Joseba Albizu

uztarria.com1 2003ko abe. 23a, 14:00
Joseba Albizu
Joseba Albizu txirrindularia elkarrizketatuko dugu. Iazko denboraldia Mercatone talderaekin korritu du profesional moduan. Talde horrekin Girinoan bigarren postua lortu zuen. Uztarria.com-en egongo da herritarren zalantzak eta galderak argitzeko

1. Bat: Makarroekin bakarrik irabazi al leizke Tourra, edo izan al leizke txirrindurali profesionala? Bi: Zergaitik dago Azpeitin ain maila ona? Etorkizuna hobetzeko, zer egin beharko litzake?
Jakes Anketil

Egun on! Anketil, nik pentsatzen nian hori jakingo huala baino bromai lagata, garbi dagoena dek Makarroekin bakarrik ezin dela mundu profesionalien ibili. Beti izaten dira beste laguntza batzuk, baina beti ere UCI-k inposatutako legearen barruan.

Bigarren galderari erantzunez, nahiko jende hasi da bizkletan azkeneko urte hauetan eta, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak ere laguntzak eman dituelako.

2. Lehendabizi zorionak, lana ondo egitearen saria jasotzen hari zara. Bigarrengoz galdera bat, hemen uztarrian zuen inguruko informazioa agertu den bakoitzean eztabaida gogorrak (zenbaitetan mingotzak) piztu izan dira dopina dela eta ez dela, ta orain aste batzuk txirrindulari kaputxadun bat agertu izan da Italiako telebistan txirrindularien %90 dopatu egiten dela salatzen, ta nire galdera da, kirolariaz aparteko beste langintza batzuetan gizarteak dopatzea zilegizkoa ikusten badu (edo gutxienez onartu egiten badu) txirrindularien artean ematen omen dena zergaitik ez? hitzegiten al da pelotoian horri buruz?
Mikel Uralde

Eguerdi on Mikel!

Lehenengoz Italiko asunto honek hauts asko arrotu du. Adierazpen horiek egiterakoan hobea izango zen enkaputxatuta agertu beharrean aurpegia emanda azaldu izan balitz. Bestela niri behitzat zalantzat sortzen dizkit, adierazpen horiek txirrindulari profesional batek egin ote dituen pentsarazten dit.

Bigarengoz, normala da dopinena gaizki ikustea. Azken batean, bat tranpatan ari bada bestea baino listoagoa dela pentsatzen du eta hori ez da horrela. Denak arau berdinak bete behar dituzte. Horrela denak baldintza berdinetan gaude, onena denak hor erakutsiko du benetan ala den edo ez.

Gai horri buruz askotan hitz egiten da. Baina txirrindularitzan ere beste kirol askotan bezala beti dago jendea tranpak egiteko prest dagoena. Nire iritziz hori gauza guztietan gertatzen da, ez txirrindularitzan bakarrik.

3. Aupa Erreka! Zorionak, hasteko. Bueno: azkenean, ze, Euskaltelekin bai? Ikusiko al haugu Tourrean, Mayo eta Zubeldiarekin batera?
Andres

Epa Andres!

Eskerrik asko. Asunto hau nahikoa luzatzen ari da, eta hori jakin nahi duen lehena neu nauk. Azkenean, Euskaltelekin korritzen badiat pentsatzen diat Tourrean ere han izango naizela.

4. Kaixo: Nik galdetu nahi niokena zera da, Euskaltelekin fitxatuz gero(23rako jakin beharko luke) Tour-a korritzea ziurtatu aldioten? eta derrigorrez Sudafrikako taldean korritu behar izanez gero, hemen inguruko lasterketarik korritzeko aukerarik izango lukeen?
Iñaki Etxeberria

Epa Iñaki!

Hasiera batetan 20rako jakin behar nuen baina oraindik UCI-k ez du azken hitza eman, alegia bere erabakia zein den. Euskaltel-en korritzen badut, Tourreko egutegian banago, alegia, han izango naiz, ez badut lesiorik edo antzeko ezbeharrik.

Bigarrengo galderari dagokionez, oraindik ez dut hitz egin egutegiari buruz Barworld-ekin eta oraindik ez dakit.

5. Antzematen da txirrindulariak doping-aren kontuarekin nazkatuta zaudetela. Baina ez iruditzen doping-aren kontra egin behar dela txirrindularitzan ere?
Jon

Eguardi on Jon!

Txirrindulari gehienak nazkatuta gaude doping-aren inguran jasaten dugun pertsekuzioarekin. Pasatzen ditugun kontrolak gutxi ez balira, edozein momentutan etxera etorri eta miatu gaitzazkete, beste neurri batzuen artean. Azkenean kirolariak baino gehiago gaizkileak ematen dugu. Estatuan ez da hainbeste gertatzen, baina Italian hau asko gertatzen da.

Beste kirol askotan txirrindularitzan baino diru gehiago mugitzen da eta kirol horietako instituzioek ez dute nahi hainbesteko egurrik sartzea. Adibidez Futbolean FIFAk ez du hainbeste kontrolatzen doping-aren asuntoa, baina txirrindularitzan UCI beti gainean dago.

