Natatxa Films

 

Taldearen izena Natatxa Films zen eta 1999an sortu zen. Lagun batzuk biltzen hasi ziren, laburmetrai bat ekoiztu asmoz.

Natatxa Films-en helbururik nagusiena zine eta bideogintza indartzea zen, laburmetraiak ekoiztuz. Eta aldi berean, Azpeitian dagoen hutsune eta gabezia betetzen saiatzea. Hauetaz gain , beste helburu batzuk ere bazituen:

-Zine eta bideogintza arloa indartzea.
-Laburmetraiak ekoiztea, esparru eta ikuspegi berezi batetik.
-Zine eta bideogintzako tendentzi berrien ildoa landu.
-Taldeak egiten dituen lanak herriari erakustea.

Natatxa Films taldeak, bere ibilbidean zehar hainbat lan egin ditu, hala nola, bi laburmetrai eta iragarki bat.

Taldea deseginda dago gaur egun.