Julian Barrenetxea Abesbatza

1986ko urtarrilean sortu zen Julian Barrenetxea Abesbatza. San Inazio festak zirela eta, uztailean eskaini zuen lehen kontzertua Jose Luis Frantzesenaren zuzendaritzapean.

Urte hauetan ekitaldi asko egin dituzte, hala nola, Errenteriako Musikastean, Julian Barrenetxearen jaiotzaren mendeurrenean... parte hartu izan dute.

Probintziako beste abesbatzekin ere egin ditu elkartrukeak. Era berean, Basauri, Barakaldo, Derio, Biasteri, Figueras, Noreña, Berron eta beste hainbat lekutara zabaldu du bere musika. Abesbatzen lehiaketetan ere parte hartu du, besteak beste, Ejea de los Caballeros, Autol eta Aviles-en, azken honetan hiru sari lortuz. Txistulari eta dantzariekin antolatutako emanaldietako partaide ere izan da.

.1996ko azaroan, beste bi abesbatza eta Bergarako Orkestrarekin Azpeitia eta Azkoitiako kontzertuetan hartu zuen parte, Morriconeren 'La Misión' eskainiz. Azpeitiko festetan egin ohi duen lana oso nabaria izan da, esate baterako San Inazio, San Sebastian, Ihauteri eta Gabon Festetan hain zuzen ere. Beste hainbat talderekin aritua da elkarlanean, hauen artean Azpeitiko Musika Banda, Itsasi Dantza Taldea eta beste herri batzuetako abesbatzekin.

.2001 urtetik Abesbatzaren zuzendaritza Jaime Amenabarren eskutan dago.