Aitor Zulaika

uztarria.com1 2009ko eka. 25a, 13:00
Aitor Zulaika
Lagun Onak futbol taldeko Hirugarren Mailako entrenatzailea da Aitor Zulaika. Denboraldi bikaina egin du Azpeitiko taldeak, eta orain ondo egindakoaren balorazioa egiteko garaia da. Ostegunean izango da uztarria.com-en.

1. Holako lan ona inda azkenengo urte hauetan, maila gorao baten daon talden baten ofertaik jaso al dek?
Jon

Aupa zuek, egunon lehendabizi.
Oain lehenengo galdera honi erantzunez, ez ez det inoiz goraogoko maila baten daon talderen baten deirik jaso.
Holakuetan beti gauza bat esaten det nik, rumore asko eta egi gutxi. Mertzi Jon.

2. Aupa Zulaika!!Hasteko zorionak ein dezuten tenporadie ta lagun herriyen pixket geyo sartzearren! Nire galderie dek euskal futbolaatik ta batiz bat Athleticeatik. Aspaldiyen entzuten ai nauk talde honek dauken filosofiye eo futbola ikusteko era hori aldatu ein behar dala, ta kanpotik jokalariyek ekarri eo Lezama kantera globalizatu baten bihurtu ber dala( tipo Ajax, Barcelona...). Nere ustetan aldaketa hori planteatzeko adibidez Lezamai zuku guztiye atea ber zakola ta ordun ikusi zer nahi deun izen. Gaur egun Lezaman daon deskoordinaziyue bertako teknikuekin la ostia da, ez dao plan zehatz eta eraginkorrik, lau urtero goitik-behera aldatzen da organigrama dana..azken finin putetxe bat dala irutzen zait. Ze irutzen zaizu zuri? Posible dala bertako jokalariyekin ekipo kompetitibo bat ateatzie lehendabiziko mailan eta europan? Suerte bai bertan segitze baldin badezu ta baita beste nun baita juten bazeare!Eskerrik asko!
gehen

Aupa gehen. Lehendabizi esan, bestien etxien sartzie ez zaitela behin ere asko gustau eta bertan zer gertatzen dan asmatzie gutxiyo, beraz ez det esango Lezaman lana ondo edo gaizki egin da urte hauetan, ez bait det ezagutzen.

Baino gustauko ziten zenbait kontu aipatzie; Athletik desberdine eien duna bere filosofiye izen da eta hori aldau ezkeo zenbait urtetan ondo ibiliko zan baino luzera begira nire iritziz txarro izango zan. Adibide garbiye A-8 -en bestaldien dauken, 40 urte eta gero estatuko beste talde danan bide berdine hartu, eta azkenien bigarren maila. Eta amaitzeko esan, nire iritziyen Athletiken oain daukela bertako jokalariyekin zerbait garrantzitsue eiteko aukeraik onena, ze inguruko talde danak krisi larriyen daude: Reala, Eibar, Alaves...

Eskerrik asko zuri.

3. Epa Aitor! lehenenego ta behiñ ZORIONAK! nahizta pena haundiye izendan gora ez iyotzie, aurten indezuena oso haundiye izenda! hurrengo urtea beira ekipuk berdin segiukoula uste aldezue? ala aldaketa asko espero dituzue? maila haundiye eman dezute ta jugadore bat baño geyo askoren ahotan dabiltz....
jarraitzaile sutsu bat

Eskerrik asko talde osuen izenien Jarraitzaile.
Hurrengo urtea beire ze pasauko dan esateko azkarregi da, kontutan hartu 10 egun diela denboraldiye amaitu genula, eta oso sartuta eon gea play off-ien.
Egiye da jokalari asko jende askoren ahotan dabiltzela, eta egiye esan eman deben mailie ikusita normala iruditzen zait. Hala ere pentsatzen det ez dela hainbeste aldaketa emango, bi arrazoirengatik esaten det, batetik talde askok ya taldie osaute daukebelako eta beste aldetik krisiyek ere eragine omen daukelako kluben ekonomiyen.
Segi jarraitzaile sutsue izeten.

