Besterik

Goienetxe Fundazioko kideek eskulanen postua jarri dute azokan

Uztarria.eus | 2016-12-20 : 10:53

Azpeitiko Antxieta egoitzan bizi eta bertan lanean aritzen diren Goienetxe Fundazioko kideek postua jarri dute gaur, asteartea, asteroko azokan. Fundazioko erabiltzaileek eskuz egindako bufandak, kafe kapsulekin egindako bitxiak eta giltzatakoak ...

Poltsa konpostagarriak herriko hainbat saltokitan eskuratzeko aukera izango da aurrerantzean

Uztarria.eus | 2016-12-19 : 13:53 | Besterik

Babesa arropa dendan, Itzira tabernan, Xiriako kafetegian eta Jose Artetxeko tabako dendan egongo da poltsak jasotzeko aukera, doan.

 

Otamendi erloju dendaren 100. urteurrena ospatu dute

Uztarria.eus | 2016-12-19 : 10:08

Mende bat bete du Otamendi erloju dendak, eta joan den zapatuan, abenduaren 17an, negozioaren 100. urteurrena ospatu zuten erloju dendan bertan. Poesia errezitaldia eta musika izan ziren, besteak beste, eta ...

Orkatzeko ke erauzgailuak su hartu du

Uztarria.eus | 2016-12-15 : 18:33

Orkatz Kultur Elkarteko sukaldeko kanpai edo ke-erauzgailuak su hartu du arratsean. Erre usaina eta kea nabari zitezkeen kalean. Ez da inor zauritu, baina suhiltzaileen hiru kamioi joan dira tokira, Erdikaleraino ...

Gabonetako ipuin eta liburu bilketa egingo du ISBk aste honetan

Uztarria.eus | 2016-12-12 : 11:45 | Besterik

Oparirik gabe haurrik ez lelopean, Iraurgi Saskibaloi Taldeak Gabonetako ipuin eta liburu bilketa egingo du aste honetan zehar. Liburuak eta ipuinak eman nahi dituen herritar orok egin dezake ekarpena, materiala ...

Bihar aldaketak izango dira Zumaia-Zumarraga autobus lineako geltokietan

Uztarria.eus | 2016-12-12 : 10:53 | Besterik

Santa Lutzitako feria ospatuko dute bihar Zumarragan, eta hori dela eta aldaketak izango dira UK06 lineako geltokietan, bi noranzkoetan.

Azpeitiko merkatarien Gabonetako kanpaina, abian

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | 2016-12-07 : 14:33 | Besterik

Gabonetako zozketa, erakusleiho lehiaketa, erosketa bonoen salmenta, eta umeentzako jolas parkea antolatu dituzte, besteak beste. Horrez gain, Gabonetako kaleko argien kontratrazioan ere lagundu du Bertanek.

Ez da proiekturik aurkeztu sansebastianetako karroza lehiaketara

Uztarria.eus | 2016-12-07 : 10:59 | Besterik

San Sebastian Eguneko karroza enkargu bidez egitea erabaki du Udalak. Horretarako azken urteetan karroza egin duten hainbat herritarrekin bilduko da.

 

Stop-a buruz behera?

Uztarria.eus | 2016-12-07 : 09:07

Joan den astelehenetik daude martxan Azpeitia-Beizama autobus lineako geltoki berriak. Horiek direla eta, hainbat bide seinale jarri dituzte. Astelehenean, geltokiak martxan jartzearekin batera, jarri zituzten bistan bide seinaleak, eta hara ...

Abenduko lehen odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus | 2016-12-06 : 09:52 | Besterik

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute hitzordua, anbulatorioan. Hil honetan bi egunetan izango da odola emateko aukera, eta abenduaren 28an izango da bigarren hitzordua.

Gaur amaituko da V. Erakusleiho Lehiaketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | 2016-12-05 : 09:26 | Besterik

Azken urteetan bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak herriko merkataritza gune edota dendetako erakusleiho lehiaketa antolatu ...

Azpeitiko Gazte Mugimenduaren topaketetako ondorioak, plazara

Uztarria.eus | 2016-12-05 : 09:54

Joan den zapatuan, abenduaren 3an, eman zioten amaiera Azpeitiko Gazte Mugimenduaren Topaketei, lan ildoen batzarretan ateratako ondorioak aurkeztuta. Aisialdi eredua, feminismoa, etxebizitza eta hezkuntza izan dira hiru astez landu dituzten ...

Azketako iturriko lauburua kendu dute

Uztarria.eus | 2016-12-01 : 11:21

Xoxotera bidean dagoen Azketako iturrian duela aste batzuk jarri zuten lauburua kendu dute. Urteetan leku berean zegoen Jesusen Bihotzaren irudiaren gainean jarri zuten lauburua, eta orain egurrezko xafla hori kendu ...

»» Erantzunak: 1 (gurutz)

Hurrengo astean azoka astelehenean izango da

Uztarria.eus | 2016-12-01 : 11:05 | Besterik

Asteartea jai eguna dela eta, astelehenean, abenduaren 5ean, egingo dute asteroko azoka. Hileko ganadu feria, berriz, abenduaren 14an izango da.

 

Xaguxatar parkeko zati bat itxi dute Ingurugiro Etxeko obrak direla eta

Uztarria.eus | 2016-11-30 : 13:04

Ingurugiro Etxea Museoan berogailu sistema berria jartzen ari dira, eta hori dela eta, Xaguxatar parkeko zati bat itxita dago. Orain arte Ingurugiro Etxean izan duten berogailu sistema "zaharkituta" dagoela adierazi ...

Abenduaren 5ean amaituko da V. Dendarien erakusleiho lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | 2016-11-29 : 10:52 | Besterik

Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Iraurgi ikastetxeko ikasleek eskerrak eman dizkiote Udalari egin zituzten proposamenak kontuan hartzeagatik

Uztarria.eus | 2016-11-29 : 10:43

Iraurgi ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek Nor gara gu, zer gara gu: azpeitiarrak! izeneko proiektua landu zuten joan zen ikasturtean. Orduan ikasleek jolas-parkeen balorazioa egin zuten, horiek hobetzeko zer ...

'10 Bitxiak' saria jaso du Kimu Batek

Uztarria.eus | 2016-11-28 : 10:42 | Besterik

"Balio azpimarragarriak eta prestigioa transmititzeagatik" nabarmentzen delako saritu dute Azpeitiko paisajismo enpresa. 

 

Erabakiaren Aroa sostengatzeko Urteberriko Saria salgai dago Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | 2016-11-25 : 12:58 | Besterik

Urteberriko Saria jarri du martxan Gure Esku Dagok. Txartelak salgai daude 5 eurotan honako tabernetan: Etxe Zuri, Orkatz, Korrale, Zuhatz, Sanagustin, Berdie, Izaro eta Urola.

 

Begoña Arakistainek irabazi du 'Erosi Azpeitian Berriaren eskutik' kanpainako saria

Uztarria.eus | 2016-11-24 : 14:26 | Besterik

Berrialagun diren denden artean Berria egunkarian publizitatean gastatzeko 1.000 euroko saria ere zozkatu dute. Luma kopistegiak eskuratu du sari hori. 

 

Emaitzak: 1194 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 57 58 59 60