Karnabalak 2016

Sokamuturreko 121 bideo, eta 25 bidaltzaile

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2016-02-16 : 10:08 | Festak

Zezen Beltz elkarteak jendeari karnabaletako sokamuturreko bideo laburrak eskatu dizkio aurten, lehen aldiz, ikusentzuneko artxiboa osatzen joateko, eta emaitza ederra izan da: 121 bideo jaso ditugu, eta 25 lagunek bidali ...

Karnabalen inguruko balorazio "oso positiboa" egin du Udalak

Uztarria.eus | 2016-02-11 : 10:00 | Festak

Azaldu dutenez, "eguraldiak lagundu du eta ondorioz jende asko ibili da kalean, ostiraletik asteartera arte". Astearte Karnabala indartzeko ahalegina "nahi bezala atera ez" zela azaldu dute, eguraldiaren ondorioz. 

Sokamuturreko bideo batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2016-02-10 : 17:15 | Festak

Ari gara herritarrek bidalitako karnabaletako sokamuturreko bideoak YouTubera pasatzen, eta datorren astean jakinaraziko dugu zeini tokatu zaion bi lagunentzako afaria (bideoak igandera artean bidal daitezke 717770069 whatsapp zenbakira). Bitartean, hemen karnabal hauetako sokamuturreko eta zezen giroko bideoen lagin txiki bat. Eskerrik asko denoi!

Jai karnabal eguerdiko irteera. Josu Legarda-ereñoren bideoa:

Bideoa: Astearte goizeko kalejira eta sokamuturra

Uztarria.eus | 2016-02-10 : 12:10 | Festak

Atzo, Astearte Karnabala, goizaldeko kalejiraren eta sokamuturreko irudiekin bideoa osatu du Erlo Telebistak. Urtero moduan, ez zen aitzakiarik falta izan festarekin jarraitzeko eta jendetza ibili zen kantu ta dantza Udal ...

Helduen mozorro lehiaketako sarituak

Uztarria.eus | 2016-02-10 : 11:09 | Festak

 

Azken urteetan bezala, helduen mozorro lehiaketako sariak banatu zituen Udalak astearte goizaldean. Eguraldiak lagun izan zen eta hainbat herritarrek hori aprobetxatu zuten kalean mozorroen erakustaldiak egiteko. 

Banakako sarietan aurrena, 200 ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Urrestillan ere ospatu dituzte karnabalak

Uztarria.eus | 2016-02-10 : 10:15 | Festak

 

Atzo, asteartea, arratsaldean ospatu zituzten Karnabalak Urrestillan. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, ez zen mozorrorik eta festa girorik falta izan Txikuri pilotalekuan. Urtero gisan, askariaz gozatu zuten bertaratu zirenek ...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Zezenaren hileta haiek

Uztarria.eus | 2016-02-09 : 12:17 | Festak

Gaur, asteartearekin, bukatuko dira aurtengo karnabalak Azpeitian. 20:00etan plazara aterako duten suzko zezena izango da festetako azken hitzordua. Azken urteetan suzko zezenak bete du karnabalen agurrerako funtzioa, garai batean zezenaren hiletak betetzen zuena.

 

Kaleak bete mozorro Karnabal astelehenean

Uztarria.eus | 2016-02-08 : 13:47 | Festak

 

Mozorroak nonahi ikusi dira gaur, astelehena, eguerdi partean Azpeitiko kaleetan. Badira urte batzuk umeen karnabaletako desfilea familien mozorro festa bihurtu zela. Urtetik urtera indartzen dihoan joera da, mozorrotutako haurrekin batera ...

»» Ikusi argazki guztiak (46)

Beti bezain elegante

Uztarria.eus | 2016-02-07 : 14:06 | Festak

 

Eguraldia lagun, jendetza irten da gaur, Elegante Eguna, kalera festaz gozatzera. 12:00etan sokamuturra izan da eta sokamutil beteranoak izan dira gaurkoan sokaren arduradun. Itsasikoen artzai-inudeek ere egin dute urteroko ...

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Aitor Cordobak sokamutil izateari utziko dio karnabal hauetan

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2016-02-06 : 16:05 | Festak

(Elkarrizketa egin dio 'Uztarria' herri aldizkariak). Sokan jartzearen ametsa duela hamabost urte bete zuen. Karnabaletan jantziko ditu azkenekoz praka zuriak. "Zezena atera aurreko Erdikaleko giroa ederra dun”.

