. Nire uste apalean, Bilduren hasiera besterik ez gara ikusten. Diferenteak elkarlanean jardutea ikaragarrizko potentziala ematen dio proiektuari. Uste dut, Bilduren hasieran gaudela, eta hemendik aurrera ere, izango duen potentziala handia izango da.

17. Nola sentitzen da bat hauteskundeetara aurkeztu nahi duen kolaizio bateko zerrendaburu izateko aurkeztu, eta, agian, horretarako eskubiderik izango jakitean?
Maite

Kaixo Maite, ba oso gaizki. Tripak bueltaka eta amorruarekin. Injustiziaren aurrean, ni behintzat, ez naiz ondo sentitzen.

18. epa eneko: ea oraingoan gehiengoa lortzen duzuten, eta azpeitiko saihesbide edo bariantea alde batera utzi, eta UROLAKO TRENAK zeharkatzen zituen, herriak ibilbide berri batekin, lortzen dugun denon artean, hain zuzen, zumarraga-azkoitia-azpeitia-zestoa-zumaia, izan ere, aparkatzeko nahiko arazo zegok lehen aipaturiko herrietako, udaltzainek, lanez gainezka ibiltzen dituk, edozein ikuskizun garrantzitsu dagoenean, kontziertoa edo musika kantaldia herrietako enparantzetan, gainera, jakingo duk, ekainak-urriak dela ikasturte sasoia, 20.30 etan dugula azken busa, beste hillabeteetan 20.00. ZARAUTZ-AZKOITIA, UDARA (EKAINAK,8-IRAILAK,8, HAIN ZUZEN,20.15ean dugu,astebukaeratan,21.00 eta 18.45 astebukaeratan, hortik aurrera horpon marianton.irakurri izan dut, jende asko dagoela, bai azpeitiko jendea zarautzen lanean, eta era berean alderantziz. Hori dela medio, jende asko kotxea hartzea beharrezkoa egiten zaiola, beste irtenbiderik ez dagoelako, izan ere, zumaia-azkoitia busa;22.00-22.35 ean azken busa. astebukaera batean zarautz-era etorri nintzen, 11.25eko busa azpeitin hartu, eta gero trena hartuz, nire ezagun batzuek bixita egiteko, hauxe zoramena, jaunartze eguna, maiatzak,6 igandea tokatu zitzaidan, lagun bat etorri zitzaidan, geltokira billa.Beste batean, ZARAUTZKO EUSKAL JAIETAN joan nintzen a ze zoramena, jende gainezka kaleetan, hori bai 19.00 etako busa hartu nuen herrira itzultzeko.Egia esateko, ederra duk, donostiko estropadetan edo aste nagusiko jaien barruan trenetik irtenda, jende andana, kaleetan zehar, a ze zoramena, hori itzultzerakoan, kasik denak mozkorturik. EA ZUK ZUZENTZEN DUZUN, BILDU ALDERDIAK, UROLAKO TRENA BERRIRO MARTXAN IKUSTEN DUGUN, ETA EZ, BAZTERTUTA UZTEN DUGUN BEHINGOZ, EAJ-PNV-EK AGINDU DIGUN SAIHESBIDE EDO BARIANTEA.
asier osa oiartzabal

Kaixo Asier. Guk Urolako trenaren lehengo trenbide osoa errekuperatzearen aldeko apustua egiten dugu. Zumaia-Zumarraga bide osoa. Gure ahalegin guztiak egingo ditugu proiektu hori gauzatzeko.

19. kaixo eneko, lehenik asko pozten naiz zu alkategai izatea eta alkate izatea espero dut.eta orain nire galdera, ezarriko al zenuke atez-ateko bilketa azpeitin? nik ezarrita dagoen herri batean egiten dut lana eta aldamenean erraustegi erraldoi, zaratatsu bat egiten ari dira. esfortzu txiki bat denok eginez gauza asko lor ditzakegula deritzot.
ane

Kaixo Ane. Galdera honi erantzun diot.Guk dauden sistemen azterketa egingo dugu. Emaitza hoberenak dituena hautatuz. Patxadaz eta parteharzearekin. Bitartean, erraustegia ez egiteko eskatzen dugu.

