Itsasi Dantza Taldea

 

Itsasi Euskal Kultur Taldea Azpeitian sortu zen 1977an. Lehen Oargi dantza taldean partaide izan ziren zenbait lagun talde baten kezka eta irrikaz. Hor hasi ziren neska eta mutil multzo bati beren dantza eta doinuak erakutsiaz. Eguneroko lanaren ondorioz, eta urteak pasa ahala garai hartan haurrak zirenak dantzari heldu prestuak bihurtu ziren. Horren lekuko urteetan zehar leku ezberdinetan emaniko emanaldiak. ITSASI Euskal Herriko dantza talde bat da, bere helburua euskal kultura landu eta zabaltzea delarik. Orain dela 23 urtetatik hari da lan hortan, Euskal herriko dantzak mundu osora zabaldu nahiean.

.1981 Itsasik lehenengo aldiz artzai-inudeen kalejira atera zuen, orduz geroztik urtero-urtero etengabe atera izan dira Itsasiko dantzariak kalejira horretan, nahiz eguzkia egin naiz kazkabarra erori.

Ezin albo batean utzi 80. hamarkada erdian Itsasi Azpeitiko danborradan parte hartzen hasi zela. 32 mutilez eta 28 neskaz osaturiko talde honek soldadu frantziar eta kantineren trajeekin desfilatzen du beste 16 konpainiekin batera Azpeitiako kaleetan zehar. Aipatu beharrekoa da Itsasi urtero-urtero Azpeitian ospatzen den Azpeitia dantzan emanaldak antolatzeaz ere arduratzen dela. Bertan, ekainaren bukaerako eta uztailaren hasierako Larunbat gauetan dantza emankizunak izaten dira, nahiz Euskal Herriko, nahiz estatuko nahiz atzerriko taldeak izaten direlarik ikusgai.

ITSASI taldearen organigrama:

DANTZA TALDEA:

Euskal Herriko zazpi herrialdetako dantza ezberdinak aurkezten ditu. Gipuzkoako dantza dotoreak, Bizkaiko dantza biziak, Nafarroako dantza alaiak eta Lapurdiko eta Zuberoako dantza ikusgarriak. Hauek plazaratzeko 55 jazkera baino gehiagoz hornitua dago.

ZAPANZAR EDO TTUNTTURROAK:

Aintzina izpiritu gaiztoak uxatzeaz arduratzen ziren pertsonaia hauek. Orain 14 lagunez osaturiko talde hau, Euskal Herriko herri ezberdinetan ibili da, hainbat kale alaituz beraien kalejirekin.

MUSIKA TALDEA:

Txistulari, dultzainari, soinujole, biolinista, klarinete, trikitixa, flautista eta txalapartaz osaturiko talde aberatsa.

DANTZA ESKOLA:

Bertan 150 haur baino gehiagok euskal dantzak ikasten dituzte.

MUSIKA ESKOLA:

Euskal herriko musika tresna tradizionalak diren txistu eta atabala erakusten zaie dantzaeskolako kide direnei.