Txolarte
Txolarte 1972an sortu zen, aisialdi arloan gabezia bat nabari zelako.
Adimen urriko pertsona hauek lan eta eskola orduetatik at etxean gelditzeko ohitura zutenez, aisialdirako ere zerbait prestatu beharra zegoenez, hutsune hori bete ahal izateko sortu zen taldea.
Taldearen helburu nagusienak:
- Giza-integrazioa. Aniztasuna errealitate bat delako eta hori errespetatu beharra dago.
- Adimen urriko pertsonak, pertsona oso bezala ikustea.
- Prestatzen diren aisialdi ekimen eta jarduerekin, adimen urriko pertsonen gaitasun fisiko eta mentalak lantzea.
Azpeitiko Txolarte Taldeak, bere ibilbidean zehar, hainbat ekitaldi eta irteera antolatu izan ditu. Denetarik egiten dute, eskulanak, jokuak, meriendak, kalera irteerak, etb.
Ekitaldi eta ekimen hauetaz gain, urtean hiru irteera nagusi izaten dituzte; Kostituzioko zubian, Aste Santuan eta abuztuan.