Aitor Aranguren

uztarria.com1 2011ko mai. 13a, 12:00
Aitor Aranguren
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategai guztiei elkarrizketa digitala egiteko aukera eskaini die Uztarria.com-ek. Hamaikabateko zerrendaburua Aitor Aranguren da, eta Hamaikabatek herrirako dituen asmoez-eta galdetzeko aukera duzu hemen.

1. Zein da zure iritzia Martin Beramendiren aurka Oiartzungo egungo alkateak egin duen salaketaren aurrean? Zer iruditzen zaizu politikariek horrelako gastuak egitea?
Mikel Azpiazu

Kaixo Mikel. Detaileak ez ditut ezagutzen eta ezta ere zein diren akusazio zehatzak. Diru publikoa herriaerena da eta ongi eta ardurarekin kudeatu behar da. Arrazoitu gabe egiten badira gastuak, gaizki, oso gaizki iruditzen zait.

2. Joxan Rekondo Hernaniko alkate ohia (ilegalizazioaren ondorioz) epaitegietara bueltako, Beramendi Oiartzungo alkate ohia (ilegalizazioaren ondorioz) salaketa larrien aurrean... Alderdi gaztea izateko ez al du sentsazioa ematen kontu ilun gehiegi atera direla denbora gutxian?
Maite Oroz

Kaixo Maite. Ba sentitzen det baina ez daukat daturik gai hoietaz. Benetan.

3. aterako dituzuen emaitzen arabera, Pnv-rekin elkartzea aukera bat izango al litzateke zuentzat? zer iritzi duzu beste alderdietako alkategaiez?
Herritar 1

Kaixo. Guk ez dugu gai honetaz ezta hitz egin ere inorekin. Emaitzak ikusitakoan erabakiko dugu. Aukera guztiak irekita dauzkagu beraz. Beste alkategaiak ez ditut asko ezagutzen eta ezin dizut beraz irtzi zehatzik eman beraietaz. Ongi prestatuak direla suposatzen da.

4. Talde gaztea atera dezuela ipintzeun notizi hortan, behean jendeak erantzuteko aukera duen leku hortan, idazle batek bi link jarri ditu lehen post-ean. Irakurriko zenituen hunezkero, ze iritzi duzu horri buruz?? Ez zaizu iruditzen nahiko garbi geratzen ari dela zuen politika, zeuek dirua irabazteko bakarrik dela?
Zeure ezagun bat

Historiak segun eta nork idazten dituen zeharo desberdinak izan daitezke. Ezagunak garenez, nahi duzunean hitz egingo dugu honetaz kafetxo batekin. Dirua irabazteko? Ez da nire kasua eta ezta ezagutzen dudan pertsona gehiena ere.

5. Egunotan zure alderdikideek idatzi duten ohar bat dabil sarean bueltaka. Hamaikabat alderdia politikatik bizi zareten hiru-lau pertsonen interes pribatuen mesedetan sortutako alderdia dela dio oharrak beste hainbat gauzaren artean. Zer diozu horretaz?
HaritzEtxaniz

Kaixo Haritz. Uste dut aurreko galderan erantzunda dagoela

6. Zenbat zinegotzi espero dituzue? Bakarren bat espero baduzue behintzat?
Axun

Kaixo Axun. Ez daukat ideiarik ere. Jakina, gure helburua Hamaikabat udalean ordezkatuta izatea da. Hortik aurrera etortzen dena ondo etorriko da

7. PNV eta Hamaikabaten artean zein desberdintasun daude? Zein ezberdintasun nabarmenduko zenituzke?
Aimar

Kaixo Aimar. Luzerako gaia. Zaila egiten zait minutu batean azaltzea. PNVek alderdia du helburu eta nola edo hala agindu. H1! alderdi irekia, parte-hartzailea, ez ditu alderdi handien loturak, paktistak gara, aurrerakoiak, fronteen aurka gaude. Azpeitira etorrita, herri ikuspegia desberdina dugu eta politika egiteko modua ere. Luze jardungo nuke hontaz...

