Antxieta Jakintza Taldea

Antxieta Jakintza Taldea 1965 urte inguruan sortu zen Rafael Rezabal eta Andoni Albizuriren eskutik, euskal kulturaren inguruko hainbat jarduera bultzatzeko asmoz. Harrez gero, kide batzuk taldea utzi dute, baina, esan beharra dago, 1976az geroztik talde finko batez osaturik dagoela Antxieta Jakintza Taldea.

Taldeak bere ibilbidean zehar hainbat lan eta aurkikuntza egin ditu, horietatik aipagarrienak bi:

-Alde batetik, 1969an Zestoako Ekain kobazuloaren aurkikuntza. Bertan, Paleolitiko garaiko gizakiek egindako irudiak ikus daitezke.

-Bestetik, Irikaitz aire libreko aztarnategiaren aurkikuntza (Zestoa). Aurkikuntza honek garrantzi handia izan du. Leku horretan aurkitu diren piezak jatorrizko lekuan daude eta gainera, bertan aurkitu duten materiala oso zaharra da, Behe Paleolitiko garaiko gizakiaren aztarnak bilatu bait dira.

Aurkikuntza hauetaz gain, Antxieta Jakintza Taldeak beste zenbait bilaketa ere egin ditu azken bolada honetan. Hona hemen horietako batzuk:

-1999 urtean Erdi Paleolitiko garaiko materiala aurkitu zuten Urkulun (Lastur).

-Urte bat beranduago, 2000urtean hain zuzen ere, (Arnalletan) Behe Paleolitikoko materiala topatu zuten.

-2001ean, Aintzulon (Errezil) Brontze garaiko materialak eta Erdi Paleolitikoko leopardo bat.