4. hasteko zorionak egindako denboraldi bikainagatik, gertatutakoak gertatu arren. horrelako denboraldia egin ostean eta lagun onak baino talde indartsuagoak(ekonomokoki) daudela jakinda 3.mailan, taldetik zenbat jokalari joango direla iruditzen zaizu? laudioren aurrekontua zuenaren oso gainetik al dago?
aupa lagun!

Egunon eta nik ere aupa Lagun jajaja!!1
Galdera honi nolabait esateko aurrekuen erantzun diyot baino e oso zaile da esatie zenbat jokalarik kluben utziko deben esatie, oso goizo bait da oaindik.
Laudioren aurrekontue zenbatekue dan ez dakit zihur, baino esan dezaket diru asko eskaintzen ai dala jokalariyei, hiru zerotik gorako nominak ondo ulertzeko. Beraz Lagun Onak-ek aurrekontue baino askoz haundiyo eukiko seguru, behintzat lehenengo taldientzat.
Mertzi

5. Aitor, zorionak lehendabizi egin duzuen denboraldiagatik!! nire galdera Azpeitiko kirol mahaiari buruzkoa da. Uste dut zeu ere Kirol Mahaira inoiz joana zarela, zer iritzi duzu Kirol Mahaiaz? zer hobekuntza ekarri dio eta ekar liezaizkioke Azpeitiko kirolari? gustora ikusten dituzu herriko kirol-eragileak Kirol Mahaian?
Arlatz

Egunon eta eskerrik asko Arlatz.
Bai aspaldi hontan joan ez naizen arren, egon naiz Kirol Mahaian.
Nire iritzia oso positiboa Mahai honen inguruan, batez ere kirol eragile desberdinei eta herritar kirolariei aukera bat ematen bait dio kirolaren kudeaketan parte hartzeko, protagonista dien nuerrien kudeaketan egon behar bait dute. Bere bi zentzutan; kirola egin kirolariekin.
Aspaldi ez naiz egon, baina lehen haserako eragozpenak alde batera utzita oso eroso aurkitzen ziren, hobe esanda ginen bertan geunden guztiok.
Gero arte Arlatz.

6. Zer egiten dek jokalariak animatzeko/motibatzeko?
Iosu Badiola

Aupa Iosu, hi betiko papelien, zirikatzen jajajjajajaj. Zer moduz habil Zarautz aldien? Barkau publiko eiteatik hire Zarauzko egonaladiye, aprobetxau eguraldi ona zeok eta jajajaj.
Galderie erantzunez esan, momentu edo egoera desberdinen arabera gauza edo ekintza desberdinek eiten diela jokalariyek animatzeko. Hala ere, gauzak ondo dijuztenien edo ematizak onak direneien, eztek asko animau edo motibau beharrik eoten, agian justu kontrakue, motibaziyue kontralatzen lagundu.
Momentu hoietan garrantzitzue izeten dek jokatzen ari ez direnak motibatzie edo gutxiyenez berauek hitzein eta entzutie, danan beharra eoten dek eta.
Ekintza konkretuek; taldekako txarlak, banakako txarlak, musikie, bideue eta garrantzitsuena afari on bat eta parrandie. Lesionautako jendien onduen eotie ere oso garrantzitsue dek.
Aupa Iosu, ondo zaindu familiye!

7. Hasteko zorionak!! Ligako txapeldun, 2.B mailan batek zakik zerreatik etzaudeten, oi tenporadie hori...ta horrez gaiñ bi premiyo "indibidual" Tejera "zamora" ta Orbegozo kategoriko "pitxitxi", porterue edadieatik etzakiat, baño gola nola kotizauta dao ikusita zalle izengoek hurrengo urtien orbegozo zuekin eotie ezta???
Pablo Landa

Eskerrik asko Pablo. Arrazoi daukek denboraldi ona izan dek, baino zeatik ez gauden 2.B mailan ez dek kasualitatie, futbolien etzeok kasualitateik, kausalitatiek baizik.