8. Ba al dezue proiekturik anbulatorio alboko zubiarekin zerbait egiteko? Egunero, ehundaka perstonek erabiltzen dugu zubi hori, hor baitaude bai anbulategia eta bai herriko autobus geltokirik erabilena. Erabiltzaile asko pertsona helduak dira, edo eskolara motxilekin dijoazten umeak, eta, aldapa dela eta, benetan zaila eta arriskutsua da zubi hori pasatzea, inklinatuaz gain irristakorra ere badelako. Adibide bezala, Zumaian Narrondo eta Urola ibaiak bat egiten duten puntuan dagoen zubi txikian egin duten birmoldaketa dugu.
teo

Kaixo Teo. Ba ez. Baina jasotzen dut proposamena. Irisgarritasuna bermatu behar da Azpeitiko bazter guztietan

9. Zerrenda gaztea osatu duzuela diozue. Zenbat urte dauzka zerrendako pertsonarik gazteenak?
gaztebat

Kaixo. Oso ona. Katxondeo asko egon da gai honekin. Gazteenak 38 urte. Kontuz, gaztea izatea ez da adin kontua bakarrik. Eta uste dut gainera Udalean sartzeko adin pixka bat behar dela

10. Kaixo, nola da posible Martin Beramendi-k dauken kargue eukitzie in ditun danak in da gero? ze iritzi daukezu EA-tik H1-ea pasatako pertsona batek idatzitako gutun horri buruz?
erantzun

Kaixo. Erantzun dut gai honetaz hasierako galderetan

11. EA ezker abertzalearekin 'bildu' da. Hori edo antzeko zerbait aurreikusi eta aldendu zineten zuek EAtik, labur esateko. Orain, nolako balorazioa egiten duzue? Eskerrik asko.
bathamaika

Kaixo. Urrutitik ikusi genuen EAk egin behar zuena eta guk esandakopa bete egin da. Horregatik gaude gauden lekuan. Gu ez gara mugitu. EA eta H1!en eszizioa ideologikoa izan da (PNV eta EAren artekoa ez zen izan ideologikoa). Azpeitiko esperimentua izan da kasu: 2003-2007an PNV-EA koalizioan aurkeztu ziren lehen aldiz eta batera gobernatu zuten(ANV ilegalizatuta zegoen); ondoren EAk ANVri eman zion alkatetza, bi urtetan elkarrekin aginduz; Uriaren hilketaren ondoren, EAko batek PNVri eman zion alkatetza. Gaur berriz, EAko hori bigarren doa Bilduren zerrendan. Zaila ulertzekoa ezta?

12. Zenbat boto behar dituzue 'oso emaitza ona' izateko? Eta, zenbatetik behera litzake 'oso emaitza txarra'?
bathamaika

Kaixo.
Lehen aldiz aurkezten garenez ez dakit zer izan daitekeen emaitza ona. Baina zerbait esatearren, gobernatzeko giltzarri izatea litzateke emaitza ona. Emaitza txarra, ordezkaririk ez lortzea.

13. Hondarribia, Orereta, Pasaia, Donostia, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Usurbil, Zarautz, Zestoa, Azpeitia, Beasain, Ordizi, Tolosa, Urretxu, Legazpi, Eibar... Herri guzti hauetako zerrendaburuak aurrez politikatik bizi zarete, gehienak Gipuzkoako diputazioaren inguruan. Ez al du honek nahikoa itsusia egiten zuen jarduera?
Sara

Kaixo Sara.
Ba niretzat ez. Administrazioaren kudeaketan esperientzia handia ematen duelako. Gainera nik politikan eta administrazio publikoan (kargu politikoan) lan egitea bereizten ditut. Ni ez naiz politikatik bizi. Niretzat, zinegotzi izatea edo administrazio publikoaren kudeaketan lan egitea lan nobleetako bat iruditzen zait. Eta nire kasuan, oso aberasgarria izan da baina esperientzia oso txarrak ere ematen ditu.

14. Guardia zibilek orain gutxi atxilotu zuen Beatriz Etxeberriak komisaldegian bortxatua izan zela salatu zuen. Zure alderdiak ez zuen ezer esan salaketa larri honen aurrean. Ez zenuten sinistu salaketa? Zer egingo duzu zuk Guardia Zibilak azpeitiar bat atxilotu eta inkomunikatzen badu?
Jon

kaixo Jon. Zuk egingo zenukeena, salatu.