20. zer da zuretzak garrantzitzuena bi aukera hauetatik 1 herria ordezkatzea . 2 herriak erabakitzea (konsultak..)?
ordezkakrazia

Kaixo. Herriak erabakitzea.

21. Bilduko Garitano, Zubietako erraultstegia bost urterako moratoria eskatzen ari da. Baino ez du esaten lau urte horietan zaborra nun botaber dan. Beraz, ulertzen dut zuen proposamenarekin Lapatx beste lau urtean zabalik. Noiz itxiko dezute Lapatx?.
Kirats

Kaixo. Orain dela bi urte Lapatx handitu egin zen. Kanpotik hondakinak ekartzen dituzte. Gipuzkoako hainbat eskualdetatik hain zuzen. Zabortegia gainezka dago. Eta berrerabili eta birziklatu daitezkeen hainbat hondakin zabor moduan botatzen dira. Gipuzkoako eskualde bakoitzak kudeatu behar ditu bere hondakinak. Guk Urolakoak. Beste eskualdetik datorrena hartzeari utzi behar diogu. Bestalde, gaur egun, zabortegien aroa bukatu da, hondakina bildu eta banatu gabe zabon moduan botatzearen aroa hain zuzen. Legez kanpokoa izateaz gain lotsagarria da. Azkenik, komentatu dut aurretik gure proposamena gai honen inguruan.

22. Herrian usei txarra zeok. Kiratsa. Lapatx eta Bastida pentso fabrikatik datorrena. Zergatik azpeitiar guztiok urte guztian biziberdiau kirats horrekin? Zer neurri hartuko dituk arazo hau betirako konpontzeko?. (Agindutakoa bete)
Ramon

Kaixo Ramon. Guztiz ados nago zurekin. Azpeitian bi eremutatik zabaltzen da usai txarra. Lapatx eta Piensos Bastida. Lapatxekoa usai arazoa batibat zabor moduan botatzen den hondakin organikoen gasek sortzen dute. Duela urte batzutatik areagotu egin da usai hau, Lapatxen botatzen den zabor kopurua asko igo delako. Beste eskualdetatik zaborra ekartzen bai da. Hondakin organikoa zabor moduan botatzeak ez du zentzurik. KOnpostatu egin behar da. Zabor kopurua gutxituz (kanpokoa ekartzeari utzi) eta eskualdeko organikoa konpostatuz, gas horiek sortutako usaina ezabatuko genuke. Organikoa konpostatzerakoan sortu daitezkeen usaioak ere ezabatu daitezke modu egokian eraikiz konpostagunea. Piensos Bastidaren kasuan, tximinietan filtro egokiak jarri behar ditu enpresak. Guk neurri hauek bultzatuko ditugu.

23. Landetako putetxie ixteko asmorik? Inguruan bizi nauk, eta seme alaba gazteak dizkiat. Arazoak zeuzkeat explikaziyuek ematerakoan.
Pelix

Kaixo Pelix. Gaia ez dugu aztertu. Eta hau ez da inprobisatzeko unea. Zure eskaera udaletxera bideratu beharko duzu.

24. Kaixo Eneko! Bildu-ren programa ikusi eta gero, egun herriak dauzkan kezka eta beharrak kontutan izanda sortutako programa bat dela iruditzen zait. Hala ere, ingurumenaren aldeko heziketa eta sentsibilizazioa lantzeko proposamenak faltan bota ditut (Agenda 21, herriko iraultza energetiko, hondakinak, Lapatx, berziklapena, energia iturri berriztagarrienganako apustua, ...). Programan ingurumena zaintzeko hainbat puntu aipatzen dira (oinezkoen presentzia indartzea, autoen gehiegizko erabilera murriztea, bidegorriak, berdeguneen babesa, ...), eta oso ondo daude. Baina aurretik aipatutakoak ere kontutan hartzekoak direla iruditzen zaizkit. Zer iruditzen zaizu? Hauen inguruan zerbait egiteko asmorik? Aurrez mila esker erantzuteagatik.
Ni

Kaixo. Bai. Zuk diozun ildotik, gai hau oso garrantzitsua da. Ingurumen fundaziotik erronka hauei eusten saituko gara.

