Uztarria Kultur Koordinakundea (1998-2008)

Uztarria Kultur Koordinakundea 1998ko martxoaren 3an sortu zuten herri taldeek, Euskaran, Kulturan eta Komunikazioan egoera txarra zela-eta. 2008ko martxoan bukaera eman zion Uztarriak koordinakunde egiturari, helburuak beteta.

 

Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundea 1998ko martxoan sortu zen; hain zuzen, herriko euskara eta kultur talde askok eta euskararekin, kulturarekin eta informazio-komunikazioarekin zerikusia duten azpeitiar ezagunek sortu zuten. Hiru ardatzak:

.2008ko martxoaren 8an, berriz, Uztarriak kultur koordinakunde izateari utzi zion, helburuak beteta. Herrian dagoeneko badira bilgune zabalak, proiektu estrategikoak eta baliabideak, eta herriko euskara eta kultur mahaien garaia da. Uztarriak Komunikazio Talde baino ez du segituko.