Sanjuandegiko festak 2017

Umeentzako txirrindularitza proba jokatuko dute bihar, Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2017-06-09 : 13:33 | Kirolak

16:30ean hasiko da Mantangorri Saria, gaztentxoentzako txirrindularitza proba. Igandean, berriz, III. elkartasun krosa egingo dute; aurtengoan, Peruko umeen alde izango da. 

 

Alejandro Francok irabazi du Sanjuandegiko III. Xake Txapelketa Herrikoia

Uztarria.eus | 2017-06-06 : 13:06 | Kirolak

 

Joan den zapatuan, ekainaren 3an, III. Xake Txapelketa Herrikoia jokatu zen Jose Antonio Agirre plazan, 10:30ean hasita. Aurtengoan, txapelketa Sanjuandegiko festen egitarauaren barruan antolatu dute lehenengo aldiz. Jokalari bakoitzak ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Joan da Mantangorri, datorren urtean itzultzeko prest

Uztarria.eus | 2017-06-04 : 20:50 | Festak

 

Mantangorri joan da eta harekin batera bukatu dira aurten ere Sanjuandegiko festak. Euriarekin iritsi zen jaietako ikurra ostiralean, eta euritan aldegin du. Baina busti ala lehor izan, datorren urtean itzultzeko ...

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Trikiti doinuak, umore ona eta aldarrikapena Sanjuandegin, euriari aurre egiteko

Uztarria.eus | 2017-06-03 : 19:52 | Festak

 

Festa betean jarraitzen dute Sanjuandegin, euriak euri. Zapatu arratsaldean giroa desatsegina izan da eguraldiari dagokionez; baina, ekitaldiren bati eragin arren, festarako gogorik ez die zapuztu auzotarrei eta kanpotik joandakoei.

Karpan ...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Kirola eginez ekin diote zapatuari Sanjuandegiko festetan

Uztarria.eus | 2017-06-03 : 12:51 | Festak

 

Batzuk bezperako parrandari buelta ematen edota oraindik erretiratu gabe, eta beste batzuk kirola eginez pasatu dute zapatu goiza Sanjuandegin. Izarraitz Trik antolatutako gaztetxoentzako lehendabiziko triatloian parte hartu dutenak izan dira ...

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Euripean bada ere, ongi etorri Mantangorri

Uztarria.eus | 2017-06-02 : 20:05 | Festak

 

Gaur, ekainak 2, Mantangorriren jaitsierarekin hasi dira Sanjuandegiko festak. Eguraldia pattal egon bada ere, giro ederra izan da Mantangorriren jaitsieran, Jose Antonio Agirre plazan. 19:00etan hasita, ehunka herritarrek eman ...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Ehunka herritarrek egin diote ongietorria Mantangorriri, beste urte batez

Uztarria.eus | 2017-06-02 : 22:05 | Festak

Mantangorri Sanjuandegira iritsi den momentua, bideoan. 

Giro goxoa, Eztarri Urratuaken eta Ekizaren gau musikalean

Uztarria.eus | 2017-06-02 : 16:35 | Kultura

 

Atzo, ekainak 1, Eztarri Urratuaken eta Ekizaren kontzertuak izan ziren Sanjuandegiko festen egitarauaren barruan. 22:00ak pasata hasi zen lehenengo kontzertua Sanjuandegiko Jim Clark eta Garoa tabernen aurrean, eta dozenaka ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Sei bikotek hartuko dute parte bihar Sanjuandegiko IV. Trikiti Txapelketan

Uztarria.eus | 2017-06-02 : 12:30 | Kultura

17:00etan hasiko da txapelketa, festetarako jarri duten karpan. Irabazleari txapela jartzeaz Sanjuandegiko Etxeberri soinujolea arduratuko da.

 

Bihar izango da Sanjuandegiko Barraka Eguna

Uztarria.eus | 2017-05-31 : 14:59 | Festak

17:00etatik 21:00etara bitartean buelta bakoitzeko euro bat ordainduta barraka guztietan ibiltzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.

 

Transexualitatea, lehen pertsonan

Uztarria.eus | 2017-05-31 : 11:18 | Gizartea

Xabier Lozanok hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, Sanjuandegiko Txiko Txoko ludotekan, eta bertan txikitatik orain arteko bizipenak elkarbanatu zituen hitzaldira hurbildu zirenekin. 

 

III. Xake Txapelketa Herrikoia jokatuko da zapatuan

Uztarria.eus | 2017-05-30 : 11:12 | Kirolak

Txapelketa 10:30ean hasiko da, Sanjuandegiko Jose Antonio Arregi plazan.

 

"Etxerako bidean aske, ez ausart" izateko aldarrikatu dute Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2017-05-30 : 11:11

Azpeitian, Sanjuandegiko festen barruan, Ume Bihurrien Eguna ospatu zuten larunbatean. Haurrek askotariko ekintzak izan zituzten egun osoan zehar, eta besteak beste murala margotu zuten igerileku atzeko horman, Etxerako bidean aske ...

Azpeitian ere mosaiko txikia egingo da, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | 2017-05-29 : 11:15 | Gizartea

Sanjuandegiko festen barruan osatuko da mosaikoa. Jose Antonio Agirre plazan, 19:00etan.

 

'Transexualitatea: lehen pertsonan' solasaldia eskainiko du bihar Xabier Lozanok, Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2017-05-29 : 11:00

'Transexualitatea: lehen pertsonan' hitzaldia eskainiko du Xabier Lozano azpeitiarrak bihar, asteartea, XJ Auzolanean taldeak Sanjuandegiko festetarako antolatutako egitarauaren barruan. Txiki Txoko ludotekan eskainiko du solasaldia, 19:00etan hasita. Ondoren, afari ...

Ume Bihurrien Egunarekin hasi dituzte festak Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2017-05-27 : 15:36 | Festak

 

Gaur, maiatzaren 27a, hasi dituzte Sanjuandegiko festak, Ume Bihurrien Egunarekin. 180 haur ari dira parte hartzen egun guztirako antolatutako ekitaldietan, eta haiekin batera festan dabiltza 50 begirale eta boluntario. Jolasean ...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Umeen Egunarekin hasiko dira bihar Sanjuandegiko festak

Uztarria.eus | 2017-05-26 : 15:02 | Festak

Ekainaren 11ra arte luzatuko dira ekitaldiz betetako festak. Mantangorri berritu dute aurten eta gaur zortzi egingo diote hari urteroko ongietorria.