25. Bat ohitze al da kalea erten ta bere burue karteletan ikusten?
Leire

Kaixo Leire. Ja, ja ... ez benetan konplikatue da, baino, ez. Oso asunto zaila da alkatetzarako aurkeztea. Aurkezten diren guztiak meritu ikaragarriak dituzte.

26. Egunontan Espainiar estatuko hainbat hirietan eta Donostia eta Bilbon bertan hainbat protestak gaur egingo politikarien aurka, aldeketa politiko ekonomiko eta sozial bat eskatuz. Islandian isilean (Europako oso hedabide gutxik heman dute honen berri)eman den iraultza bat bezalakoa eskatzen ari dira (banku, enpresari, plotikari...en aurka). Zer iritzi duzu honi buruz?Babesten al da hau Bilduk alderdi gazte eta berri den aldetik?Zer proposatzen duzu azpeiti mailan egin daitekeena? Zergak eta tasak ere inguruku herrietako altuenetakoak dira, zer iritzi duzue?aldatzeko asmorik?
gazte bat

Kaixo gazte. Oso oso interesgarria da gaia. Orain gutxi Hesselen liburua irakurri dut "indignados". Oinarrizkoa eskatzen dute eta horretan ere nik bat egiten dut. Giza eskubide unibertsal bat da. 25 artikulua.
"Toda persona tiene derecho a un nivel de vida adecuado que le asegure, así como a su familia, la salud y el bienestar, y en especial la alimentación, el vestido, la vivienda, la asistencia médica y los servicios sociales necesarios; tiene asimismo derecho a los seguros en caso de desempleo, enfermedad, invalidez, viudez, vejez u otros casos de pérdida de sus medios de subsistencia por circunstancias independientes de su voluntad."
Aurretik Oierri erantzun diot. Benetako demokrazia bat behar dugu.

27. Aurreko astean merkatari batzuk Alde zaharreko merkatarien izenean,kaleak autoentzako irekita uztea aldarrikatzen zuten alde zaharreko beherakadaren errua kaleak ixteari eragotziz. Nire iritziz erabaki horrek ez du ez hanka eta ez bururik, baina egia da alde zaharrak behar duela bultzada bat. Bultzada hori berdura plazatik as daitekeela uste dut. Zer proposamen duzue Berdura plazarentzat? beste partidu batzuen esanetan bezala guztiz eraitsi beharra al dago?
uztarria.com1

Kaixo. Berdura Plazaren eraberritzearen inguruan dagoen legedia kontuan izan behar da. Erreka gainean dago eta aurkeztu diren proiektu batzuek legearekin arazoak izango dituzte. Bota eta berria egitea legearen aurkakoa da, printzipioz. Eraberritzea posible da. Eta guk hori proposatzen dugu. Beheko solairua denda txikien eta baserriko produktuen merkaturatzea ahalbideratuko duen komertzio gune bilakatu nahi dugu. Era berean, baserriko produktuen merkaturatzea eta komertzio txikien jarduera ekonomikoa sustatzeko egitasmoak bultzatuko nahi ditugu herriko baserritarrekin eta Bertan merkatari elkartearekin batera.Etorkizunean, Corrugadosek libre uzten duen espazioan egin dezakegu Berdura plaza berria.

28. Kaixo Eneko. Alkate izan ezkero, liberatzeko asmorik bai?. Eta EA-ko besteren bat ere? Urbanismo saila zenek zuzenduko luke? (edo zuen burue gai honetan zein izango da, manueltxo?
Bittori

Kaixo Bittori. Aurretik galdera hau erantzun dut.

29. eneko etxeberria: azpeitiak aurrera egin nahi badu etorkizunean, garraio publiko eroso, azkar, garbi eta lehialkorra jarri beharko dugu, UROLAKO TRENA (ZUMARRAGA-ZUMAIA,Z-Z)IZAN ERE, laister 2015ean DONOSTIALDEKO METROA, IZANGO dugu martxan. 30 minututik 25 minutura, zumaitik donostira egin izango dugu bizkor. AUPA ENEKO! UZTAILAK-IRAILAK;20.00 ETAN dugu azken busa donostia-azkoitia.URRIAK-EKAINAK; 20.30 ean dugu azken busa.TOLOSA-AZKOITIA; 18.30-19.35 lanegunetan,HOTS, 19.30-20.35.
asier osa oiartzabal

Kaixo Asier. Erantzun dizudala usten dut. Gure proposamen konkretua programan duzu.

