Sanjuandegiko festak 2018

Agur, mantangorri!

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean | 2018-06-06 : 09:20 | Festak

Mantangorrik hartu du bere etxerako bidea. Ez dugu hitzik gure esker ona adierazteko, ezta ahotsik ere! Mundiala aurtengoa, gozatu ederra hartu dugu!

 

Aritz Soraluze eta Alejandro Franco irabazle, Sanjuandegiko Xake Txapelketa Herrikoian

Uztarria.eus | 2018-06-05 : 09:35 | Kirolak

 

Joan zen zapatuan, ekainak 2, Sanjuandegiko IV. Xake Txapelketa Herrikoia jokatu zuten Jose Antonio Agirre plazan. Auzoko festetako egitarauaren barruan antolatu zuten hitzordua Azpeitiko Xake Taldeak eta XJ Auzolaneanek ...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Herri kirol erakustaldiaren ondoren erretiratu dute Mantangorri Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2018-06-03 : 21:59 | Festak

 

Igo dute Mantangorri Sanjuandegin. Hala ere, festetako hainbat ekitaldi egingo dituzte datorren zapatuan. Ekainaren 9rako Kooperazio Eguna antolatu du Xanjuandei auzolaneanek. Egun horretan, Indiaren alde 16:00etan txirrindularitza proba izango ...

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Luix Beltza dantza eskolakoek ikasturte bukaerako jaialdia egin dute Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2018-06-03 : 18:33 | Festak

 

Sanjuandegin festetan murgilduta jarraitzen dute oraindik. Gaur, besteak beste, Luix Beltza dantza eskolakoen ikusturte bukaerako jaialdia izan da, 12:00etan hasita. Gipuzkoako, Bizkaiko, Zuberoako eta Luzaideko (Nafarroa) dantzak nahiz koreografia ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Ane Arrizabalaga eta Ane Urzelai trikitilariek irabazi dute Sanjuandegiko VI. Trikitilari Txapelketa

Uztarria.eus | 2018-06-02 : 20:17 | Kultura

 

18 urtez azpiko zazpi trikitilari bikote gaztek parte hartu dute gaur arratsaldean Sanjuandegiko VI. Trikiti Txapelketan; inoiz baino gehiagok. Txapela Legazpiara joan da: Ane Arrizabalaga 14 urteko soinu jotzaileak eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Dantzaki eskolakoek dantza erakustaldia egin dute Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2018-06-02 : 10:52 | Festak

 

Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza eskolako haur eta helduek dantza erakustaldia egin zuten atzo gauean Sanjuandegiko festen barruan. Era askotako dantzak ikusteko aukera eskaini zuten, eta jende asko bildu zen ...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Altsasukoen epaia salatu dute Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2018-06-02 : 10:19

Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen kontrako epaia salatzeko argazki erraldoia ateratzeko jende asko bildu zen atzo iluntzean Sanjuandegin, Jose Antonio Agirre plazan. XJ Auzolanean taldeak deituta elkartu zen jendea argazkirako ...

Mantangorri jaitsita, Sanjuandegin festetan dira bete-betean

Uztarria.eus | 2018-06-02 : 10:04 | Festak

 

Jaitsi da Mantangorri Sanjuandegi auzora, horrekin batera festetan murgildu dira. Atzo arratsaldean Jose Antonio Agirre plazako etxebizitza batetik, jaietarako oholtza gainera jaitsi zuten Mantangorri. Jende asko bildu zen jaitsiera jarraitzera ...

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Altsasuko gazteen kontrako epaia salatzeko argazki erraldoia aterako dute gaur Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean | 2018-06-01 : 17:15

Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen kontrako epaia salatzeko argazki erraldoia deitu du XJ Auzolanen taldeak gaur arratsalde-gau alderako. Hitzordua Jose Antonio Agirre plazan jarri dute, 20:45ean. 

Bi eta hamahiru ...

Mus txapelketaren eta kantuz girotutako gauaren ostean, Mantangorri hartzeko prest dago Sanjuandegi

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean | 2018-06-01 : 10:58 | Festak

 

Asteazkeneko bertso afariaren ostean, festa giroak jarraitu zuen atzo Sanjuandegin. Kantujirak abestiz girotu zituen auzoko txokoak arratsalde partean, eta dozenaka lagun animatu zen haiekin batera euskal kantak abestera. Ongi ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bertso afaria eta mahai bueltako kontuak, festetan murgiltzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean | 2018-05-31 : 11:33 | Festak

 

Bihar, ostirala, iritsiko da Mantangorri Sanjuandegira, baina hari aurrea hartuta, festan murgildu da auzoa dagoeneko. Atzo, asteazkena, urteroko hitzordu bihurtu den bertso afaria izan zen Baigera IIn, eta mahai bueltako ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Inoiz baino bikote gehiagok parte hartuko dute Sanjuandegiko VI. Trikiti Txapelketan

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 08:43 | Kultura

18 urtez azpiko zazpi bikote gaztek parte hartuko dute zapatuan jokatuko den Sanjuandegiko VI. Trikiti Txapelketan. Jaialdia festetarako muntatuko duten karpan izango da, 17:00etan hasita. Gaur, berriz, bertso afaria izango da Baigera IIn, Unai Agirre eta Nerea Ibartzabal bertsolariekin. 

 

Ate joka datoz Sanjuandegiko festak

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 17:54 | Festak

Joan den larunbatean Umeen Eguna ospatu ondoren, era guztietako egitasmoez gozatu ahalko da aste honetan. Aurten, gainera, erasoak saihesteko, XJ Auzolaneaneko batzordekideek protolo bat jarri dute martxan.

 

Gozatua hartu dute txikiek Sanjuandegiko Umeen Egunean

Uztarria.eus | 2018-05-26 : 18:03 | Festak

 

Datorren ostiralean iritsiko da Mantangorri Sanjuandegira aurtengo festei ekiteko, baina festa usaina hasi da nabarmentzen auzoan. Gaur, 102 haurrek eta gaztetxok hartu dituzte Sanjuandegiiko bazterrak, Umeen Egunean. 30en bat begiraleren ...

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Sanjuandegiko festen egitaraua kaleratu du XJ Auzolaneanek

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 09:13 | Festak

Zapatuan Umeen Eguna izango da, eta datorren asteazkenean bertso afaria egingo dute. Ostegunean, mus txapelketa eta musika emanaldiak izango dira, besteak beste, eta festak ostiralean hasiko dira, Mantangorriren ongietorriarekin. Igandera arte askotariko ekitaldiak izango dira auzoan, eta igandean bukatuko dira festak. Ekainaren 9rako Indiaren aldeko txirrindularitza proba eta gaztetxoen lasterketa prestatu dituzte.

 

Egitarau murritzagoarekin, baina betiko ilusioarekin dator Sanjuandegiko Umeen Eguna

Uztarria.eus | 2018-05-10 : 12:03 | Festak

Maiatzaren 26an izango da XJ Auzolanean elkarteko kideek haur eta gaztetxoentzat prestatutako eguna. Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta antolatzaileek gurasoei nahiz herritarrei dei egin diete antolaketa lanetan beren alea jar dezaten. Izan ere, orain arte arlo horretan jaso duten laguntza "nahiko kaxkarra" izan dela adierazi dute. Izen-ematea hilaren 14an eta 15ean egin beharko da XJ Auzolaneanen lokalean.