Elkarrizketak online

Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal

Erotikan plax!-eko kideak | Elkarrizketa online
2017-02-06 12:30

Arremanitz kooperatibako kideak dira Haizea Egiguren Iriarte eta Edurne Mendizabal Tolosa, Harremonak egitasmoaren arduradunak. Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak sustatuta hezkidetza, tratu onak eta sexualitate gaiak lantzen dituzte. Harremonaken protagonistak gazteak direnez bailarako ikastetxeetan aritzen dira buru belarri. Egitasmo horren barruan kokatzen da Plax! sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua ere. Aurrez aurreko zerbitzuan Edurne Mendizabal Tolosa aritzen da, hilean 6 orduz, Sindikatu Zaharrean.

 

Aitor Gorrotxategi

EAJren zerrendaburua | Elkarrizketa online
2015-05-12 19:30

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategai diren guztiei elkarrizketa digitala egiteko aukera eskaini die Uztarria.com-ek. EAJ zerrendaburua da Aitor Gorrotxategi, eta koalizioak herrirako dituen asmoez-eta galdetzeko aukera duzu hemen.

 

Eneko Etxeberria

EH Bilduren zerrendaburua | Elkarrizketa online
2015-05-11 16:00

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategai diren guztiei elkarrizketa digitala egiteko aukera eskaini die Uztarria.com-ek. EH Bilduko zerrendaburua da Eneko Etxeberria, eta koalizioak herrirako dituen asmoez-eta galdetzeko aukera duzu hemen.

 

Javier Maiz eta Javier Lazkano

Antxieta Arkeologia Taldeko kideak | Elkarrizketa online
2015-03-18 17:00

Antxieta Arkeologia Taldekoek hainbat aurkikuntza egin dute azken hilbeteetan. Hala nola, Zestoako Erlaitz haitzuloan labar arte paleolitikoko grabatuak, Zestoako Danbolinzulo koban 18.000 urte baino gehiago dituzten pinturak eta Azpeitiko Ezkuztan duela 14.500 urte inguruko apaindutako bi haga. Arkeologoak Uztarrian izango dira elkarrizketa digitalean, erabiltzaileen galderei erantzunez.

 

Ion Etxeberria

Erremontista | Elkarrizketa online
2015-01-16 16:00

Pasa den abenduaren 20an lortu zuen Ion Etxeberriak Binakako Erremonte Txapelketako hirugatrren txapela. Erremontista Uztarrian izango da elkarrizketa digitalean, erabiltzaileen galderei erantzunez.

 

Itziar Elias

Euskal Antzerkizale Elkarteko koordinatzailea | Elkarrizketa online
2014-11-06 12:00

XXXII. Euskal Antzerki Topaketen harira, Euskal Antzerkizale Elkarteko (EHAZE) koordinatzailea Uztarrian izango da elkarrizketa digitalean. Azpeitian du egoitza elkarteak, eta EHAZEren nondik norakoez-eta ariko da Elias, erabiltzaileen galderei erantzunez.

 

Ekain Artola, Jon Ibarzabal eta Mikel Zaldua

Skandalue elektrotxarangako kideak | Elkarrizketa online
2014-09-18 18:00

Duela urte batzuk sortu zuten zenbait azpeitiarrek-eta Skandalue elektrotxaranga. Harrezkero Euskal Herri osoko hainbat txokotan ibili dira kalez kale, festak girotzen. Elektrotxarangako kideak dira Artola, Ibarzabal nahiz Zaldua, eta Uztarrian izango dira taldearen nondik norakoez hitz egiteko.

 

Kepa Peñagarikano

Pilotaria | Elkarrizketa online
2014-07-16 15:00

Hamahiru urtez pilotari profesional izan ondoren, pilotalekuei agur esango die Kepa Penagarikanok. Asperekin aritu da azpeitiarra azken hiru urteotan, eta enpresak ez dio kontratua berrituko. Baliteke, Azpeitian, saninazioetan, jokatzea profesionaletako azken partida. Pilota munduko ibilbideaz-eta ariko da Penagarikano Uztarria.com-eko elkarrizketa digitalean.

 

Gaizka Larrañaga

Arkitektoa | Elkarrizketa online
2014-06-10 17:00

Plaza eraberritzeko Udalak proposatu dituen hiru proiektuen egileak Uztarria.com-en izango dira, elkarrizketa digitalean. Landatek estudioko Gaizka Larrañagak egin du proiektuetako bat, eta proiektu horren xehetasunez ariko da elkarrizketa 'on line'-an.

 

Maider Olaizola

Arkitektoa | Elkarrizketa online
2014-06-10 16:00

Plaza eraberritzeko Udalak proposatu dituen hiru proiektuen egileak Uztarria.com-en izango dira, elkarrizketa digitalean. Irudika estudioko Maider Olaizolak egin du proiektuetako bat, eta proiektu horren xehetasunez ariko da elkarrizketa 'on line'-an.

