Uztarriak honako atal honetan bilduko ditu 40. Euskal Antzerki Topaketei buruzko eduki guztiak.
Atzera begira
Etenik ez duen obra

Mailo Oiarzabal 2022 aza 22 Azpeitia

Antzerkiz jantzi da aurten ere udazkena Azpeitian. Erreportaje hau dakarren 2022ko azaroko Uztarria aldizkaria irakurleen eskuetara iristerako hasita zeuden aurtengo Euskal Antzerki Topaketak. Herriko kultur jardunaldirik beteranoenak Euskal Herriko zaharrenetakoak ere badira honezkero bere esparruan, zaharrenak ez badira. 1983tik gaur arte, urte bakar batean hutsik egin gabe egin dira Topaketak; eta horrela, ibilian-ibilian, 40. edizioa harrapatu dute.