Janire Alkorta eta Eguzkiñe Peña

uztarria.com1 2010ko mar. 18a, 19:00
Janire Alkorta eta Eguzkiñe Peña
Lagun Onakeko nesken futbol taldeko jokalariak dira Janire Alkorta eta Eguzkiñe Peña. Erregional Mailako ligan lehenengo postuan amaitu ondoren, igoera fasea jokatzen ari dira azken hilabeteetan. Ostegunean (martxoaren 18an) uztarria.com-en izango dira, internautek galderak erantzuteko. Bidali zuen galderak.

1. Kaixo, neskak! Zer esango ziyozueke neskan fuola aspergarriye dala esatebenai? Animo ta eman egurre igoera fasien!
Gaztie

Kaxo gaztie!!Gure ustez fuola ezta aspergarriye neskana o mutillena izeteatik, mutil asko daude fuolin oso gaixki jokatzebenak ta neska askore bai. Egiye da alde batetik neskan fuola makalo dala, ta belozidade gutxiyo dakeula, baño iwaleko entretenidue izen laike. Bueno laburbilduz guke badakigula fuolin!

2. Iepa neskak! Zenbat partidu jokau dituzue aurten Garmendipen, belarretan? Suerte iyoeriekin eta animo!
lorea

Kaxo lorea! BATE ezteu jokau. Lotsagarriye da dakeun fuoleko kanpue eukita jokatzeyen entrenamento eta partido kopurue horren txikiye izetie. Gure ustez, fuol kanpo hori erabili in berko litzeke, ze klub bat ezta hobie iten kanpo ona eukitzeatik, bazik eta jokatzeyen partiduek ikusgarriyek izeteatik. Belarretan jokauko baliezke joko asko handiyo emangoluke. Aber belarretan jokatzen ta entrenatzen haste gean.

3. Esperantzaik ba al dakezue iyotzeko? Eo oso zalle dao? Zorionak eta aber suertie dakezuen!
Amaiur

Eskerrikasko Amaiur! Ba egiye esan iyotzeko esperantza asko eztazkeu, baño intentziyue jartzen ai gea ta momentuz ez guz horren gaixki. Animuk eskertzeye.

4. Egia al da oraindik anexoa erabiltzen jarraitzen duzuela?
Mari

Ez. Momentuz ez gea ai ibiltzen, baño tenporadie hasi zanin entrenamento batzuk ein giñuzen. Aitortu berra dakeu gure aurretik eon zienak lan asko in zebela anexon ez entrenatzie lortzeko. Oain dala urte batzuk Goenan entrenatze genun, batzutan, ta oain aurrekuek in zeben lanai esker entrenamentu danak ta partido danak artifizialin eiteiteu.

5. Kaixo, zein dezue kontrayo goorrena? Eta nola ikusten dezue igoera fasie?
joxe

kaxo Joxe! Kontrayo gogorrena Arrasate dala iruitze zagu, baño beste ekipo batzuke oso onak daude, gu barrun sartzegea! jeje...

6. Partiduek ikustea jende asko jute al da?
Jokin

Kaxo Jokin! Ez. Normalin geure gurasuek ta launek juteye, baño esan berra dao, orokorrin, Lagun Onakek oso afiziyo txarra dakela, gure ekipuk batiz bat.

7. Iepa neskak. Urtero azpeitiko gaztetxiek antolatzeun futbito txapelketan neskan parte hartzie oso bajue izetea. Ta ulertzet. Ze inberko litzeke zuen ustez, neskan parte hartzie bultzatzeko holako ekintzatan? Neskaz soilik osautako taldiek sortzie ta elkarren artien jokatzie partiduek irtenbidie alda?
iepa

Kaxo! Orokorrin, ohiturie bezela da mutillek txapelketa hortan jokatzie. Gauzak dauden bezela neskai kosta ite zakobe apuntatzie, geurire bai. Geure ustez, bultza berko litzekena talde mixtuen parte hartzie da. Oain badakigu taldiek nahi izen ezkeo mixtuek dila, baño gehio izeteye mutillen kuadrilla arteko pikiek. Guk, alternatiba bezela, neskan txapelketie antola izen deu ta hane parte hartzie geruo ta eskaso da. Ordun iruitze zaku eztala irtenbidie neskaz soilik osautako ekipuek apuntatzie, arazue lotsie izen laike. Hemendik animatzeiteu neska danak fuolin parte hartzea; bai jokauez ta baita ikusiyeze!

8. Jokatzeaz gain, futbola ikustea gustatzen al zaizue, telebistan eta edo zuzenean?
Kar

Kaxo Kar! Ba bai, gustatze zaku. Asko gañea. Baño egiye esan neskan fuola telebistaz ezin deu ikusi, eztebelako askotan telebisatzen.

9. Ia, aitortu: zein da zuen taldeko izarra? Ta ez hasi 'hau taldeko kirola da' ta esanez, e?
Txape

Kaxo Txape! Ba egiye esan ber bada GEU!! kar kar kar... Etorriai ta heuk erabaki zein dan onena!

10. aste egunen entrenamentu lepo ta asteburutan partiduk. lagunekin eon nahi, lana, ikasketak... sakrifiziyo haundiya al da fuolea dedikatzia?
aupa nexkak!

Kaxoo! Benetan gustatze zaku ta etzaigu iruitzen sakrifiziyo handiye danik, baño askotan kosta ite zaku geurire entrenatzea jutie.

11. Kirolari bezala baloratuta sentitzen al zarete, ala mutilen itzala luzeegia da oraindik?
Neska

Kaxoo!! Orokorrin, alde handiye dao bi sexun artin, bai kluben aldetik ta baita kanpotikene. Adibide garbiye izen laike, neska batek ezin dula bizi fuoletiken ta mutil batek bai.

Agurra

Eskerrikasko idatzi dezuen danoi. Eskertzea neskan fuolakiko interesa ta espero deu gure partiduek ikustea etortzie. Muxu bat biyon partez!