 

Euskal inauterien koloreek eta doinuek jantzi dute herria

Uztarria.eus | 2016-02-05 : 20:00 | Festak

 

Karnabaletako asteburu luzea hasi da Azpeitian. Aurtengo festetako egitarauaren lehen hitzorduak, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasle, irakasle eta gurasoen euskal inauterien kalejirak, ikusle mordoa elkartu du bere ibilbidean, eta kolorez, musikaz ...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Elegante Egunean gorbata nola jantzi ez dakizula? Hemen, argibideak

Uztarria.eus | 2016-02-05 : 18:01 | Festak

Mutil eta gizon asko, eta neska eta emakume batzuk ere bai, gorbata soinean dutela irtengo dira kalera igandean, Elegante Egunerako. Ez dira gutxi gorbata janzterakoan, ohitura faltagatik, korapiloekin ezinean ibiltzen ...

Beteranoak sokan jai karnabal eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2016-02-05 : 12:14 | Festak

Klasikoa bihurtzen ari da: jai karnabalean eguerdiko zezenean sokan, sokamutil ohiak. Aurten: Aitor Unanue, Iñaki Zuloaga, Haritz Segurola Xague, Fernando Arakistain eta Aitor Iriarte Txato. 12:00-12:30eko saioan ariko dira, Bergarako Zezenak ganadutegiko idisko batekin. Erretiratu zirenean, 'Uztarria'-k eta 'Urola Kostako Hitza'-k elkarrizketak egin zizkieten. Hemen haien datuak eta esan bana:

 

Karnabalak kamera atzetik

Uztarria.eus | 2016-02-05 : 11:45 | Festak

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek azken urteetan karnabaletan ateratako argazkiak ikusgai daude Sanagustin kulturgunean. Horren harira, Uztarria.eus-ek argazki elkarteko hainbat kiderekin hitz egin du, festa egun horietan bizitako esperientziak eta anekdotak hizpide.

 

Inautegia

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2016-02-05 : 10:10 | Festak

Gainean ditugu aurtengoak baina, "karnabalak noiz die" datozen urteetan?

-2016: Otsailaren 7an
-2017: Otsailaren 27an ...

Udal Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren kontzertua izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda | 2016-02-05 : 09:06 | Festak

Bertan dira karnabalak eta giroan sartzen joateko bihar, zapatua, kontzertua emango dugu Udal Musika Bandak ...

Ostegun Gizen ospatu dute San Martin egoitzan

Uztarria.eus | 2016-02-04 : 18:27 | Festak

 

Santa Ageda bezpera ez ezik, Ostegun Gizen eguna ere ospatu dute gaur Azpeitian. San Martin egoitzan egun honekin hasten dituzte urtero karnabaletako ospakizunak eta aurten ere hala egin dute. Mozorroak ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hemen dira karnabalak

Uztarria.eus | 2016-02-03 : 13:22 | Festak

Herriko erakusleihoetan apaingarriak, sokamuturra ikusteko barrerak prest, elegante eguneko jantziak armairutik aterata, mozorroen azken momentuko prestaketak eta festarako gogoa: gainean dira karnabalak. 

 

Astearte Karnabala indartu nahi du Udalak

Uztarria.eus | 2016-02-03 : 12:48 | Festak

Horretarako, egitaraua hobetzen saiatu da Udala. Sokamuturra eta kale ikuskizuna antolatu dituzte, besteak beste, "kalean giroa sortzeko asmoz". 

 

»» Erantzunak: 2 (andrex, Joks)

Bidali karnabaletan sokamuturrean grabatutako bideoak Zezen Beltzi

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2016-02-02 : 15:00 | Festak

Zezen Beltzek ekimen berri bat jarriko du martxan aurtengo karnabaletan: sokamuturreko bideo laburrak jaso nahi ditu, herritarrek telefono mugikorrez grabatutakoak. Helburua: sokamuturrean ikusentzuneko artxiboa osatzen joatea. Bideoa bidaltzen dutenen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dugu. Whatsapp zenbaki honetara bidali bideoak: 717 770 069.

Emaitzak: 24 | Orriak: 1 2