Sansebastianak 2016

Agur sansebastianei, hurrengo urtera arte

Uztarria.eus | 2016-01-21 : 11:30 | Festak

 

Bukatu dira 2016ko sansebastianak. Atzo, San Sebastian eguna, 23:15ean abiatu ziren Bustinzuriko Errebaletik banderaren jaitsierako danborradan parte hartu zuten sei taldeak: Alkartasuna, Oilagorra, Loiolabide-Zahar, Oñatzbideko gastadoreak, Zulozabal eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Helduen danborrada, bideoan

Uztarria.eus | 2016-01-20 : 11:37 | Festak

Atzo, San Sebastian bezpera, helduen danborradan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honakoa.

Umeek ez dute handien inbidiarik

Uztarria.eus | 2016-01-20 : 14:41 | Festak

Eguraldi bikainak lagunduta, ikuskizun bikaina eskaini dute umeen danborradako kideek San Sebastian egunaren eguerdi partean. Inazio Agirreri eskainitakoa izan da aurtengo karroza eta omenaldia plazan borobildu du Udalak, haren alargunari lore sorta emanez.

 

Berandutxo, baina kalean da zezena

Uztarria.eus | 2016-01-20 : 12:16

Hamabiak ondo jota zirela hasi da San Sebastian eguerdiko sokamuturra. 12:30ak arte ibiliko da, plazan. Arratsaldean, zezenzaleek tarte zabalagoa izango dute, 16:30ean hasita.

San Sebastian eguneko prozesioa egin dute

Uztarria.eus | 2016-01-20 : 11:37 | Festak

 

Atzo berandu bukatu arren, festa goiz esnatu da gaur, San Sebastian eguna, Azpeitian. Goizeko dianaren ondoren, zaindariaren irudiarekin prozesioa egin dute Alde Zaharreko kaleetan, mezaren aurretik. Urtero bezala, Ardozaleak eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Urrezkoa, zilarrezkoa, kolore guztietako danborrada

Uztarria.eus | 2016-01-20 : 00:56 | Festak

2016ko sansebastianak estreinatu ditu helduen danborrada jendetsu eta koloretsuak. Gauerdian, herriko bandera igo ondoren, omendu dituzte udaletxean Alkartasun eta Zezenzaleak taldeak 50. urteurrenagatik, eta Sanjuandegi eta Zokoa 25. urteurrenagatik. Bandera igotzerakoan, aurpegia estalita zuten lagun batzuk kioskoaren teilatura igo eta presoen aldeko pankartak erakutsi dituzte.

 

Dena prest eta orduak zenbatzen

Uztarria.eus | 2016-01-19 : 19:13 | Festak

 

Ordu gutxi falta dira aurtengo helduen danborrada hasteko, eta herritar ugari prestaketa lanetan dabil buru-belarri. Eguerdi partetik ile-apaindegietan dira gaur gaueko danborren desfilean aterako diren kantinerak eta banderadunak; soziedadeetan afariak ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Ikasleen ikuskizuna, San Sebastian bezpera berotzeko

Uztarria.eus | 2016-01-19 : 18:10 | Festak

 

Azpeitiko ikastetxeetako jolastokiak herriko plazaren pare izan dira San Sebastian bezperako arratsaldean. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain (Euskal Herrian zein Perdillegin) eta Iraurgi Ikastetxean gogotik astindu dituzte danborrak ...

»» Ikusi argazki guztiak (54)

Helduen danborradako azken entsegua, iruditan

Uztarria.eus | 2016-01-19 : 11:56 | Festak

 

Atzo, astelehena, izan zen helduen danborradako hirugarren eta azken entsegua. Azken momentura arte eguraldiari begira egon arren, plazan egin zen azken entsegua, estreinakoz. Horrela, danbor hotsek hartu zuten Azpeitiko plaza ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Karroza oparitu dio aitonari

Urola Kostako Hitza | 2016-01-19 : 11:52 | Festak

Inazio Agirre Ederti zenaren omenez karroza egin du Naiara Larrañagak, haren bilobak. Azpeitiarrak badaki "barrenak mugiaraziko" dizkiola San Sebastian egunak, oso berezia izan baita aitonaren omenezko lana egitea.

