Uztarriak honako atal honetan bilduko ditu Euskararen Egunaren harira egindako ekintzen nahiz bestelako ekitaldien albisteak eta irudiak.
40 lagun inguru elkartu dira Elkargunean egin duten euskararen aldeko jaialdian

Ihintza Elustondo 2022 abe 03 Azpeitia

Euskararen aldeko jaialdia egin du Elkar-ekinek, Soreasuko Elkargunean. Azpeitira etorri eta euskalduntzen ari diren pertsona migratzaileen esperientziak entzuteko aukera izan dute bertaratu direnek.