6. AUPA JOSEBA. ZENBAT URTEKIN ASI ITZEAN BIZIKETAN IBILTZEN TA EGUNERO ENTRENATZE AL UAN??? ANIMO
Anonimoa

Kaixo hi!

12 urterekin hasi nintzen eta lehen urteetan hobby moduan edo jolas bezala hartzen nuen eta ez nuen gehiegi entrenatzen. Junior mailara pasatakoan entrenamenduak gehiago seriotu nituen eta afizionatu mailan talde on bat bilatzeko saitu egin behar da. Hortik gora asko profesionalizatzen da txirrindularitzaren mundua, eta orduan serio entrenatu behar da, egunero.

7. Aupa Erreka! Nere galderie hau dek. Gazte asko bizikletan hor ibiltzeituk, bizitza osue hipotekatuz, ta batzuk bakarrik iristen dituk profesionaletara, alegiye, hortik bizitzera. Eta hi ailatu haizenez, hiri galdekoiat. Merezi al dik hoinbeste sakrifiziyok ta sufrimenduk?
Xabier

Epa Xabier!

Ni nere kasuan pentsatzen dut merezi duela. Mailak pasatzen ari diren moduan norbera konturatzen da profesionaleta iristeko aukerarik duen ala ez. Baita ere jende asko ezagutzen dut 23-24 urte arte saiatu dena entrenamenduekin baina bukaeran ez dela inora iritsi. Adin horretan desberdina da beste lan baten bila astea, ez da berdin 18-20rekin lan bila hasi edo 23-24rekin.

8. Euskaltel-euskadira etortzeko gogorik ba al duzu? Zergatik?
ni

Epa:

Bai badut gogoa. Hasieratik nire naiha hori izan da, hona etortzea eta oraindik horretan ari naiz. Euskaltel-Euskadi talde handi bat delako eta gainera etxetik gertu eta lasterketarik onenak korritzeko aukera ematen duelako. Baita ere taldeko jende gehiena ezagutzen dudalako eta beraiekin harreman ona dudalako.

9. hegoafrikan korritzea baino nahiago omen duzula urtebete korritu gabe egotea entzun dut. Egia al da??
nuebas jeneraziones

Epa!

Beraiekin azkeneko aldiz hitz egin nuenean hori komentatu zidaten, beraiekin ez banuen korritzen ez nuela inorekin korrituko. Nik esan nioen ekipo hartatik edo beste italiko talde batetara alde egingo banu beraiek hartu duten jarrera ulertuko nuela. Baina ulertzen ez nuena da etxeko talde batetan korritzeko eskaintza eduki eta beraiek ez arrazoitzea hori, sudafrikako talde batetara eramatea. Taldea berez Italikoa da, baina patrozinadore nagusiak Sudafikakoak dira. Hori esan zidatenean erantzun nien nahiago nuela urtebete korritu gabe egotea.

10. Nola dago une hotan Mercatonen egoera? Eta zu zein egoretan zaude beraiekin?
Jon

Momentuz Mercatonek ez du talderik ateratzen. Hori da egoera. Ni eta beste lau txirrindulari gaude soziedade batekin sinatuta eta horko buruak, Boifavak, dio berak esaten duen taldean korrituko dugula. Bi urtetarako sinatu genuen eta oraindik beste urtebete gelditzen zaigu. Barworld-ek elkarte horretako akzio guztiak erosi zituen eta horrekin batera gure eskubide guztiak. Nire ustez gure iritziak kontatu beharko luke, gure etorkizuna erabakitzen delako, baina mometuz ez da hala gertatzen. Adibidez, elkarte batek 45 txirrindulari baditu gero berak erabakitzen du zein taldetan korrituko duten, beraiek saltzen gaituztelako, eta etekinak ateratzen dituzte salmenta horiekin.

11. Zein izango duk hire aurtengo helburua Euskaltelera etortzen bahaiz? Eta etortzen ez bahaiz?
Antonio

Egurdi on Antonio!

Etortzen banaiz hasiera batetan Iban Mayok korritzen dituen lasterketa berdinetan parte hartzea da helburua, berarekin batera. Helburu bezala berak korritzen ez duen karrera bat edo beste izango nuke, baina orain momentuz ez dakit zer gertatuko den. Etortzen ez banaiz pentsatzen dut Italiko egutegia egingo dugula eta hango lasterketak korrituko ditudala, aurten egin dudan bezala.

12. Kaixo Joseba, zein bizikleta marka erabiltzen duzue? Talde guztiak bizikleta berdina erabiltzen duzue edo bakoitzak berea aukera dezake? ondo pasa gabonak eta zorte on!!
Eneko

Eskerrik asko eta berdin Eneko!

