Erkaxo Ingurumen Taldea

Erkaxo Ingurumen Taldea 1993an sortu zen. Gizarte honek ingurumena errespetatuz bizitzeko aukera bakarra globalizazio eta kontsumismoari frenoa jartzea dela deritzogu, antolaketa ekonomikoa, soziala eta politikoa zuzentzen duten baloreen aldaketa sakon batek lagunduta.

 

Helburuak

Guk bizi dugun gizarte honek ingurumenarekiko duen harremanaz gure iritzia honako hau da:

Azpiegitura erraldoi (AHT, Itoizko urtegi, zentral termiko nahiz eoliko, autobia...) guztien aurrean arazo berberarekin egiten dugu topo, boteretik ezartzen den ixiltasunarekin, ez da gaia kalean eztabaidatzen, ez da benetako gizarte debate bat sortzen. Kalean informazioa zabaltzen ari garenak betiko talde eta elkarteak gara. Betiko "anti-todoak".

Garbi dugu azpiegitura erraldoi guzti hauek sistema beraren adar ezberdinak direla eta kapitalismoarentzat, multinazionalentzat (nahiz nazio mailako, nahiz nazioarteko) amalurra, ahalik eta eperik motzenean ahalik eta etekinik handiena lortzeko baliabide bat besterik ez da, beti ere herritarrak etengabeko kontsumora bultzatuz.

Ingurumena errespetatuz bizitzeko aukera bakarra gaur egungo globalizazio eta kontsumismoari frenoa jartzea dela deritzogu, antolaketa ekonomikoa, soziala eta politikoa zuzentzen duten baloreen aldaketa sakon batek lagunduta. Egindako ibilbidea bederatzi urtetan hamaika gai jorratu ditugu: Xoxoteko pista, herriko bariante proiektua, Oņederreko zabortegia, zentral eolikoak, Itoizko urtegia, Abiadura Handiko Trena eta ingurumenarekin zerikusia duten beste zenbait gai ere: elikagai transgenikoak,ibaiak, zaborrak eta abar. baina noski gai denak ez ditugu maila berean landu.

Taldea gaur egun ez dago martxan.