Besterik

Bukatu dira oporrak

Uztarria.com | 2002-09-02 : 13:09 | Besterik

Iraila heltzearekin batera jende askorentzat oporren amaiera izaten da eta guretzat ere bai. Gaurtik aurrera betiko martxa hartuko du Uztarria.com webguneak. Beraz, norbaitek albisteren bat edo iritziren bat eman nahi izanez gero bidali besterik ez du webguneko albiste eta iritzien atalera.

Bi aste barru zabalduko da Loiolako Basilika, hilaren 19an

Uztarria.com | 2002-07-10 : 12:07 | Besterik

Loiolako Basilika uztailaren 19an zabalduko da bi urtez berritze lanengatik itxita izan ondoren. Irekitze ekitaldian Donostiako Orfeoiak emanaldia eskainiko du eta bertan izango dira Gizpuzkoako Foru Aldundiko arduradunak.

 

Oporraldi eta bidaietan kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak izan kontuan

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa | 2002-07-09 : 12:07 | Besterik

Abuztua gainean da eta asko oporraldiak kanpoan pasatzeko asmotan izango da. Baina gutxi batzuk jakingo dute bidai eta oporraldietan kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak. Hona hemen maiz gertatzen diren bi egoeren berri: aire bidaietan ekipajea galtzea eta Overbooking-a.

Lurrin trenak martxan Tren Museoan

Uztarria.eus | 2002-07-08 : 13:07 | Besterik

Uztaila eta abuztuan Tren Museotik Lasaoko tren geltokia arteko ibilbidea lurrin trenean egiteko aukera izango da. Tren Museoak, ehun urtetik gora dituen Aurrera lokomotorea eta Pagoa eta Haritza 1925ean eraikitako bidaiarientzako bagoiak jarriko ditu martxan.

Zine Klub Elkartearen liburua aurkeztu zen larunbatean

Uztarria.com | 2002-07-08 : 12:07 | Besterik

Larunbatean aurkeztu zen Azpeitiko Zine Klubak bere 25. urteurrena dela-eta argitaratu duen liburua. 25 urte Fotograma artean liburuan elkarteak egindako ibilbidea biltzen da: proiektatutako filmak, taldeak berak egindakoak, antolatutako zine ikastaroak... Datorren larunbatean bertan afaritarako bilduko dira 25. urteurrena ospatzeko.

 

Tren Museoan Festina erlojuen iragarkia grabatzen ari dira

Uztarria.com | 2002-06-28 : 19:06 | Besterik

Festina erloju etxea ehun urte betetzen dituela-eta iragarki bat grabatzen ari da egunotan. Iragarki horren zatitxo bat Azpeitiko Tren Museoan grabatu dute gaur egun osoan. Hilabete barru estatuko telebistetan ikusgai izango da.

 

Kamioi bat trenbidera erori da Loiola 91 aurrean

Uztarria.eus | 2002-06-24 : 19:06 | Besterik

Gaur 14:00ak aldera kamioi bat trenbidera erori da GI-631 errepidean Eskusta eta Enparangain artean dagoen zubitik, Loiola 91 aurrean. Kamioi gidaria F. U.G. errezildarra da, eta Zumarragara eraman dute.

 

Aisialdi eskeintzen berri emateko gurasoentzat bilerak antolatu dira aste honetarako

Uztarria.eus | 2002-06-24 : 17:06 | Besterik

Uda 2002 programan parte hartuko duten haur eta gazteen gurasoentzat bilerak antolatu dira aste honetarako. Bilera hauetan, aisialdi eskaintza ezberdinen programa eta bestelako gaiak landuko dira. Guztira 203 haur eta gaztek eman dute izena, eta 23 begirale arituko dira lanean.

Asteburuan San Juan festak ospatuko dira Urrestillan

Uztarria.eus | 2002-06-21 : 18:06 | Besterik

Asteburuan hasiko dira Urrestillako San Juan Jaiak, igandeko txupinazoarekin. Baina aurretik zenbait ekintza era antolatu dira: pilota partidak, ostiralean eta herri krosa, larunbatean.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

ELA eta LAB sindikatuek Greba Orokorrerako deia egin dute ekainaren 19rako

Uztarria.com | 2002-06-17 : 19:06 | Besterik

Espainiako Gobernuak egin nahi duen Lan Erreforma dela eta ELA eta LAB sindikatuek ekainaren 19rako lan uztea eskatu dute. Dagoeneko Azpeitiko hainbat enpresa deialdira atxiki dira, eta ez dute lanik egingo asteazkenean. UGT eta CCOO-ek ekainaren 20rako egin dute deialdia, ostegunerako.

