Mirari Bereziartua

uztarria.com1 2008ko mai. 6a, 12:00
Mirari Bereziartua
Nabarralde elkarteak Azpeitian duen Nafarroako Azpeitiarrak taldeak Euskal Ikasketak izeneko hitzaldi eta mahai-inguru sorta ari da burutzen hilabete hauetan. Euskal Herriko "errealitatearen adierazpen eta arazo sakonak" ezagutzera ematea da ikasketen helburua: euskal gizarteko historia, ekonomia, eta euskara ari dira lantzen, besteak beste. Argazkian, Nafarroako Azpeitiarrak taldeko kideak ageri dira. Mirari Bereziartua ezkerrekoa da.

1. Nafarroako Azpeitiarrak? Gipuzkoako jauntxoek negoziazio bidez atera zuten gipuzkoa Nafarroatik (dekadentzian zegoen erreinua izaki). Gainera Loiola eta Enparaneko etxeak Gaztelaren aldekoak izan ziren beti. Zer historia edo istorio ari zarete asmatzen orain sasi abertzaletasunaren babesean? Gazteiz bezela sitiatuak izan bagina sikiera...
Nafarrak?

Zure iritzia eman diguzu. Galdera ez daukat argi, egindako horretan erantzuna ere barnean dagoelako. Nafarroako azpeitiarrak, Nabarraldeko sustatzaileak osatzen dugu.Geu ez gara historialariak. Historia asmatzen ari garen inguruan egiten duzun balorazioa kontrastatzeko historialariak ugari badaude. Dena den historia begiratzeko aukerak daude. Guk egiten dugun aukera geure herri hau subjektu politiko bezala kontsideratzen duenarena da. Zurea zein da?.

2. Nafarroako Azpeitiarrak. Zer du izen edo talde horrek oinarrian?
maialen

Badira urte batzuek Nabarralde sortu zela. Nabarralde ekimen sozialeko elkarte bat da. Bazkideak, sustatzaileak eta kolaboratzaileak ditu. Bailara honetan hainbat sustatzaile gaude. Azpeitiarrak izen hau hartu dugu. Zertarako? Harpidedun baino zerbait gehiago delako sustatzaile izatea. Kuotak ordaintzea baino gehiago alegia.Izenak eragile izatea dakarki eta beste hainbat herritan bezala geure ekimenez hainbat ekintza antolatzen ditugu gurekin. Zeren inguruan? Herri bakar honen txanponaren bi aurpegiak kulturalki Euskal Herria eta politikoki Nafarroa garela kontzientzia hartzen laguntzeko. Euskaldunak ez gaituzte definitzen ez orain eta ez historikoki ere geureak ez diren estatuak( frantsesa eta espainola). Beraz, geureari ekin diezaiogun.

3. Azpeitian PNVk indar haundia du, Sabino Aranaren alderdiak. Eta zuek ez duzue oso gogoko izengo Arana. Arturo Kanpion nahiago? Baina azpeitiarrek ba al dakibe zein izen zan Kanpion?
Joxe Luix

Ez dakit zenbatek dakiten. Badakit niri lagungarri egin zaidala ezagutzea. Eta interesgarria deritzot ezagutzera emateko lan egitea.
Alderdi politikoetan eta bakoitzaren inguruan jende ugari dago bilakera interesgarria egin duena herri honen identitatearen inguruan. Horri esker,gaur herri honek bere identitatearen kontzientzia mantentzen du. Gainera askok eta askok konpromisoa gehitzen diote kontzientzia horri. Horregatik miresten ditut. Horrez gain geure buruarekin konfiantza dutenek eta transmititzen dutenek etorkizuneko bidea irekitzen ari dira. Ez da batere erraza hori guztia. Horiengan sinesten dut. Alderdietan eta alderdietatik kanpo euskalgintzan dabiltzan hainbat eta hainbat herritarrengan. Ez beti asmatzen dutelako. Baino arriskatu eta erratzea aberatsagoa deritzot, ez erratzeagatik arriskatu gabe gelditzea baino.

4. Zenbat jende dabil ikastaro eta mahai inguruetan?
iker

Matrikulatu direnak 30 izan dira eta tartean beste zenbait hitzaldi batera edo bestera azaltzen dira.
Kultura ez da jende asko mugitzen duena (oraingoz...). Ea gai garen modu interesgarrian eskaintza egiteko. Euskal Herriak bere garapenerako denon beharra du. Eta gure apostua, beste askorekin batera, hausnarketa kolektiboei lekua eta denbora eskaintzea da. Zertarako? kontzientzia kolektiboa sortzeko eta indartzeko. Borondate onetik haruntzago joan behar dugulako herritarren indar bilketa lortzeko. Bakoitza gauden lekutik. Denontzako dago lekua. Egin nahi duenarentzako.

5. Zergatik sortu dezue taldea? Lan ideologikoa egiteko? Kontzientzia sortzeko?
Miren Etxeberria

Nabarraldeko sustatzaile bezala, harrera eragilea izateko. Ez bakarrik kuota ordaindu eta konforme gelditu. Nabarralderen helburuarekin ados egoteak horretan aritzea erabaki dugu.

Hainbat eta hainbat gara Euskal Herria/Nafarroa Osoan. Eta bakoitza geure neurrian horretan gabiltza. Zuk esan bezala kontzientzia suspertzeko lanetan. Hasteko geurea piztuta izateari arreta ipiniz.

