Kepa Peñagarikano

uztarria.com1 2008ko api. 8a, 19:00

Kepa Peñagarikano
Joan den ostiralean ekin zioten pilotariek Eskuz Banakako Txapelketari. Kepa Peñagarikanok txapelketan parte-hartuko du. Final-hamaseirenetan hasiko da jokatzen, eta Imanol Agirre izango du kontrario hilaren 13an, Eibarren (Agirrek 22-11 irabazi zion lehengo larunbatean Urberuagari), eta gero Juan Martinez Irujo luke aurkari, 20an.

1. nongoa zara? andoain,beizama edo azpeitikoa.
bat

Eguzkitzek behin esan zuen bezela, Andoainen jaioa, Beizaman hazia eta Azpeitin bizia. Ta hori gutxi balitz orain Donostian bizi naiz. Zeuk atera kontuak.

2. Koadrilakuek prest al dauzkek bonbuekin hi animatzea juteko?
mireia

Espero dinat baietz. Txapelketako partiduetan etziben beine fallatzen ta espero dinat aurten ere hor izango diela "gerrie" ematen.

3. Zein da zure helburua datorren denboraldirako?
Aitor

Banakako txapelketa on bat egin nahi nuke, lehenengo erronda pasa eta gero Irujon kontra orain dela bi urteko errebantxa irabazten saiatu.
Txapelketa ondoren udara dator eta udako torneotan sartzeko burrukan ibili nahiko nuke. Horiek dira nire aurtengo objetibo nagusiak.

4. Ze entrenamentu iteituzue?gogorra al da pelotaien biziye?
Martin

Behin lehenengo mailara iritsi ezkero eta hor urte batzutan mantendu ezkero bizimodu polita eta oso ona da. Agian horra iristeko egin behar dituzun sakrifizioak dira gogorrenak.
Entrenamenduak aldiz momentu batzutan gogorrak izan daitezke baina alde hortatik ez gaude kexatzeko moduan. Niri pertsonalki entrenatzea eta matxakatzea asko gustatzen zait eta hori nere aldeko abantail bat dela uste dut.
Nik uste kirol guztitan bezela eta baita ere bizitzan bezela, kontantea izatea dela garrantzitsuena eta zailena, hori lortu ezkero aurrera pauso handia ematen da arlo guztietan.

5. Gogor entrenatu omen haiz. Azaldu nola, bai?
Mikel Agirre

Urtero bezela manomanista mimo eta ilusio askorekin prestatu diat. Entrenamentu gogorrak eta ugari egiteko aukera izan diat bai fisikoak eta baita frontoia ere. Horretarako inportanteena eskuak ondo edukitzea da eta alde hortatik suertea izan diat. Momentu onean iritsi naizela uste diat txapelketara. Haber igandean suerte pixkatekin partidu on bat jokatu eta partidua irabazten dudan.

6. Zein dira Agirreren dohain nagusiak?
Joxe Mari

Agirren doain nagusiena fisikoa da. Portento bat da eta partidua hasi eta bukatu berdin egiten du. Teknikoki sotamanoa da bere arma nagusiena eta ofizio haundia du banaka jokatzen duenean. Urte asko eta manomanista asko daramatza jokatzen eta berari irabazteko asko jokatu behar da beti.

7. AZKEN ALDIAN ENTZUN DIREN ZURRUMURRUEI JARRAITUZ, ZER IRUDITUKO LITZAIZUKE PARTIDUETAN, DESKASUA EGITEN DUZUEN MOMENTUETAN EDO 2 PARTIDUREN ARTEAN, "CHEER LEADER" EDO NESKATILA ANIMATZAILEAK (GONA MOTZAREKIN) KANTXARA DANTZA EGITERA ETA BISTA ALEGRATZERA IRTETZEA?
AITOR

Publiko gehiago frontoira etortzeko balioko luke dudarik gabe. Pelotarientzat ez dakit egokiena ote den. Seguru deskonzentratu egingo ginela, "lehen ere nahiko salido ibiltzen gaituk eta". Ala ere publikoaren onerako bada neregatik arazorik ez.

8. Kepa, pilota gogor horiekin jarduteko nola babezten dituzu eskuak?
Majaderue

Nahiko lan izaten dut askotan esku hauek behar bezela babesten. Tako pila bat jartzen dugu baina ala ere ez da askotan nahikoa izaten. Nik uste eskuko mina dela pelotarion arazo haundiena. Gure "tendonde Akiles". Ala ere pixkanaka protekziotako materiala mejoratzen ari da eta baita erreabilitazio teknikak ere. Hauekin askoz azkarrago sendatzen ditugu eskuak urrengo partidua jokatu ahal izateko.

9. Zeinekin eta nun iten dituk entrenamentuek?
iñaki

Orain Donostian bizi nauk eta Azpeitian gutxitan entranatzen diat. Pelotan ibili behar diatenean Tolosara joaten nauk beste enpresako pelotariek han entrenatzen dutelako. Fisikoa, askota Donostian egiten diat, Gasteizen eta Zestoan ere bai. Zestoan lagun kuadrila polita juntatzen gaituk, remontista,futbolista eta artista ugari. Giro polita zakeau ta hori inportantea dek, askoz gehiago disfrutatzen delako entrenamentutan.

10. zeñ dek hire asmue eskuz banakako txapelketin? semifinala, irujoik rebantxi irabaztie, o ze?
axi

Objetibo nagusiye Agirrei lenengo partidua irabaztie izango dek. Hori lortu ezkero dudaik gabe Irujo errebantxie irabaztie. Ta hortik aurreako dana kristona izangouan neretzat.

11. Aurten Irujori irabazteko aukera ona duzula uste al duzu? Min hartuta ibili delako hura
Ane Etxeberria

Nik uste nahiko ondo errekuperatu dela, pardidu batzuk jokatu ditu eta fuerte eta gogo askokin ikusi det. Momentu onean iritsi da txapelketara ta dudarik gabe faboritoetako bat izango da aurten ere. Ala ere momentuan ez det Irujorekin pentsatu nahi, nahiko lan izango baitet Agirrerekin.

Agurra

Eskerrikasko nere partidu eta txapelketakin jarri dezuten interesagatik. Motibazio handia ematen dit nere herrikoek nere lanbidea interes haundiarekin jarraitzen dutela ikusiteak. Nere aldetik saiatuko naiz aldenpartidu onenak egiten eta ahal bada espektakulua ematen. ayo.