Uztarria.eus-ek honako atal honetan bilduko ditu aurtengo sanjoanetako eduki guztiak.
Susto eta guzti, bukatu dira sanjoanak

Maialen Etxaniz eta Aitziber Arzallus 2023 eka 27 Azpeitia

Ostiraletik plazaren erdian zutik zegoen lizarra botatzeko garaian gertatu zen ezbeharra; zuhaitza ezohiko aldera erori zen, elizako eskaileretara hain zuzen. Sustoa handia izan zen, baina inork ez zuen minik hartu eta normaltasunez bukatu zituzten festak.