30. Ba al duzue proiekturik Basazabalentzako?
teo

Kaixo Teo. Arazo handiak dituen eraikina da. Bere garain Kultur etxea proposatu zen. Udalak Hotel izateko erabakia hartu zuen pleno batean. Agian erakunde publikoren batekin (asmoa soilik da) lortu daiteke akordioren bat.

31. Sanagustinei ze erabilera emateko asmue dakezue??Taberna jartziek ze onura ta ze kalte ekarrikoitu zuen ustez?
Iñaki

Kaixo Iñaki. Udalak erabakia hartu zuen. Lehiketa atera zen. Eta kooperatiba batek irabazi du. Horiek dute Sanagustineko egitaraua Udalarekin elkar lanean eta lehiketako baldintzen arabera.

32. Zer diozu adierazpen hauei?:"ilekoa bukatu zait eta ilabeteak atzeratuak dauzkat" "600 euro estatu terrorismoa da" "ez dago ogirik ainbeste txorizoarentzako" ...
herrigalderak

Kaixo. Madrileko leloak dira. Aurretik, hontaz luze hitzegin dugu honetaz.

33. Apa Eneko!!Galdera hontan pixkat bustitzeko eskakoiat, zuentzako zein izengo ituan emaitza onak azpeitin ta baita gipuzkoa mailane.
Iñigo

Kaixo Iñigo. Benetan esaten diat, garrantzisuena parte hartzea dek. Horrek berak aro berri bat zabalduko dik. Printzipio horren baitan, emaitzak beti izango ditu onak.

34. Inaxio Uria hiltzea beharrezkoa al zen honetaraino iristeko?
galder

Kaixo Galder. Ez, noski ezetz.

35. Atsaldeon Eneko. Zezenketak herioan dabiltzen garai honetan ze iritzi daukek? Eta iritzi hau kontrakue izan ezkero, 2011 ko Inaxion festatan gai hontan ze asmo zeok?
HARITZ EZAMA

kaixo Haritz. Iritzi diferenteak zaudek koalizoan gai honi buruz. Herritarrek gai garrantzitsu gisa ulertzen badute, gaia sakonki aztertu beharko da.

36. Kaixo! Biilduk zer iritzi du zezenketa eta sokamuturrari buruz? Alkatetza lortu ez gero gai honen inguruan erreferendum bat egiteko asmorik bai?
Mikel Agirre

Kaixo Mikel. Galdera erantzun dudala usten dut.

37. Alderdikraziaren zilborrera begiratzearii utzi eta herriaren demokrazi zuzeneruntz pausorik emateko proposomenik ba aldezute? baldin badezute , zeintzuk dira?
Demokrazi zuzena

Kaixo. Ba dizkiagu pausu konkretuak. Bide horretan batera jardungo dugu. Ikus ezazu gure parte hartze proposamena. Eta sakondu dezagun bide horretan. Ez dadila lau urtean behin botoa ematera mugatu zure partehartzea.

38. Alkatetza lortzen baduzu zenbaterainoko autonomia izango duzu erabakiak hartzeko, alegia, zure gogaideek erabakitakoarekin ados ez bazaude, zintzo-zintzo haiek erabakitakoa betetzea beste aukerarik ez al duzu izango? Zuen artean argitu al dituzue horrelako egoerak?
Bixente Etxeberria

Kaixo Bixente. Proiektu politikoak ez dira, soilik, personalak. Taldean arituko gara. Eta adostasunez hartuko ditugu erabakiak.