15. Guardia Zibil ugari dabil aspaldian Izarraitzen, mendira doazen herritarrak identifikatzen edozein asteburutan. Zerbait egingo duzu honen aurrean?
Mieltxo

Kaixo Mieltxo. Ez dut horrelakorik entzun eta ni ere hortik asko ibiltzen naiz. Ni Ualean banago eta gertatzen bada, lehenengo datuak bildu eta gero galdetu.

16. Zenbat kobratuko beharko luke zure ustez herriko alkateak? Mesedez, erantzun zifra zehatz batekin. Milesker!
Maite

Kaixo Maite,
Uste dut EUDELek (Udalen elkartea) zehazten dituela kopuru hoiek, biztanlegoaren arabera.
Beraz, EUDELek diona eta antzeko herri bateko alkate baten berdina. Ez dakit ze kobratzen duten eta ezin dizut esan

17. Alkate jartzen bazara zer egingo duzu Gaztetxearekin? Zerbait aldatuko da honi dagokionez? Aldaketarik egingo duzu? Eta PNVk Gaztetxea ixtea erabakiko balu (alkate bera izanda), zure babesa izango luke?
Gazte bat

Kaixo,
Gaztetxearekin,ba dagoen bezala utzi, bere martxan. Ez luke nire babesa izango

18. Herriko presoak Euskal Herrira hurbilduak izan daitezen zerbait egingo duzu? Bat egiten duzu aldarrikapen honekin?
Mari

Beti egin dut bat aldarrikapen honekin. Udaletik zinegotzi bezala egin beharrekoa egingo nuke.

19. Askotan irakurri dizkizut ETAren aurkako hitz gogorrak, Baina bestetik, inoiz ez duzu ezer esan tortura salaketen inguruan. Zure ustez tortura errealitatea da? Tortura salaketak egiak dira? Zergatik Hamaika 1 alderdiak inoiz ez du ezer esan salaketa hauen inguruan?
Iurgi

Tortura errealitatea da. Eta salatzen dut. Beti. Hemen bukaezineko eztabaidan sartzen gara, ze, beste batzuek zergatik ez dituzte salatu hilketa batzuk. ETA betirako desagertzen denean bukatuko dira kontu hauek

20. Herriko gazteen artean droga gogorrek leku garrantzitsua hartu dute, hachis-a eta marihuana adiña prezentzia hartzen ari da kokaina, ketamina... Arazo sikologikoekin gero eta gazte gehiago ditugu, erreakzio txarrekin ingresoak ere bai... Zer neurri bultzatuko dituzue udaletxetik horri aurre egiteko?
Igor

Kaixo Igor.
Arazo gogorra da hau bai. Ez dakit udalak ze konpetentzia dituen gai honetan eta ezer egin dezakeen. Baina uste dut, adibidez, tabernariekin hitz egin daitekeela honetaz eta denuntziak ipini ere. Udalak aurre egin behar dio arazo honi. Ados

21. Udal gobernua eratzeko orduan zuen bozkak ezinbestekoak badira, zeinen alde egingo duzue?
Eider Alkorta

Kaixo Eider,
Hau gertatuko balitz, ez daukagu ezer aurreikusita. Denekin hitz egingo genuke Azpeitiko gaietaz eta erabaki. Herriaren onurako erabakia izango da.

22. Talde gaztea zaretela aipatu duzue aurkezpenean. Benetan esango zenuke talde gaztea zaretela? Zenbat urte ditu taldeko gazteenak? Ba al dago inor 40 urte baino gutxiago dituenik?
Mikel

Kaixo Mikel,
Erantzun diot aurretik galdera honi

23. Euskalerria kalean, goikaldean, Haurzaindegiko atarian dagoen kamioi aparkaleku + zabortegi eta lokatztegian zer egiteko asmoa dezute? Egin bitartean, mesedez, belarra eta zaziak noiz moztuko zenduzkete? Erantzun egokienak eramango du nere bozka.
Jon Salegi

Kaixi Jon.
Ez naiz hortik ibili azken aldian eta ez dakit nola dagoen. Hain gaizki badago, ez dakit nolatan Udalak ez duen ezer egin edo oposizioak salatu. Nik aukera baldin ba dut, zuzendu jakina.

