Euskal Antzerki Topaketak 2016

Kontxu Odriozolari eta Iñaki Bergara 'Pio'-ri Euskal Antzerki Topaketetan eskainitako omenaldia, bideoan

Uztarria.eus | 2016-11-28 : 14:59 | Kultura

Joan den zapatuan, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen azken hitzorduan, aurten hildako Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara Pio azpeitiar aktoreei eskaini zitzaien omenaldi tartean hartutako irudiak dira bideokoak. Ekitaldiaren argazkiak ...

Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara oroitu dituzte, antzerkizaleen txalo zaparrada artean

Uztarria.eus | 2016-11-27 : 11:40 | Kultura

 

Bukatu dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak. Eta zita garrantzitsu batekin amaitu, gainera. Izan ere, atzo, azaroak 26, Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara Pio omentzeko eguna izan zen. Dozenaka antzerkizale ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Merezi dutenei, txalo zaparrada

Urola Kostako Hitza | 2016-11-25 : 14:01 | Kultura

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako azken saioa izango da bihar. Iñaki Bergara Pio eta Kontxu Odriozola omenduko dituzte, eta Ahantzitako oroitzapenak obra emango dute gero.

 

Haria ez da eten

Uztarria.eus | 2016-11-17 : 17:52 | Kultura

Azpeitiko talderik ez da izango aurten Euskal Antzerki Topaketetan, baina ez dira gutxi Soreasuko oholtza zapalduko duten azpeitiarrak; tartean, bihar Zestoako Eromen Produkzioak-ekin Sweeney emango dutenak. Azpeitiko antzerkigintzaren eta antzezkigileen bueltan egindako erreportaje hau da Uztarria herri aldizkariaren azaroko zenbakian irakur daitezkeenetako bat. 188. aldizkari osoa webgunean ere irakur daiteke dagoeneko, PDF formatuan.

 

Beltzez jantzita dator eromena

Urola Kostako Hitza | 2016-11-17 : 11:59 | Kultura

Zestoako Eromen Produkzioak konpainiaren ‘Sweeney’ antzezlana izango da bihar Soreasu antzokian, 21:30ean. Benjamin Barker bizargilearen istorioan oinarritutako komedia beltza da.

 

Eta zuk, kontrolatzen al duzu?

Urola Kostako Hitza | 2016-11-10 : 12:01 | Kultura

Nomofobikak taldeak Sarean kateatuak antzezlana eskainiko du Azpeitiko udaletxeko sotoan, 21:00etan. Gizarteak eskuko telefonoarekin duen mendekotasuna umorez landuko dute.

 

Ikasberri Ikastolako ikasleak aktore, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen baitan

Uztarria.eus | 2016-11-09 : 12:01 | Kultura

 

Gaur, asteazkena, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen barruan antolatutako eskola antzerkien azken emanaldiak eskaini dituzte Soreasu antzokian. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko DBH1 eta DBH2ko hainbat ikasle izan dira gaur aktore lanetan aritu ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Iritsi da eskola antzerkiaren txanda

Uztarria.eus | 2016-11-07 : 12:06 | Kultura

 

Gaur, astelehena, hasi dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen baitako eskola antzerkiaren emanaldiak, Soreasu antzokian. Gaurkoan Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleak izan dira oholtza gainera igo direnak, eta bi obra eskaini ...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

IV. Antzerki Eskolen Eguna ospatu dute antzerkizale gaztetxoek

Uztarria.eus | 2016-11-06 : 13:29 | Kultura

 

Gaur, azaroak 6, IV. Antzerki Eskolen Eguna ospatu dute XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen baitan, EHAZEk eta Kabia taldeak antolatuta. 10:30ean eman diote hasiera egunari, eta dozena inguru haurrek hartu ...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Anartz Zuazua: "Antzerkiak burua zabaltzen du, eta hori behar dute umeek"

Urola Kostako Hitza | 2016-11-05 : 11:29 | Kultura

Zuazuak zuzendutako Gu ez gaude bakarrik antzezlana izango da bihar, igandea, Soreasu antzokian, 17:00etan. Haur eta helduentzako lana da, eta Lur planeta du hizpide.

 

Abiatu dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | 2016-11-02 : 09:18

Atzo, azaroak 1, hasi ziren XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak, Tetes de Mules taldearen L'Entresort antzezlanarekin. Antzerki taldeak Perez Arregi plazan jarri zuten karpak ikusmira sortu zuen herritarren artean, eta ...

Azaroaren 1ean hasiko dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | 2016-10-26 : 14:01 | Kultura

Adin guztietako herritarrei zuzendutako mota guztietako antzezlanez gozatzeko aukera izango da azaroaren 1etik 26ra bitartean. Erika Olaizola azpeitiarrak parte hartzen duen Francoren bilobari gutuna antzezlana izango da Soreasun taularatuko duten aurreneko obra. Azaroaren 26an, berriz, Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara Pio omenduko dituzte.