Bihar Organu Dohaintza Eguna ospatzen dela eta, sentsibilizazio kanpainari ekingo zaio

Uztarria.com | 2002-06-04 : 17:06 | Besterik

Ekainak 5ean Organu Dohaintzaren Eguna dela-eta, Gipuzkoako Giltzurrun Gaixoen Elkarteak (Alcer Gipuzkoa) Dohaintza Astea antolatu du Alcer Euskadirekin batera, ekainaren 3tik 9ra arte. Sentsibilizazio kanpaina honen baitan informazio mahaiak jarriko dira asteburuan Gipuzkoako hainbat herritan, baita ere Azpeitian.

 

Mila erabiltzaile Azpeitiko KzGunean

Uztarria.com | 2002-06-03 : 18:06 | Besterik

Urriak 5ean ireki zen Azpeitian KzGunea eta ordundik herritar asko izan dira bertan izena eman dutenak. Hori dela eta, maiatzaren 30ean izena eman zuen 1000. pertsona saritzea nahi izan dute. Irabazlea Idoia Azurmendi azpeitiarra suertatu da eta opari bezala 180 euro jaso ditu Ukabi dendan gastatzeko.

 

Drogomenpekotasunen Aurre Hartze Mahaiak Tabakorik Gabeko Egunerako ekitaldi ezberdinak antolatu ditu

Uztarria.com | 2002-05-29 : 11:05 | Besterik

Drogomenpekotasunen Aurre Hartze Mahaiak maiatzaren 31ean Tabakorik Gabeko Eguna ospatzen dela-eta hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaiaren inguruan gazteak sentsibilizatu asmoz hitzaldiak, txontxongilo emanaldia eta bideo-foruma izango dira ostiral eta larunbata bitartean.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Maria Angeles Artolak salatu duenez, Venezuelan jazarpenak eta erasoak izan ditu

Uztarria.com | 2002-05-22 : 20:05 | Besterik

Venezuelatik Espainiaratzeko eskaera duten sei errefuxiatu euskaldunen bi emaztek Venezuelako Fiskaltza Nagusiaren aurrean "jazarpenak eta erasoak" izan dituztela salatu dute. Maria Angeles Artola azpeitiarra da erasoak salatu dituen emazteetako bat; deportatu politikoa da Artola bera.

'2002ko Udako Programa'rako begiraleak behar dira

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoa | 2002-05-17 : 11:05 | Besterik

'2002ko Udako Programa'ren baitan antolatzen diren udaleku irekieetarako begiraleak behar dira. Udalekuak uztailean izango dira, eta datuak aurkezteko azken eguna maiatzaren 28a da.

Gazumeko parke eolikoa erreserban geratuko da momentuz

Uztarria.com | 2002-05-16 : 12:05 | Besterik

Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Eolikoaren (EAE) Lurralde Plan Sektorialaren baitan Gazumen parke eolikoa egiteko aukera oraingoz ez da baztertzen.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

'Bazkaria poxpolotan' laburmetraiaren aurkezpena

Uztarria.com | 2002-05-10 : 18:05 | Besterik

Gaur gaueko hamarretan, Zestoako Kultur Etxean Azpeitiko Natatxa Films taldeak ekoiztutako Bazkaria poxpolotan laburmetraia ikusteko aukera izango da.

 

Uztaro haurtzaindegia datorren ikasturteari begira jarri da

Uztaro haurtzaindegia | 2002-05-08 : 12:05 | Besterik

Dagoeneko Uztaro haurtzaindegia 2002-2003 ikasturteari begira jarri da. Horretarako, haurtzaindegia bera ezagutzera eman nahi da. Uztaro haurtzaindegia 0-3 urte bitarteko umeak zaindu eta hezitzen 28 urteko esperientzia duen zentroa da.

 

Igerileku estaligabeko zerbitzuen kudeaketarako lehiaketa ireki da

Uztarria.eus | 2002-05-03 : 18:05 | Besterik

Alkatetzak, 2002ko apirilaren 17an egindako bilkuran, prozedura ireki bidez eta lehiaketa erabiliz, Azpeitiko igerileku estaligabean sokorrismo, harrera, garbiketa eta mantenimendu zerbitzuak emateko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen.

Berdura Plaza atzean lurpeko aparkalekuak egitekotan da Udala

Uztarria.com | 2002-04-30 : 13:04 | Besterik

Udala Berdura Plaza atzean eta Enparan Kaletik Perez Arregi Plazara doan lur zatian lurpeko aparkalekuak egitekotan da. Hala dio gaur Deia egunkarian argitaratutako berriak.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 1194 | Orriak: 1 2 3 4 ... 53 54 55 56 57 58 59 60