24. KAixo! Zer esan nahi duzue "Azpeitia erreferente miretsia eta errespetatua izan dadin" diozuenean?
Azpeitiarra

Kaixo,
Azpeitiak postuak galdu ditu Gipuzkoan, lo hartu du azken urteetan. Ikusi besterik ez dago zein errepide ditugun, ze garraio publiko eskasa dugun, ez daukagu zientzia-teknologia azpiegiturarik,ez hezkuntza maila altuko azpiegiturarik, enpresak etorri beharrean joan egiten zaizkigu. Eta gauza gehiago. Azpeitik exijitu egin behar ditu inbertsioak eta Gipuzkoaren mapan kokatu.

25. Ia azken unerarte Bildu hauteskundeetatik kanpo egon da. 3000 azpeitiar inguru bozka eskubiderik gabe egoteko arriskuan larrian egon dira. Zein zen zure asmoa azkenean Bildu legez kanpokoa izendatu balute? Kanpaina berdin-berdin egingo zenuke?
Lierni

Kaixo Lierni,
Ez jakina. Guk Bilduren ilegalizazioa salatu dugu. Azpeitin ANV ere ilegalizatuta egon zen, PNV-EA batera gobernatu zutenean. Hau gertatuko balitz ardurarekin joklatuko genuke

26. Juan Carlos Arruti azpeitiar presoak espetxean jarraitzen du hasieran ezarritako zigorra bete duen arren. Parot doktrina aplikatu zioten iaz, eta zigorra beste hamar urtez luzatu diote. Zer iruditzen zaizu? Zer uste duzu Parot doktrinaren inguruan?
maite

Kaixo Maite,
Gaizki iruditzen zait

27. Kaixo, H1-k hainbat eta hainbat herritan ez du zerrendarik aurkeztu. Hirietan eta diputazioetatik aparte oso herri gutxitan, eta Nafarroan ez aipatzeagaitik... Badirudi ez daukazuela babes haundirik. Ze irakurketa egiten duzu?? Agur,
Mikel

Kaixo Mikel,
Ba alderdi berria garela eta pixkanak hasi egin behar dugula. Badakigu zer garen eta nondik gatozen. Humiltasunez. Denbora gutxi izan dugu H1! zer den azaltzeko.

28. Kaixo Aitor. Honatx galdera sorta. Zu lehen ere zinegotzia izan zinen azpeitiko udalean. Esango nuke, geroztik egin direla belar artifizialeko futbol zelaia, etxebeltz izarrako etxeak, igerileku irekia... Zuen proposamenarekin kontrajarriak liratekeen proiektuak direla deritzot. Egin al zenuten garai hartan orain aurkeztu duzuen proposamenaren antzekorik? Egin al duzue kritika politikorik aipatu proiektuen aurka? EA alderdia (garai hartan bertako kide zinen) belar artifiziala eta zentro komertziala egitearen alde agertu zen. Nola uztartu proposamen hura eta gaurkoa? Gogoratzen dudanaren arabera, (gaur egun beraien proposamena errealitatera egokitu badute ere), ezker abertzaleak aspaldi proposatu zuen loiolabiden kirol eta aisi gunea egin behar zela. Zein izan zen zuen jarrera orduan? Azkenik uste duzu, ekonomikoki bideragarria dela aurkeztu duzuen proposamena? Lau urtetan gauzatu daitekeela uste duzu?
nekane

kaixo Nekane,
Gaur goizean erantzun dut Uztarriaren webean gai honetaz. Uste dut zeuri Nekane.
Ni zinegotzi nintzela, gure taldeak oso garbi zuen zer egin Izarraizpe (esklabak) eremuan: kirol ekipamenduetarako erabili, beste ekipamendu sozialekin nahastuta. Eta halaxe azaldu zen prentsan. Legealdi bukaeran JM. Bastidak Arau Subsidiarioei lehen onarpena egin nahi zion, eremu horretan beste planteamendu bat eginez (etxeak, etab). Guk ez genion utzi.
Gure planteamendua epe luzekoa da, ez lau urtekoa. Hala behar du izan herri baten garapen urbanistikoak. Udalaren lurrra dago eremu hoietan eta erraza litzateke horrelako planteamendu bat aurrera ateratzea.