 

Xabier Rezabal

Arkitektoa | Elkarrizketa online
2014-06-10 15:00

Plaza eraberritzeko Udalak proposatu dituen hiru proiektuen egileak Uztarria.com-en izango dira, elkarrizketa digitalean. Bi RG estudioko Xabier Rezabalek egin du proiektuetako bat, eta proiektu horren xehetasunez ariko da elkarrizketa 'on line'-an.

 

Iban Amenabar eta Oihan Amezua

Ezinean musika taldeko kideak. | Elkarrizketa online
2014-04-28 18:00

Bueltan da Ezinean taldea, urte batzuk kontzerturik eman gabe egon ostean. 'Berriz' diskoa kaleratu dute, eta kontzertu ugari eskaintzen ari dira. Taldeaz eta beste hainbat kotuz arituko dira Iban Amenabar (ahotsa eta baxua)eta Oihan Amezua (bateria) Uztarriaren elkarrizketa digitalean.

 

Josu Albero eta Ekaitz Martinez

Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikako kideak | Elkarrizketa online
2014-03-27 18:00

Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak 'Eskutik eskura' erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna antolatu du datorren ostiralerako (hilak 29). Hainbat ekimen izango da egun osoan zehar. Ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza-kate erraldoiari bultzada emateko asmoz antolatu dute eguna. Albero eta Martinez Uztarrian izango dira, Gure Esku Dago dinamikaren nondik norakoez hitz egiteko.

 

Jagoba Beobide

Futbol jokalaria | Elkarrizketa online
2014-02-27 16:00

Bigarren mailako sailkapeneko jaitsiera postuetan da Alaves taldea. 2012az geroztik bertako jokalaria da Beobide. Aurretik, Sansen, Real Unionen eta Cordoban ibili zen azpeitiarra. Futbol munduko ibilbideaz hitz egiteko Uztarrian izango da Beobide.

 

Alex Berasategi

Argazkilaria | Elkarrizketa online
2014-01-16 16:30

Kirolgi Fundazioaren XII. Kirol Argazkien Lehiaketan saria eskuratu zuen duela aste batzuk Alex Berasategi azpeitiar argazkilariak. Argazkien munduko ibilbideaz hitz egiteko Uztarrian izango da Berasategi.

 

Unai Iparragirre

Txirrindularia | Elkarrizketa online
2013-11-07 16:00

Txinako Itzulian lan txukuna eginez bukatu zuen urri hasieran profesionaletako bere lehen denboraldia. Euskadi Fundazioa desagertu ondoren, ordea, etorkizuna argitzeko dauka Txipak.

 

Joanes Otamendi eta Iker Arakistain

Ilunpe Pilota Elkarteko zuzendaritzako kideak | Elkarrizketa online
2013-09-26 12:00

Zuzendaritzan lekuko aldaketarekin ekin dio ikasturte berriari Ilunpe Pilota Elkarteak. Zuzendaritza berriko bi kide, Joanes Otamendi eta Iker Arakistain, gonbidatu ditugu Uztarria.com-era, erabiltzaileen galderak erantzun ditzaten.

 

Olatz Izagirre eta Luis Alberdi

Azoka Herritik ekimeneko kideak | Elkarrizketa online
2013-07-26 18:00

Irailaren 20an, 21ean eta 22an azoka berezia egingo da Azpeitian. "Herritarrok eta herritarrontzako antolatutakoa" izan nahi du Azoka Herritik ekimenak, eta Azpeitiko ekonomia sustatzen laguntzeko bide bat. Herriko hainbat erakunde, talde eta eragile daude tartean. Horiek ordezkatuz, proiektuaren abiapuntuez eta irailerako antolatu nahi dutenaz hitz egiteko, Olatz Izagirre eta Luis Alberdi Uztarrian izango dira uztailaren 26an, ostirala, 18:00etatik 19:00etara, elkarrizketa digitalean. Animatu eta bidali zuen galderak!

 

Iban Arregi

Berria Taldeko kontseilari ordezkaria | Elkarrizketa online
2013-07-12 15:00

Ekainaren 1ean izendatu zuten Iban Arregi Berria Taldeko kontseilari ordezkari. Kargu berriaz eta beste euskarazko hedabideez-eta hitz egiteko, Arregi Uztarrian izango da.

 

Irati Labaka eta Mikel Maiz

Ernaiko kideak | Elkarrizketa online
2013-06-11 19:00

Joan den martxoan sortu zen Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundea, Zukgua prozesu eratzailearen ostean. Azpeitian ere osatu dute taldea, eta zuek egindako galderei erantzuten Uztarrian izango dira Labaka eta Maiz Ernaiko kideak.

 

Emaitzak: 82 | Orriak: 1 2 3 4 5