 

Urrezko atabalak

Uztarria.eus | 2016-01-18 : 19:24 | Festak

Alkartasuna eta Zezenzaleak taldeek 50. aldiz joko dute aurtengo danborradan. Historiak utzitako mila istorio dituzte bi taldeotako kideek. Uztarria herri aldizkariaren urtarrileko zenbakirako kontatu dituzte horietako batzuk. Uztarriaren 179. zenbakia den hori osorik irakur daiteke jada webgunean, PDF formatuan, hemen.

Helduen danborrada udaletxeko balkoitik ikusiko duten herritarrek jaso dute jakinarazpena

Uztarria.eus | 2016-01-18 : 16:54 | Festak

Joan den ostegun iluntzetik gaur goizeko hamarrak bitartean 80 azpeitiarrek eman dute izena eta Udalak zozketa bidez aukeratu ditu hogeiko zerrenda osatu dutenen izena.

 

Eguraldi txarra egiten badu Izarraitz pilotalekuan izango da helduen danborradako azken entsegua

Uztarria.eus | 2016-01-18 : 13:09 | Festak

Berez plazan zuten egitekoa hirugarren eta azken saioa, megafonia berria probatzea aldera, baina euriak baldintzatuko du azken erabakia. Umeen azken entsegua, hura bai, 16:00etan izango da Izarraitzen. 

Autobus zerbitzua indartuko dute bihar gauean

Uztarria.eus | 2016-01-18 : 11:46 | Festak

La Guipuzcoanak autobus zerbitzu berezia jarri du biharko, San Sebastian bezperarako. Azpeititik Azkoitira eta Azpeititik Zumaiara doazen lineak indartuko dituzte.

Danborrak berotu dituzte Sanjuandegin

Urola Kostako Hitza | 2016-01-18 : 10:25 | Festak

Sanjuandegi eta Loiolabide Zahar taldeak atera ziren atzo, igandea, eguerdian, betiko martxak joz, auzoko kaleetan zehar.

 

Bezperako danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dute hogei herritarrek

Uztarria.eus | 2016-01-15 : 12:00 | Festak

Izena emateko epea ireki du Udalak, e-posta bidez, astelehen goizeko 10:00ak arte. Hogeitik gorako zerrenda osatuz gero, astelehen eguerdian zozketa egingo dute. Atzo eman zuten egitasmoaren berri, aurtengo San Sebastian festen aurkezpenean.

 

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Umeek ere egin dute lehen entsegua Izarraitzen

Uztarria.eus | 2016-01-14 : 17:52 | Festak

 

Bezperan helduek egin bezala gaur, osteguna, San Sebastian eguneko umeen danborradan kalera irtengo diren ikasleak elkartu dira Izarraitz frontoian, lehen entsegu orokorra egiteko. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ...

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Helduen danborradarako prestatzen

Uztarria.eus | 2016-01-14 : 15:47 | Festak

Atzo, asteazkena, egin zuten Izarraitz frontoian sansebastianetako helduen danborradarako lehen entsegu orokorra; gaur izango dute danbor-jotzaileek han bigarren hitzordua eta astelehenean azkena, plazan. Uztarriak eta Urola Kostako Hitza-k atzoko ...

Gaur izango da helduen danborradako lehen entsegua

Uztarria.eus | 2016-01-13 : 09:19 | Festak

21:00etan izango da, Izarraitz pilotalekuan. Umeak, aldiz, bihar hasiko dira danborradarako entseguekin. 

 

Salgai daude sansebastianetako zapiak

Uztarria.eus | 2016-01-12 : 11:00 | Festak

Urtarrilaren 19ra bitartean egongo dira salgai Agirre, Belaetxe eta Kolpeka dendetan, lau eurotan.

Emaitzak: 23 | Orriak: 1 2