29. Galdera; Iñaki Errazkinek alkatearen soldata gutxitu zuen. Egingo zenuke antzeko zerbait? Alkate bazina zenbateko soladata jarriko zenioke zeure buruari? Ez duzu uste politikariek gehiegitxo kobratzen dutenik?
pello

Kaixo Pello,
Erantzun diot honi aurreko galdera batean

30. Zuen ustez, udaletik, ezinbestean, zer egin behar da euskararak herriko hainbat arlotan (enpresak, osasuna, notaritza, jabetza erregistroa, justizia...) dituen ahuleziak sendotzeko?
Iñaki Odriozola

kaixo Iñaki,
Eragin, eragin eta eragin. Udalak Euskerako Patronatuarekin. Euskara da daukagun altxorrik preziatuena. Udalak ahal duen guztia eta gehiagio egin behar du euskararen erabilera herrian bermatzeko, arlo guztietan.

31. Azpeitiko Hamaikabaten lehentasun politikoen artean al dago euskararena? Zein tokitan eta zertarako?
Iñigo Garitano

Kaixo Iñigo,
Jakina. Euskalduna naiz eta euskara dut maite. Lehen postuan dago. Erantzun dut aurreko galderan ere.

32. Kaixo, Talde gaztea aurkezten duzuela diozue. Zuen zerrenda izango da seguruenik media altuena duena urteetan, begiratu batera denak 40 urtetik gorakoak daude( barkatu batenbat gazteagoa bada eta iraindidua sentitu bada! jejeje!). Zertan oinarritzen zarete talde gaztea zaretela esaterakoan? Agur,
Aitor

Kaixo Aitor,
Erantzun diot honi aurreko galdera batean.
Badaukat gogoa Alderdi bakoitzaren batabestekoak ateratzeko. Je, je!

33. Lapatx kentzearen alde zaudete, Azpeitiye herri barruan haztearen alde... PNVk bestelakoak planteatzen ditu. Orduan, PNVrekin oso zaila zenukete akordio bat ez?
Aitor O.

Kaixo Aitor,
Bai, gai hoietan oso zaila.

34. Zeinek irabaziko ditu hauteskundeak Azpeitian Aitor?
mari

Kaixo Mari,
Jakingo banu....

35. Zeatik hazi behar du herrian barrura?
aitor O.

Kaixo Aitor,
Hirigintzako manual denetan lehenengo mandatoa da. Eta sentzuzkoa. Zeatik? Oreka mantentzeko.
Milaka herri eredu daude errezegi kanpora hasi eta hasi direnak eta ia erremediorik ez dutenak.
Epe luzeko ikuspegia behar da

36. Etxera bidali dezuen zuen progaramako 11. puntuan ETA aipatzen duzue. ETA baino ez. Eta beste indarkeriak (tortura...)? Eta presoen eskubideak? Gauza bat da ETA jotzea arazo nagusitzat, baina hori ikuspegi partziala izatea da, ezta? Ez al du politikoak ikuspegi globala izan behar?
Joxemai

Kaixo Josemai,
Euskal Herriak izan duen eta duen arazo larriena ETA da. Betirako desagertu behar du. Mina eta gorrotoa bakarrik eragin du.

37. Zuen programan "sustapen ekonomikoaren saila" sortuko duzuela diozue besteak beste "Azpeitia zientzia eta teknologiaren mapan kokatuko duena". Baina, hori nola egiten da? Eskerrik asko.
Joxean

Kaixo Joxean,
Lehenengo Udala agente aktibo izanda, gogoa ipinita, hori izanik zure legealdiko helburu garrantzitsuenetako bat. Gero errekurtsoak ipinita, sail bat horretarakoxe sortuta. Eta azkenik zientzia eta teknologiaren sareko erakunde eta agenteekin eta administrazio desberdinekin hitz eginez. Erraztasunak ipiniz, Azpeitria erakargarria eginez, konbentzituz eta errealitate eginez proiektuak

Agurra

Galdera asko baina oso gustura egon naiz. Esperientzia aberasgarria oso. Galdera batzuentzako denbora gehiago beharko nuke baino. Beno, ondo izan eta ikusi arte. Aitor.