39. Kaixo Eneko. Gaur nere etxeko atean zeuen pamfletoa jaso det. Ikusten denez, euskaraz ez dakiten herritarren botua ez dezute behar, zeren dena euskeraz zegoen. Zeuek irtezten bazerate nagusi, hala izango dela usten det, horrelako diskriminazioak egiten jarraituko dezute? Nik usten det herri honetan nazionalitate askotako herritarrak daudela. Lagun Argentinar, Txiletar, Espainar,Rumano etb. Dazkat, eta zoritxarrez, askorek ez dakite euskeraz...Eskerrikasko eta suerte jairako.
Jokin

Kaixo Jokin. Gai oso interesantea eta polemikoa da. Nik lagun dezente dauzkat, soilik, gaztelaniaz egiten dutena. Uste dut hizkuntza diferenteak erabiltzea aberasgarria dela. Inola ere ez genuke inor diskriminatu behar. Eta, aurretik aipatu dut, bereziki egin beharko genuke lan etorkinekin.

40. EAk Azpeitian eraman duen etxebizitza politika zer iruditzen zaizu? ezkertiarra? Aurrerakoia? Egokia?
azken galdera

Kaixo. EAk orain arte bere politika eman du. Orain, koalizioan gaude. Erabakiak denon artean hartuko ditugu, adostasunez.

41. Azpeitiko EAk Muxugorri eta Ibartzabal zuen zerrendan joan beharra inposatu al dizuete? Zuen diskurtsoa berritasunarena izaki, hari zahar higatuekin egin al daiteke mataza berririk? Ez al zaizu iruditzen azpeitiar asko boto ematetik uxatuko zaizkizuela bidelagun horiek dituzuelako (hala zabalduta dago herrian)?
Pello Elgezabal

Kaixo Pello. Gure zerrenda adostutako zerrenda da, ideia, pertsona eta alderdi diferenteak. Hor dago etorkizuna elkarlanean. Herritarrak libre dira nahi duten proiektua bozkatzeko.

42. Gero ta gehiago entzuten dira gazteak kalean erderaz hitzegiten. Kanpotarrak etortzen doazen einean, alegia. Zer iritzi duzu honi buruz? Non dago hori aldatzeko bidea? Eskolara joan eta euskaraz egiten dute baina etxean eta kalean...
Maite

Kaixo Maite. Galdera honen inguruan jardun dugu. Bereziki landu beharreko gaia da. Udalak horretan ahal egin beharko du.

43. Zurrumurruak diote, zu alkate bazara, ez zarela liberatuko, eta beste baten gain ipiniko duzula udalaren kudeaketa. Hori herritarrei iruzurra egitea da. Ziurtatzen al duzu alkate bazara liberatuko zarela?
Ion

Kaixo Ion. Erantzun dut. Alkate banaiz alkate izango naiz.

44. EAk ez du pertsona berririk ipini zerrendan. Betikoak dira. EAkoen batazbesteko adina 60 urtekoa da. Zer aportatzen dio Bildu-ri?
Azpeitiarra2011

Kaixo. Asko aportatzen dio. Diferentziak elkarlana sustatzen du. Inor ez dago soberan.

45. Nahikue deu. Ezker abertzaliek beine ez du nahi izen esklabetan etxeik eitie. Garbi esan, Bildu prest al dago esklabetan etxeak egiteko. Eta, libreak edo babes ofizialekoak?
Garbiñe Iglesias Arana

Kaixo Garbiñe. Galdera honi plan orokorrari buruz hitz egin degunean erantzun diot.

46. zezenketakin ze iteko asmue dakezue?? ta sokamuturrekine erabaki berdine hartuko altzenukete?
Imanol

kaixo Imanol. Galdera hau ere erantzun dut.

47. Iepa Eneko. Ze iritzi daukek, "sozietate" hitzaren anparuen ezkutatzen dien txabola ilegal horiei buruz?
haritz ezama

Kaixo Haritz. Ez dut guztiz galdera ulertu.Ez dakit justu zertaz ari zaren. Nahi duzunean planteatu iezadazu galdera.

48. Zaborbilketa sistema aldatzearen aldekoa al zara? Atez ateko bilketa ezartzeko asmotan?
galder bi

Kaixo Galder. Hontaz ere hitz egin dugu. Bi sistema nagusien emaitzak aztertu beharko dira, erabakia hartu aurretik.

49. ETAk herritarren bat hiltzen badu zer egingo duzu? Gaitzetsi ala dimitu? Biak?
mila galder

Kaixo Galder. Gure posizioa oso argia da. Biolentziaren kontra gaude. Eta ondorioz, horren arabera jokatuko dugu.