6. Ze proiektu dituzue Azpeitian, egindakoaz gain?
Nekane

Azpeitian egindakoa ez da orain hasi. Orain izen hori hartzea besterik ez dugu egin. Dena den ez da bereziki Azpeitiari lotuta hasi. Euskal Herria ulertzeko modu batekin. Herri bezala historian zehar geure behar pertsonal eta kolektiboei erantzuteko modu bat izan dugu eta dugu. Herri bezala mundua ulertzeko filosofia edo pentsatzeko eta ulertzeko modu bat izan dugu eta dugu. Ikuspegi etiko bat dugu. Eta erabakitzeko eta antolatzeko modu bat izan dugu historikoki subjektu bezala Europan errekonozitua eta gaur ere izan nahi dugu.
Horren kontzientzia bere osotasunean lantzea da Nabarralderen helburua.

7. Gustora al zaudete zuen hitzaldi eta mahainguruek izan duten harrerarekin?
IƱaki

Bai,kontutan izaten badugu kultura gaietan jendea mugitzen asmatzea ez dela xamurra izaten. Gustora gaude erronkari aurre egitearekin. Orain denon artean modu interesgarrian egiten asmatu behar dugu. Zertarako? Aurrera begira , une honetan hartu behar ditugun konpromisoetan egoki asmatzeko.

8. Ba al dago Azpeitian Nafarroako aztarnarik?
Unai Agirre

Bai, Azpeitia bera. Gehiago ez dakit esaten. Baina ez diot bromatan. Dauden aztarna guztiak nafarrak dira. Ba al dago Alemanian germandar arrastorik? Edo Portugalen lusotarrenik?. Horrela ulertzen dut nik.
Balio al dizu?

9. Nabarralderen arabera, laburtuz, Nafarroa=Euskal Estatua; historian oinarrituta justifika daiteke egungo proiektu "abertzalea", nolabait esateko. Baina, ni aspertu egiten nau izan nahi duguna justifikatzeko historiara jo beharrak, atzera begiratu beharrak. Iritzi horren harira, interesgarria egiten zait Santi Leonek "Euskal Herri imajinario baten alde" liburuan dioena: "euskaldunak bagara, ez da iraganak behartuta, historiaren manatuak bultzatuta, hildakoen ahotsak hartaratuta. Euskaldunak bagara, izate horri edukia guk ematen diogulako da". Ez al zaizue iruditzen kontraproduzentea dela etengabe atzera begira ibiltze hori? Animo!
antton

Biologikoki gertatzen zaigun bezalaxe, herentzia batekin gatoz. Ez da unibertsoa gu jaiotakoan hasi. Herri baten identitateak bere ADNa du. Historia zentzu horretan ulertzen dut. Zurekin bat nator atzera begiratzeko ez duela izan behar. Baina aurrera begiratzerakoan, herri batek bere ibilbidean izan duen eskarmentuarekin, bere identitatea egiten du. Zertarako balio digu horrek?.Batetik garenaren kontzientzia iraunkorra izateko. Bestetik, etorkizunari begira, gaur egun hartu behar ditugun erabakiak, Leonek dion bezala, sormenarekin hartzeko. Baino aizu, Leonek bere burua historialari bezala agertzerakoan, zer historia ikasi du?. Eta historiak garrantziarik ez badu nolatan egin du karrera oso bat? Eta nolatan erabiltzen du denbora horretaz hausnarketa egiten?. Berak, historiaren ezagutza eduki, badu. Eta horrek zerbait berriaren bila bultzatzen du. Hori da herri batek bizirik irauteko egiten duena. Baina norbere haria eten gabe. Hori delako identitatea. Hori ezinbestekoa deritzot etorkizuna gauzatzeko. Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Horrela ulertzen dut historia. Datu bilketa pila bat baino zerbait gehiago. Etorkizuna argitzeko gaur.

Agurra

Mila esker eskainitako arretagatik. Horrelako gaiak ez dira oso erakargarriak egiten eta hala ere euskaldunak sakonean heldu beharra izaten dugu. Estatu egitura duten herritarrei, egitura horrek laguntzen die identitatea bermatzen. Gurean, herritar guztiak zaindu behar. Horretarako guztiok kontzientzia piztuta izan behar. Horretarako etengabe elikatu behar. ?Gipuzkoako jauntxoek negoziazio bidez atera zutela Gipuzkoa Nafarroatik?, batek esaten duen bezala, Espainiak gure historia kontatzeko erabiltzen duen modu bat da. Euskaldunok elkarren kontra ipintzeko aparteko estrategia izaten ari da urteetan. Buhs-ek Irak-en egindakoa horrelaxe kontatzen du. Beste datu batzuek badaude gure historian , negoziazioaren ordez, Gaztelako erregeen inbasioa demostratzen dutena. Zein aukeratu?. Argentinako ?Plaza de Mayoko? amak egin zuten bere aukera. Beraiek bihotzeko minez bizi izan zuten historia gordetzeko unibertsitate propioa egitea erabaki zuten. Argentinaren historia poderearen esku utzi gabe. Unibertsitatearekin, beraien identitatea bermatzea ziurtatzeko. Nik ere geure unibertsitatearen beharra ikusten dut, ikastolarekin batera geure hezkuntza sistema nazionala gauzatzeko. Eta gure historiak, hor bere leku propioa izatea nahi dut. Geure identitatetik ezagutza garatuz, egoerak interpretatu eta gaurkotuta erabakitzen laguntzeko. Euskal Nazioa eta Euskal Estatua, kulturalki eta politikoki batera bilduta gauzatzen joateko. Politikoak, izatearen mamia alboratzen dutelako eta kultur taldeak apolitikoa izan nahiean dabiltzalako. Biak ez al dira ba apartatu ezinekoak?
Elkarlanean, bidean jarraituko dugu. Elkarren berri izango dugu. Beraz, agur eta ez adiorik