Arrazoi daukek Tejerak Zamora sariye atea dik eta pila bat pozte nauk beatik, merezitakue erabat arrazoi askoatik; eiten dun lanaatik futbol zelai barruen eta kanpuen, damazkin urtieatik taldien ( nere generaziyoko bakarra ), inoiz ez txartel eta lesiyoik , hitz batien;"humildad y trabajo" pertsonifikauta.

Orbek eztik atea pitxitxi sariye, Amorebietako Iker Bilbaok atea dik, baino onek ere merezi zian, ze 19 gol sartzie eta denak jokuen, hau dek, ez falta edo penaltitik, hori kristona dek. Mutil hau ematen ai dan progresiyue ere kristona dek eta pila bat pozten nauk, futboleako gogue ta progresatzeko dauken ahalmena benetan saritzekuek dituk.

Hurrengo urtien nun eongo dan esateko onena berai galdetzie, seguru nobiya asko dauzkela, baino Lagun Onak-kentzat onena betiko nobiyiekin segitzite jajajjaja.

8. Zorionak zulaika, ta baita ekipo osueire...kristona eiñ dezue, pixketen burue goyen ta tente ibiltzeko mouen zeate!!hire prentsako zenbait elkarrizketa letu dixkiat, eta beti azpimarratzek taldeko girue dala klabie,aldagelie, nik etzakiat barruen ze giro eukidezuen baño aurten neretzako atzien erakutsi dezuen sendotasune ta erditik aurrea jendiek erakutsi diken kalitatie gola sartu ta partidue definitzeko izen dituk ligie irabazteko klabiek, iritzi berdiñekue alaiz????
Gorka

Eskerrik asko Gorka danon partetik.
Neurri baten ados natxiok, eta klabiek zein izen dien neretzat esango diat, hiru aldiz jokalariyek; jokalariyek ein deben lanaatik, jokalariyek daukeben kalitateatik, eta jokalariyek osau deben talde girueatik ( azken bi hilabetetan, 7 afai ).
Metafora bat laburtzeko: erloju bati pieza bat falta bazaio, politte izaten jarraitzen dik, baino ez dik funtzionatzen. Zorionez talde honek pieza danak euki dizkik.
Eskerrik asko Gorka.

9. Zorionak Aitor ta lagun onak osuei, neu enaizela fuol zale amorraue baño azkeneako neure partiduek ikustea...ta ze sorpresa, jokatzen iye danak azpeitiarrak, doble meritu....enun bela pentsauko jende batek jokatze zunik!!! hurrengo urtien beste talden bat entrenau ber bazenuke, emango altzenuke zurekin jokalaririk zeurekin????zeiñ????
Nerea

Mertzi Nerea danon izenie eta ea hurrengo urtien Garmendipea gehiyo juten animatzen zean jajajajajaja!
Hori egiye balitz, benetan esaten dizut, egoistamente pentsauta jokalari asko emango nitula, baino Lagun Onak-ekin pentsauta hori zaile izango zan. Batek esantzin bezeala, hori eiten baldin baek herritik bialduko diau. Izenak publikoki esatie etzait gustatzen denekiko errespetuatik.
Laster arte Nerea.

10. taldean "ofertarik" bahaldago horrelako denboraldia eginik?
txomin

Aupa Txomin.

Momentuen Lagun Onak-ekuekin bakarrik nao hizketan, beste ofertarik ez da iritxi nire telefonoa, beti zenbaki berdine da 815907 Garmendipekue jajajjajja.

Eskerrik asko Txomin.

11. taldeko onena nor izanda?
txomin

Aupa berriz ez Txomin.