50. Kaixo, Alde zaharreko biztanleok OTA egunero ordaindu beharra daukagu, edo parkina kasu. Beste herri guztietan bizilagun-txartel bat egoten da OTAren kasurako, Azpeitian izan ezik. Badakit plaza peatonalizatzeko asmoa dagoela ( txartela ez jartzeko aitzakia hau jartzen hari dira udaletxean azken 10 urtetan) baina iruditzen zait bitarterako irtenbideren bat aurkitu beharko litzatekela. Bai bitarterako eta bai peatonalizatzen denerako. Agur,
Aitor Etxaniz

Kaixo Aitor. Aparka lekuen inguruan hainbat proposamen zehaz ditugu: zelai luzen, pilotalekuan, eta Soreasuko parkingaren erabilera bultzatu nahi dugu.

51. Zaborraren arazoak garrantzi ukaezina dauka gure herrian, ze ertenbide daukazue zuek hauentzat? Ze iruditzen zaizue zero zabor programa? Eta erraustegia?
ieu

Kaixo. Gai hau erantzun dudala usten dut.

52. apa Eneko! Ikusi al duzu hamaika1-en aurkezpen bideoa? Krisi garaiak ahaztuta, azpeitia goitik bera berritzea nahi dute langabezia, ingurugiroa eta beste hainbat arazo alde batera utzita. Ze iritzi daukazu honen ingiruan? Eskerrak zure arretagatik eta animo!
bildu

Kaixo. Beste alderdien proposamenak errespetagarriak dira. Gure proposamena ladrilloetan baino gehiago, personetan inbertitzea da.

53. Ezker abertzaleak eta EAk kontrako iritzia dute azaltzen dute behin eta berriz hainbat eta hainbat gaietan: Etxebizitza kopurua (EAk asko eta ezker abertzaleak gutxi), etxebizitzak non egin (EAk esklabetan bai eta ezker abertzaleak ez), bariantea EAk bai eta ezker abertzaleak ez, hondakinen gaian EAk errauskailua nahi du (orain arte behintzat ez du besterik esan) eta ezker abertzaleak ez (nahiz eta astearteko debatean zaborren gaian ez zenuen ezer argitu), EAk harreman zuzenak ditu promotora famoso batekin eta ezker abertzaleari horrekin granoak ateratzen zaizkio........ Nola ematen da guzti hau, ze kasualidadea izango da, baina programan gai hauek ez dira aipatzen.
Xabi

Kaixo Xabi. Aurretik azaldu dut, koalizioaren barruan adostuta dugula. Herri antolamenduaren inguruko proposamen zehatza azaldu dut. Eta publiko egin dugu.

54. Zein gai jorratzeko asmoa duzue gazteriaren artean? Gaztetxea indartzen edo gaztetxeari laguntza emateko asmorik?
eutsi

Kaixo. Gazte asanbladarekin etxebizitza arazoa eta krisiak bereziki gazteen artean areagotu dituen langabezia eta prekarietatea bezelako arazoak lantzeko foroak sortzeko asmoa dugu.

55. Soreasuko anfiteatro horren irekiera noizko izango da? eta zuek zein erabilera eman nahiko diozue? Zine bat egin da ez ote zen nahikoa?
LISA

Kaixo Lisa. Ekaina hasiera aldera irekiko dela ematen du. Baina, ez dugu informazio zehatzik. Guk herriko kultura agenteen beharren arabera eraiki nahi ditugu proektuak, edukiekin. Udalak bultzatuko proiektua da. Orain noraezean dagoen proiektua da, batibat, Soreasuko eraikin txikia. Ondo aztertu beharko da gaia.

56. Kirol instalakuntzetan hobekuntzaik pentsau aldezue??ta herriko kirola ta kirolayek bultzatzeko laguntza berezik??
Pello

Kaixo Pello. Kirol instalakuntzak hobetzea aztertzen ari gara. Ikusiko ditugu azterketaren emaitzak, eta horren arabera jokatuko dugu.

Agurra

Eskerrik asko guztioi. Benetan interesgarria. Jarraitu parte hartzen.