Aurten Carrera markakoa erabili dut. Tadeko txirrindulari guztiak bizikleta bera erabili dugu Pantanik ezik. Pantaniri bizikleta berezia prestatu zioten, arin bat, 5-6 kilotako bizikleta. Gaur egun bizikleta guztiak ia berdinak dira, denak oso onak direlako. Taldeek beraien artean bizikleta desberdinak ematen dituzte, baina ez dago alde handirik batetik bestera. Materiala beti berdina izaten da aluminioa eta karbonoa.

13. Aupa Erreka!galdetu nahi niakena zera dek, Italiako bizimodua gogorra egin alzaiken eta Mercatone taldean Pantani-ri buruz zer hitzegiten zen. Holako bildurgarria izatetik, horrela amaitzea!!!Hi animo ta ea suertie daukeken!!!!
Iñaki Etxeberria

Eskerrik asko!

Bai gogorra egin zait niri. Ikusi dudalako etxetik kanpora ibiltzeko ez dudala asko-asko balio, abenturan eta ibiltzeko. Beste jende batek balio du baina nik ez gehiegi. Atzerritar bakarra nintzen taldean eta hotelean beti bakarrik egoten nintzen, azkenerako erre egiten zara egoera horrekin.

Pantanirenari dagokionez, azken aldian animoz ez zegoela oso ondo komentatzen zen, batxe bat pasatzen ari zela. Giroa eta gero pare bat hilabatetan inork ez geneun bere berririk izan, ez genekien non zegoen.

Panatanik persekuzio handia izan du doping-a dela eta. Nire ustez, horrek ere zer ikusia izan du amaitu duen bezala amaitzeko, epaiketatik epaiketara ibili baita.

14. Aranaga Belgira aldera doa eta Ormaetxea azkoitiarra ere pasa da profesionaletara. Zer gomendatuko zenioke zuk biei? Eta Aranagari, konkretuki, kanpoan esperientzia gehiago daukazunez gero? Ondo ibiliko al direla iruditzen al zaizu? Zer espero behar dugu Aranaga eta Ormaetxearengandik? Eskerrik asko, eta zorte on!
Josu

Lasai hartzeko gomendatuko nieke, hasiera batetan behintzat. Profesionaletara pasatakoan ilusio handia izaten da, oso handia. Gauzak ondo egitea nahi izaten da eta askotan okerrago ateratzen dira. Denboraldia otsailean hasten da eta urria iristeko luze jotzen du. Gauzak lasai egitea hobe da, emaitza hobeagoa izaten delako.

Aranagari gomendatuko nioke, irekia izatea kanpoko jendearen lagun egiteko. Behin ere ikusi ez duen jendea ezagutuko du eta beti hobe da denekin ahalik eta ondoen ematea, tratu ona izatea.

Nik pentsatzen dut bi hauek ondo ibiliko direla. Afizionatuetan biek demostratu dute balio dutela eta orain profesionaletan beste salto bat dago, eta hori asimilatuz gero dena errezagoa da, erritmoa hartzea eta hori guztia. Espero, ahalik eta onena espero behar da, nik ondo ibiliko direla pentsatzen dut.

15. Aurreko erantzunean esan duk Mayok korrituko lukeen karrera beraietan hartuko hukeela parte. Horrek zer esan nahi dik, Mayok eskatu duela hi fitxatzea? Bestela, zer harreman daukak Mayorekin? Ondo ezagutuko hau, ezta?
eneko

Aupa Eneko:

Berak gomendatu du ni fitxatzea Euskaltel-Euskadin. Berak nerekin oso harreman ona du, eta Tourra eta gero deitu zidan bi txirrindulari eskatu behar zituela esanez. Bi horietako bat ni izatea pentsatu zuen eta nire iritzia galdetu zidan horri buruz. Komentatu zioten nik Italian denboraldi ona egin nuela eta horregatik nirekin akordatu zen. Niri ondo iruditu zitzaidan Euskaltelekin fitxatzea talde handia delako eta etxekoa delako.

Mayorekin afizionatuetan talde berdinean korritu genuen, eta urtean zehar, korritzen ziren buelta gehinetan berarekin gela berdina konpartitzen nuen. Hortik harreman on bat sortu zen eta askotan egoten gara. Ondo ezagutzen gara elkar. Lagun onak gara.

16. Kaixo, Joseba. Azpeitira etorrita, zenbateko laguntza (morala) ematen dik herrian dagoen hire aldeko taldeak?
txomin

Egurdi on Txomin!

Aurten karrera batean egon dira, Euskal bizikletan, Euskal Herrian korritu dudan bakarrean. Han dexenteko zalaparta sortu zuten eta niretzat pozgarria da hori. Datorren urtean hemen korritzen badut seguru karrera gehiagotara joango direla eta taldea handitzen joango dela. Peñako bazkaria izan genuenean ere 80 bat lagun bildu ginen, eta lehen urtea izateko oso ondo dago hori.

Agurra

Denbora derrepente pasa zait. Galderak ondo egon dira eta zuen zalantzak argitzeko balio izan badute ni gustora geldituko naiz. Eskerrik asko galderak bidali dituzuen guztioi eta hurrengo batera arte.