Ulertuko dezun bezela, talde txapeldun baten bat aukeratzie oso zaile da, eta gainea sari hori nori eman erabakitzie ez dagokit niri. Ez litzeke justue eta bidezkue izengo. Hori biyer jakingo da, taldeko, hobe esanda Klubeko afaiyen banatzen bait die sari hoyek.

Gero arte.

12. zorinak zuri eta taldeko agintari eta jokalariei! egindako denboraldiaren ondoren aurrekontua handiagoa izango al da datorren denboraldian? babesleek diru gehiago jarriko al dute?
lagun

Egunon lagun eta aupa Lagun!

Eskerrik asko danon izenien Lagun. Asko gustau zat, agintariyek aipatzie, ze hauek eiten deben lana ezkutukue eta izugarriye da, eta erdaraz esaten dan moduen "por amor al arte". Lan honek gainea gehinetan kritika negatibuek jasotzen ditu eta gutxiktan positibuek eta eraikitzailiek.

Azken bi galdera hauei erantzuteko, lehendakari den Larrañagarengan jo beharko genuke, bakarrik esan eztala momentuik onena babesliena diru gehiyo eskatzea juteko, danok dakizkgigun arrazoiengatik.
Mertzi.

13. Zer egiteko asmoa dezu hurrengo tenporadan? Lagun onaken segitu ala beste aukeraren bat dezu?
maite

Aupa Maite eta egunon.

Aurrrez erantzun diot galdera honi, momentuen erabaki gabe dago hori, baina momentuen dagoen aukera bakarra Lagun Onak -ekue da, beste aukeraik eztao.

Eskerrik asko eta laster arte.

14. holako temporadie einda hire ustez jokalari batzuk alde egingo al dute
pepo

Aupa Pepo, egunon hirire.

Normalena agian hori izango duk eta bazekiat deiak jaso dituztela, baina etzakiat beste ezer, askartxo dek hori jakiteko.

Mertzi.

15. Aupa aitor!! Lelengo Zorionak!! Aurtengo tenporada osoko zein momentukin gerauko ziñeke? Zein etortze zatzu burure lelena?
bat

Egunon Bat.

Baimentzen baldin badidazu bi momentukin gerauko nintzateke.Alde batetik Portugaleten txapeldun izan gineneko momentuarekin eta batez ere Julenek bigarren gola sartuk zueneko momentuarekin. Eta bestetik niri asko gustatu zitzaidan beste momentua Torrelavegan pasatu zen. Futbol zelaira iristen autobusien eta azpeitiar pila bat beraiek ere orduntxe iritxita guri txaloak jotzen, asko emozionatu ninduen momentua izan zen.

Baina ia denboraldi osoa izanda momentu ona. Batez ere momentu txarretan ere denak elkarrekin eon garelako.

Eskerrik asko.

16. AUPA AITOR ETA ZORIONAK TALDE GUZTIARI. HONA HEMEN NIRE GALDERA DATORREN URTEAN SEGI BEHAR AL DEK TALDEA ZUZENTZEN?
nineunauk

Egunon eta mertzi talde osuen izenien.
Erabaki gabe dagoen gaia da hori, laster erabakiko da eta bitartean nahiago ixilik eonda.

Laster arte

17. Egunon Aitor.Lehenbizi zorionak eindeko danaatik.zein izen da aurtengo urtie bezelako denboraldiye etteko sekretue?Errezena hanbiente ona eon dala esatie dek bañe beste faktore asko eon dizela garbi zeok ez?(kalitatie,sistemie, lana...)
aupa lagun

Egunon eta Aupa Lagun!
Aurrez erantzun det, hiru sekretu daude eta hiruretan jokalariyek die protagonista, hauen lana, hauen kalitatie eta hauke osau deben taldie. Ahaztu gabe ez ditut utziko, berayek ere sekretuen parte bait die, talde teknikue osau deben danak, Kinttela, Txai, Beltza, Potxo, Miren eta Alberdi. Xapo hauek eindeben lana.
Eskerrik asko danoi eta nahi dezuen arte, AUPA LAGUN!