Sansebastianak 2018

Goizez eta arratsaldez egingo dituzte bihar danborradak ikastetxeek

Uztarria.eus | gaur : 18:38 | Festak

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek ere festa giroan ospatuko dute San Sebastian bezpera.

 

Nekane Azpiazu: "Ikusi dutenek karroza oso azpeitiarra dela adierazi didate"

Urola Kostako Hitza | gaur : 12:29 | Festak

Lehen aldiz aurkeztu da azpeitiarra sansebastianetako karroza lehiaketara, eta sokamuturraren 500. urtemugan oinarritutako lana egin du. Arkitektura ikaslea "gustura" da egindakoarekin.

 

Ander Zubimendi eta Aitzol Odriozola, sokamutil berriak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 | atzo : 21:34 | Festak

Ander Zubimendi eta Aitzol Odriozola aurreneko aldiz ariko dira Azpeitiko sokamuturrean sokamutil, sansebastianetan. Azpeitiarrak dira ...

Autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte San Sebastian bezpera gauerako

Uztarria.eus | atzo : 16:20 | Besterik

Azpeititik Azkoitira bost autobus egongo dira, 02:00etan aurrena eta 06:10ean azkena; eta Zumaiara beste hiru, 02:30 eta 06:15 bitartean.

"Gazte alu" haiek 50.era iritsi dira

Urola Kostako Hitza | atzo : 15:16 | Festak

Arrantzale taldeak mende erdia beteko du San Sebastian bezperako danborradan, etzi. 1981ean danborra jotzen irten ziren lehen emakumeek jasoko dute oroigarria.

 

Dena prest urteko lehen festa handirako

Uztarria.eus | atzo : 12:16 | Festak

Ostiraletik igandera ospatuko diren sansebastianak aurkeztu zituzten atzo. 2.000tik gora lagunek hartuko dute parte danborradetan. Arrantzale taldeak 50 urte beteko ditu danborradan eta dagokion omenaldia jasoko du San Sebastian bezperako bandera igotzearen ondoren. Bestetik, Udalak aurten ere martxan jarri du helduen danborrada udaletxetik ikusi nahi duten herritarrentzako zozketa; hamar lagunek izango dute horretarako aukera.

 

Haurrak ere hasi dira atabalak astintzeko prestatzen

Uztarria.eus | atzo : 10:52 | Festak

Uztarria.eus-ek eta Urola Kostako Hitzak honako bideo hau grabatu zuten atzoko haurren danborradako lehen entseguan. Aste honetan, beste bi entsegu egingo dituzte danbor taldeek: gaur eta bihar, 16:00etan ...

Umeek ere hasi dituzte danborradarako entseguak

Uztarria.eus | 2018-01-16 : 16:34 | Festak

 

San Sebastian eguneko haurren danborradan parte hartuko duten haurrak eta gaztetxoak gaur, asteartea, hasi dira entseguekin. 16:00etan Izarraitz pilotalekuan elkartu dira ehunka ume, eta danborradako abestiak jo dituzte bata ...

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Sokamuturraren aurka elkarretaratzea egingo dute San Sebastian egunean, Azoka Plazaren aurrean

Uztarria.eus | 2018-01-16 : 15:51 | Gizartea

Sokamuturraren aurka eta animalien alde elkarrateratzea egingo dute Azoka Plazaren aurrean, hilaren 20an, San Sebastian egunean, 11:30ean.

Arrantzale taldea: amaierarik ez du

Uztarria.eus | 2018-01-16 : 11:09 | Festak

Arrantzale taldea 50. aldiz irtengo da helduen danborradan ostiralean, San Sebastian bezperan. 1969an irten ziren lehen aldiz arrantzaleak danborradan eta, besteak beste, talde horretan irten ziren aurrenekoz emakumeak danborra jotzen ...

Balkoietan jartzeko sansebastianetako banderolak salgai daude

Uztarria.eus | 2018-01-12 : 21:44

San Sebastian jaiak ate joka dira, eta etxeetako balkoietan sansebastianetako banderolak jartzera animatu nahi ditu Udalak herritarrak. Hori dela eta, herriko hiru dendatan eskuragarri jarri dituzte zapiak. Astearteaz geroztik salgai ...

Danbor taldeek hasi dute sansebastianetarako atzera kontaketa

Uztarria.eus | 2018-01-12 : 16:30 | Festak

Uztarria.eus-ek eta Urola Kostako Hitzak honako bideo hau grabatu zuten atzoko helduen danborradako lehen entseguan. Hiru zuzendari berri elkarrizketatu zituzten: Mikel Agirre (Mendizaleak), Maite Bikendi (Izarraitz Txoko) eta Ekain ...

Hasi dituzte danborradarako entseguak

Uztarria.eus | 2018-01-12 : 12:35 | Festak

 

Atzo hasi zituzten datorren astean ospatuko dituzten San Sebastian jaietako danborradetako entseguak. Hain zuzen ere, helduen txanda izan zen atzokoan, eta ehunka lagun izan ziren Izarraitz pilotalekuan danborrei hautsa kentzen ...

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Frutalde berria ere martxan

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2018-01-12 : 10:13 | Festak

"Soreasuuuuuuuko Sebastiaaaaan
motelooo!
Azpeitiiiiiiiiko zaindari,
motelo ostia!
Gaaaauu ta eguneeeez
zaaaaaaindu Azpeiti...".

Pin piribin pin ...

Danborradako abesti guztiak entzungai, Uztarrian

Uztarria.eus | 2018-01-11 : 09:42 | Festak

'Goizeko izarra' piezak, bost urte helduen danborradan

Uztarria.eus | 2018-01-10 : 18:12 | Festak

Duela bost urte, 2013an, gaurko egunez egindako entseguan erabaki zuten danbor taldeek San Sebastian bezperako helduen danborradan Goizeko izarra pieza jotzea. Entsegu berezi hartan danbor taldeetako zuzendariek danborrak eta txapak ...

Haurrek datorren astean egingo dituzte danborradarako entseguak

Uztarria.eus | 2018-01-09 : 15:35 | Festak

Datorren asteartean, asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte entseguak San Sebastian eguneko umeen danborradan aterako diren haurrek. Hiru egun horietan 16:00etan elkartuko dira Izarraitz pilotalekuan.

 

Ostegunean hasiko dira helduen danborradarako entseguak

Uztarria.eus | 2018-01-08 : 16:04 | Festak

Guztira, hiru entsegu izango dira: urtarrilaren 11n –osteguna–, urtarrilaren 16an –asteartea– eta urtarrilaren 17an–asteazkena–.

 

Zuzendari txikiak hasi dira danborradarako prestatzen

Uztarria.eus | 2018-01-04 : 17:19 | Festak

 

Erregeak iristeko daude oraindik, baina batzuk hasi dira dagoeneko San Sebastian festetarako prestatzen. Urtarrilaren 20ko umeen danborradan irtengo diren zuzendariak, eta bezperako helduenean zuzendari txiki arituko den bakarren bat ere ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)